YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 11

11
11. (10.) SALMOA
Jainkoaren justizian uste ona
1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena.
Jaunarengan babesten naiz. Nolatan esaten didazue:
«Alde mendira, hegaztiak bezala!#Jaunarengan babestu 7,2+.
2Gaiztoek uztaia tenkatu baitute
eta gezia uztai-harian jarri,
bihotz zuzenekoak ilunpean jotzeko.#Gaiztoek uztaia tenkatu 7,13; 37,14; 64,4-5.
3Oinarriek huts egitean, zintzoak zer egin?»
4Jauna bere tenplu santuan dago, zeruan du tronua:
begira-begira dago munduari, gizakiak ditu aztertzen.#Jauna tenplu santuan Hab 2,20. zeruan du tronua 2,4; 103,19; Mt 5,34. munduari begira 14,2; 33,13; 102,20; 113,5-6.
5Jaunak zintzoa du aztertzen,
gaiztoa eta gogorkeria-zalea bihotzez gorrotatzen.
6Bidal dezala txingarra eta sufre-euria horien gainera!
Izan bedi haize kiskalgarria horien zoria!#txingarra eta sufre-euria Has 19,24; Ez 38,22; Ap 20,9-10.
7Zintzoa da, izan ere, Jauna; zuzen jokatzea du maite:
zuzenek ikusiko dute haren aurpegia#11,7 zuzenek… aurpegia: Honela ere itzul daiteke: haren aurpegiak zuzenei begiratzen die..

Currently Selected:

SALMOAK 11: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in