YouVersion Logo
Search Icon

ZAKARIAS 12

12
Jerusalem inguratua eta askatua
1Israeli buruzko Jaunaren mezua. Jaunak zabaldu du zerua, berak oinarritu lurra, berak eman dio gizakiari bizi-arnasa.#Jaunak zerua zabaldu Is 40,22; 42,5; 44,24; Sal 104,2.5.
2Honela dio Jaunak: «Inguruko herri guztiak mozkortuko dituen ardo-kopa bihurtuko dut Jerusalem, eta gauza bera egingo dut Juda osoarekin ere, Jerusalem setiatuko dutenean#12,2 ardo-kopa: Jaunaren zigorra adierazten du sarritan (ik. Is 51,22-23; Jr 25,15; Ez 23,32-34). eta gauza… dutenean: Hebreerazko testua ulergaitza da..#ardo-kopa Jr 25,15+. 3Egun hartan, hala ere, harri astun bihurtuko dut Jerusalem herri guztientzat: jasotzen ahalegintzen dena, zauritu egingo da. Lurreko herri guztiak bilduko dira Jerusalemen aurka.#herriak aurka bildu 14,2; Mi 4,11+. 4Hala diot nik, Jaun honek: Zaldiak izuz eta zaldizkoak beldur-ikaraz joko ditut; atzerritarren zaldiak itsutu egingo ditut; neure begiak, ordea, zabal-zabalik izango ditut Judako herriarentzat. 5Orduan, Judako buruzagiek esango dute beren baitan: “Beren Jainko Jaun ahalguztidunari esker, indar berriak hartu dituzte Jerusalemgo bizilagunek”. 6Egun hartan, nire eraginez, Judako buruzagiek aldameneko herri guztiak irentsiko dituzte, ezker-eskuin, suteak sasia bezala, zuziak lasto-balak bezala; Jerusalemgo bizilagunek, ordea, beren hirian jarraituko dute bizitzen.#Jerusalemek tinko iraun 14,10-11.
7«Baina nik, Jaunak, Judako herrialdeak salbatuko ditut lehenengo, Daviden ondorengoak eta Jerusalemgo bizilagunak Judako beste herrialdeen kaltetan harro ez daitezen. 8Egun hartan, neuk, Jaunak, zainduko ditut Jerusalemgo bizilagunak: makalena Daviden pareko izango da; Daviden ondorengoak izango dira gidari, Jainkoa bera bezala, Jaunaren aingerua bezala.
9«Egun hartan, Jerusalemi erasoka etor dakizkion guztiak hondatuko ditut.#erasotzaileak hondatu 14,12-13. 10Daviden etxe gainera eta Jerusalemgo bizilagunen gainera bihotz-damua eta otoitz-espiritua isuriko ditut. Ni zulatua ikustean#12,10 Ni zulatua ikustean: H.h., Niri begiratuko didate, zulatu nauten honi: Jaunak bat egiten du hil duten bere mandatariarekin. Agian, honela ere itzul daiteke: Niri begiratuko didate; zulatu zutenarengatik (hiletak joko…). Antzinako itzulpen batek zulatu zutenari begiratuko diote esaten du: hauxe da Joanen ebanjelioak jaso duen bertsioa (ik. 19,37)., hiletak joko dituzte seme bakarrarengatik bezala, negar samina egingo dute lehen-semeagatik egin ohi den bezala.#zulatua ikustean Jn 19,37; Ap 1,7. Ik. Is 53. seme bakarrarengatik bezala Am 8,10+. 11Egun hartan, handia izango da Jerusalemen hileta-negarra, Megidoko lautadetan Hadad-Rimon#12,11 Hadad-Rimon: Landaretzaren feniziar jainkoa; uztak bildu ondoren hil egiten zela uste zuten eta udaberriko euriekin berpiztu; haren kultua Megidon, Izreel lautadan, Karmel mendiaren hego-ekialdean, zegoen zabaldua, dirudienez. jainkoari egiten zaiona bezalakoa. 12Lurralde osoak egingo du hileta-negarra, senitarteek senitarteka, gizonezkoek batetik eta emakumeek bestetik: Daviden senitarteak eta Natanenak#12,12 Natan: Daviden semeetariko bat (ik. 2 Sm 5,14)., 13Lebiren senitarteak eta Ximeirenak#12,13 Ximei: Lebiren seme Gerxonen ondorengoa (ik. Zen 3,21).; 14bizirik gelditutako senitarte guztiek, gizonezkoek batetik eta emakumezkoek bestetik.

Currently Selected:

ZAKARIAS 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy