YouVersion Logo
Search Icon

KANTARIK EDERRENA 7

7
Dantza
Koruak
1—Itzul zaitez, itzuli, Xulamita;
itzul zaitez, itzuli, ikus zaitzagun.
Gizakumeak
—Zer nahi diozue ikusi Xulamitari?
Koruak
—Bi gudari-taldeen dantza#7,1 Xulamita: Emakumearen deitura honen esanahia ezezaguna da; bakea adierazten duen aditz-sustraitik dator, Salomon izena bezala. Bi gudari-taldeen dantza: Agian, dantza berezi baten izena..
Gizakumeak
2—Bai politak zure oinak abarka horiekin,
errege-alaba!
Zure izterretako bihurguneak,
zilarginaren egiazko artelan.#maitearen laudorioa 4,1-14+.
3Erdian#7,3 Erdian: Hitzaren esanahia ez da segurua; zilbor bezala itzuli ohi da, baina hemen adierazten dena emakumearen sexua da noski., kopa biribila duzu:
eduki dezala beti ardo goxoa!
Zure sabela
liliz inguraturiko gari-piloa.
4Zure bi bularrak
bi gazelakume biritxi.#Zure bularrak 4,5+.
5Zure lepoa
marfilezko dorrea.
Zure begiak Hexbongo bi uraska,
hiri jendetsu horren sarreran.
Zure sudur-hegia
Damaskora begira dagoen
Libanoko dorre#7,5 Hexbon: Jordanez beste aldeko hiria, Jerikotik ekialderantz 35 km-ra; arkeologiak antzinako uraskak atera ditu argitara bertan. Libanoko dorrea: Hermon mendiaren poesi deitura dateke..#lepoa 1,10+. dorrea 4,4. Hexbon Zen 21,27; Is 15,4.
6Zure burua tente Karmel mendia bezala.
Zure adatsaren distira purpurarena;
errege bat dago preso zure ile-mototsetan#7,6 Karmel mendia: Palestina iparraldean dago, itsas hegian. errege… ile-mototsetan: Esaldiaren itzulpena ez da segurua; errege tituluari buruz, ik. 3,7 oh..#Karmel Is 35,2. errege 1,4+.
Elkarren irrikaz
Gizakumeak
7Zu bai eder, bai atsegin,
ene bihotzekoa, emazteki zoragarria!#Zu bai eder 1,15+.
8Zure taxua palmondoarena,
eta bularrak palmondo-lukuak#7,8 palmondoa: Tamar, hebreeraz, emakume-izena ere bada (ik. Has 38,6; 2 Sm 13,1; 14,27); aipaturiko emakumeen edertasuna azpimarratzen da ia beti..#bularrak 4,5+.
9Hau nioen neurekiko:
«Palmondora igoko naiz
haren fruituak hartzera».
Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,
sagar-usain eztia zure arnasak.#fruituak hartu 2,3+. sagar 2,5.
10Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…
Emakumeak
… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;
lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.#ahoaren jarioa 2,3+. ardoa 1,2+.
11Ni neure maitearena naiz,
eta nire irrikaz dago bera.#Ni maitearena 2,16+.
12Zatoz, ene maitea, goazen landara,
ipuruen babesean emango dugu gaua.#Zatoz 2,10+.
13Goizean goiz, mahastietara joango gara,
ernamuinak irekitzen hasiak diren,
granadondoak loretan dauden ikustera.
Hantxe emango dizut neure maite-laztana.#natura berritua 2,11-13+.
14Maitasun-sagarrei#7,14 Maitasun-sagar: Mandragora, sagar txiki baten antzeko fruitua duen landarea; maitasuna eta emankortasuna sustatzen zituela uste zuten antzina (ik. Has 30,14-16). usain eztia darie,
milaka fruitu gozo dago gure atean zain,
fruitu zahar eta berri.
Zuretzat nituen gordeak,
ene maitea!#fruitu gozo 4,13+. fruitu zahar eta berri Lb 26,10.

Currently Selected:

KANTARIK EDERRENA 7: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy