ESAERA ZAHARRAK 13
13
1Seme zuhurrak aitaren heziketa onartzen du,
lotsabakoak ez dio agirakari jaramonik egiten.
2Bere hitzen emaitza du gizonak janari on,
baina maltzurra indarkeri gose beti.#berea janari 12,14+.
3Mihia zaintzen duenak bizia babesten du;
mintzatzeak sobera darama kaltera.#Mihia zaindu 21,23. Ik. 10,14+.
4Alferrak nahi, bai, baina lorrezin;
saiatuaren gogoa asebetea izango.#Alferra 6,6+.
5Zintzoak gorroto dio gezurrari,
gaiztoak laidoa eta iraina zabaltzen.
6Zuzentasunak babesten du prestua,
gaiztakeriak hondatzen bekataria.
7Bada aberatsarena egin eta ezer ez duenik,
baita behartsu-itxurak egin eta asko duenik.
8Aberatsak bere ondasunez zaindu behar bizia,
ezer ez duenak mehatxuen beldurrik ez.#Ik. 15,16.
9Zintzoak argi distiratsu dira, gaiztoak itzalitako kriseilu.#itzaliriko kriseilua 20,20; 24,20. Ik. 6,23.
10Harrokeriak ez du liskarra baizik sortzen;
aholkuak onartzen dituztenena da zuhurtzia.#harrokeria/apaltasuna 11,2+.
11Erraz aberastu, erraz galdu; poliki-poliki bilduz, gehitu.#Ik. 20,21.
12Gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen;
betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitza.
13Esana gutxiesten duena damutu egingo da,
agindua errespetatzen duena saritua izango.
14Bizi-iturri da zuhurraren irakaspena
herioaren sareetatik ihes egiteko.#14,27. bizi-iturri 10,11+.
15Zentzu onekoak jendearen onespena irabazten du,
gaiztoaren bidea hondamendira doa.
16Zuhurrak ongi pentsatuta jokatzen du,
zentzugabeak bere txorakeria erakusten.#Ik. 12,23; Koh 10,3.
17Mezulari maltzurrak zoritxarra ekartzen du,
mandatari leialak sendabidea.#Mezulari maltzurra/leiala 25,13; 26,6. Ik. 2 Sm 1,1-16.
18Behar gorria eta lotsa heziketa baztertzen duenarentzat,
ohorea zentzarazpena onartzen duenarentzat.#heziketa baztertu/onartu 10,17+.
19Betetzen den nahia atsegingarri da,
zentzugabearentzat higuingarri gaiztakeriatik alde egitea.
20Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da,
zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen.
21Bekatariei zoritxarrak jarraitzen die,
zintzoek zoriona dute sari.
22Zintzoaren herentzia, bere ondorengoentzat;
bekatariaren ondasunak ere zintzoarentzat.#bekatarien ondasunak zintzoarentzat 28,8; Jb 27,16-17.
23Behartsuen soroak ematen du zer jana ugari,
baina hondatu egiten da ez bada neurriz lantzen#13,23 Bigarren lerroa ez da argia. Honela ere uler daiteke: baina hondatu egiten da justiziarik ezean..
24Makila erabiltzen ez duenak ez du semea maite,
maite duenak luzatu gabe zentzarazten du.#zigorraz heziketa 19,18; 22,15; 23,13-14; 29,15.17. Ik. 3,12.
25Zintzoak jan eta asebete, gaiztoaren sabela beti gose.#zintzoa asebete 10,3+.
Currently Selected:
ESAERA ZAHARRAK 13: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso