YouVersion Logo
Search Icon

KANTARIK EDERRENA 6

6
Neskatxek
1Oi emakumerik ederren,
nora joan zaizu maitea?
Norantz abiatu da?
Zurekin nahi dugu bila joan.#bila joan 3,1+.
Nirea da maitea
Emakumeak
2Ene maitea bere baratzera jaitsi da,
lurringai-alorretara,
baratzea zaintzera, liliak#6,2 baratzea, liliak: Emakumearen sinbolo dira, 2,1-2 eta 4,12 eta 16an ageri denez. biltzera.#baratze 4,12+. lurringai-alor 5,13. Ik. 1,12+. liliak 2,1+.
3Nirea da maitea
eta ni harena,
lilizainarena#6,3 lilizainarena: Ik. 2,16 oh..#Nirea da maitea 2,16+.
Bat bakarra ene laztana
Gizakumeak
4Bai ederra zu, ene laztana,
Tirtza hiria bezain ederra,
Jerusalem bezain zoragarria,
izartegia bezain izugarria#6,4 Tirtza: Aldi batez, Israel edo Ipar Erresumaren hiriburu izana (ik. 1 Erg 15,33; 16,23); hiriaren izenak atsegina esan nahi du. izartegia bezain izugarria: Esanahia eta itzulpena ez dira argiak. Honela ere itzul daiteke: gauza ospetsuak bezain izugarria (aipaturiko hiriei buruz esana); gudaroste lerratua bezain izugarria.!#maitearen laudorioa 4,1-14+.#Bai ederra 1,15+. izartegia 6,10.
5Ken niregandik begi horiek,
zoratu egiten naute.
Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,
Galaad#6,5 Galaad: Ik. 4,1 oh. mendian behera bilintzi-balantza.#zoratu egin 4,9. adats-kizkurrak 4,1.
6Zure hortzak
ardi moztu eta garbitu berriak.
Denak dituzu biritxiak,
bat bera ere ez lagunik gabea.#Zure hortzak 4,2.
7Zure masailak
granada ebaki baten bi erdiak,
musu-estalkipean.#Zure masailak granada 4,3+.
8Izan ditzala erregeak hirurogei emazte,
laurogei ohaide,
nahi beste neska gazte.#neska gazte 1,3+. Ik. Est 2,12-17.
9Bat bakarra da nire usoa,
bakarra eta akatsik gabea,
amaren kutuna.
Zoriontsu diotse neskatxek ikustean,
erreginek eta ohaideek honela goraipatzen:#nire usoa 2,14+. amaren kutuna Es 4,3. zoriontsu diotse Es 31,28. Ik. Sal 1,1+; Mt 5,3+.
10Nor da emazteki hori?
Nor egunsentia bezala sortzen den hori,
ilargia bezain eder, eguzkia bezain argi,
izartegia bezain izugarri#6,10 izartegia… izugarri: Ik. 6,4 oh.?#Nor da? 3,6+. egunsentia Is 14,12. eguzkia Si 26,16. izartegia 6,4.
Antzaldaketa
Emakumeak
11Neure intxaurdira jaitsi naiz,
ibarretako landaretza ikustera,
mahastiak kimuberritzen,
granadondoak loratzen ikustera.#natura berritua 2,11-13+.
12Baina ni ez naiz jadanik lehengoa,
ohorezko tokian jarri nauzu eta#6,12 Tx. hau erabat iluna eta ulergaitza da; beraz, itzulpena ez da segurua..

Currently Selected:

KANTARIK EDERRENA 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in