YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 14

14
1Emakume zuhurrak eraiki egiten du etxea,
zentzugabeak bere eskuez desegin.#etxea eraiki 9,1; 24,3.
2Jokabide zuzenekoak begirune dio Jainkoari,
bide okerretik dabilenak mespretxatu egiten du.#begirune Jainkoari 1,7+.
3Zentzugabeari harrokeria dario ahotik,
zuhurra bere hitzek babesten dute.
4Idirik ezean, askak hutsik;
beharrezkoa idiaren indarra uzta oparoa izateko.
5Lekuko egiazaleak gezurrik ez,
lekuko faltsuak gezurra barra-barra.#Ik. 14,25. lekuko faltsua 6,19+.
6Harroputzak zuhurtziaren bila ibili eta aurkitzen ez;
buruargiak erraz bereganatzen du jakintza.
7Urrun zaitez burugabeagandik,
ez duzu haren hitzetan jakintzarik aurkituko.
8Ongi pentsatuta jokatzea zuhurraren trebezia da;
burugabekeriak zentzugabea engainatu egiten du.
9Zentzugabeek barre egiten beren erruei#14,9 Lehen lerroa ez da argia. Honela ere uler daiteke: Erruak barregarri uzten ditu zentzugabeak (barre egiten die zentzugabeei).;
Jaunaren onespena zuzenen artean dago.
10Norberak du bere saminaren berri,
kanpokoek ezin parte hartu haren alaitasunean.
11Gaiztoen etxeak behea joko du, zintzoenak gora egingo.#zintzoaren etxea gora 12,7. Ik. 12,3+.
12Badira zuzen itxurako jokabideak,
baina azken finean heriotzarantz daramate.#16,25.
13Barre artean ere izaten da bihotza triste,
eta alaitasuna atsekabean amaitzen.#Barre, triste Koh 2,1-2; 7,2-6; Lk 6,25.
14Bihotz okerrekoak bere jokabidearen fruituak jasoko,
bihotz zuzenekoak bere egintzenak#14,14 Bigarren lerroko testua ez da argia; honela ere uler daiteke: are gehiago (haren gainetik) bihotz zuzenekoak..
15Esaten den guztia sinesten du heldugabeak,
nondik ibiliko aztertzen zentzudunak.
16Zuhurra gaizkiaren beldur da eta ihes egiten dio,
zentzugabeak aurrera egiten ziurtasun osoz.#Ik. 22,3.
17Odol-beroak txorakeriak egiten ditu,
azpikerietan dabilena higuingarri bihurtzen.#Odol-beroa 14,29; 15,18; 29,22. Ik. 19,11.
18Heldugabeei dagokie zentzugabekeria,
jakintza zuhurren koroa da.#Ik. 14,24.
19Txarrek onen aurrean makurtuko dute burua,
gaiztoek jokabide zintzokoen ataurrean erregutuko.
20Behartsua bere lagunarentzat ere higuingarri;
aberatsaren adiskideak, ordea, ugari.#Aberatsak adiskide ugari 19,4.6-7; Si 6,11-12; 13,21.
21Lagun hurkoa gutxiesten duenak bekatu egiten du;
zorionekoa dohakabeez errukitzen dena!#behartsuen errukia 14,31; 19,17; 22,9; 28,8; Sal 41,2. Ik. 11,12; 17,5; 21,13.
22Desbideraturik dabiltza gaizkileak;
onginahia eta leialtasuna ongileentzat.
23Nekeak beti du bere irabazia,
berritsukeriak pobrezia bakarrik.
24Aberastasunak zuhurren koroa,
zentzugabeen ergelkeria beti ergelkeria.
25Lekuko egiazaleak biziak salbatzen ditu,
iruzurtiak gezurra barra-barra.#Ik. 12,17.
26Jauna errespetatzeak#14,26 Jauna errespetatzea: Ik. 1,7 oh. konfiantza osoa sortzen du,
eta ondorengoak ere horretan babestuko dira.#Ik. 19,23.
27Bizi-iturri da Jaunarenganako begirunea,
herioaren sareetatik ihes egiteko.#13,14.
28Herri jendetsua erregearen ohore,
jende gutxiko herria printzearen hondamendi.
29Eroapen handikoak zentzu ona ugari,
haserrekorrak zentzugabekeria nabari.#haserrekorra 14,17+.
30Bihotz lasaia gorputzaren bizia,
bekaizkeria minbiziaren parekoa#14,30 minbiziaren parekoa: Ik. 12,4 oh..#Ik. 17,22.
31Jende xehea zapaltzen duenak irain egiten dio Egileari,
behartsuaz errukitzen denak ohore ematen.#Ik. 17,5.
32Gaiztoak bere gaiztakerian egiten du estropezu,
zintzoak bere prestutasunean#14,32 bere prestutasunean: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak heriotzan (ere) dio. du konfiantza.
33Buruargiengan bizi da zuhurtzia,
baina zentzugabeen artean ez da aintzat hartua#14,33 baina… hartua: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoan ezezkoa falta da..
34Zuzentasunak goretsi egiten du herria,
bekatua nazioen lotsagarri da.
35Zerbitzari trebeak erregearen onespena du,
duin ez denak haren haserrea.#erregearen onespena 16,13; 19,12; Si 8,8.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in