YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 26

26
1Jaunak esan zien Moisesi eta Aaron apaizaren seme Eleazarri: 2«Egin israeldarren elkarte osoaren izen-bilketa#26,2 izen-bilketa: Beharrezkoa da izen-bilketa berri hau, lehenengoan parte hartu zuen belaunaldia basamortuan hil baita. Izen-bilketa hau herria hartzera doan lurraldearen banaketari begira egiten da., senitarteka, Israelgo gudarostea osatzeko gai diren hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz».#izen-bilketa 1,1+. Ik. Has 46,8-25.
3Hala, Moisesek eta Eleazar apaizak israeldarren izen-bilketa egin zuten Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, 4hogei urtez gorako gizonezkoak erroldatuz, Jaunak Moisesi agindu bezala#26,4 3-4 tx.en testuak hutsuneak ditu eta ez da argia..
Hauek dira Egiptotik irtendako israeldarrak:
5Israelen lehen-seme Rubenen leinua, Rubenen semeengandik sorturiko senitarteek osatzen zuten: Henokengandik henoktarrak, Palurengandik palutarrak, 6Hetzronengandik hetzrondarrak eta Karmirengandik karmitarrak. 7Horiek ziren rubendar senitarteak: 43.730 gizonezko guztira. 8Paluren seme zen Eliab, 9Nemuel, Datan eta Abiramen aita. Datan eta Abiram hauek Moises eta Aaronen aurka altxatutako elkarte-ordezkariak ziren; Koreren taldearekin bat egin zuten, hau Jaunaren aurka altxatu zenean.#Datan, Abiram, Kore 16,1-35. 10Lurrak, zabaldurik, irentsi egin zituen Korerekin batera, honen taldea hil eta suak berrehun eta berrogeita hamar gizon suntsitu zituenean; herriaren eskarmenturako izan zen hori. 11Koreren semeak, ordea, ez ziren hil.
12Simeonen leinuko senitarteak: Nemuelengandik#26,12 Nemuel: Has 46,10 eta Ir 6,15ean Jemuel bezala ageri da. nemueldarrak, Jaminengandik jamindarrak, Jakinengandik jakindarrak, 13Zerahengandik#26,13 Zerah: Grekozko itzulpenak Tzohar dakar (ik. Has 46,10 eta Ir 6,15). zerahtarrak eta Saulengandik sauldarrak. 14Horiek ziren simeondar senitarteak: 22.200 gizonezko guztira.
15Gaden leinuko senitarteak: Tzefonengandik tzefondarrak, Hagirengandik hagitarrak, Xunirengandik xunitarrak, 16Oznirengandik oznitarrak, Erirengandik eritarrak, 17Arodengandik arodtarrak eta Arelirengandik arelitarrak. 18Horiek ziren Gaden leinuko senitarteak: 40.500 gizonezko guztira.
19-21Judaren leinuko senitarteak: Xelarengandik xelatarrak, Peretzengandik pereztarrak eta Zerahengandik zerahtarrak. Peretzengandik sorturiko senitarteak: Hetzronengandik hetzrondarrak eta Hamulengandik hamuldarrak. Judaren bi seme, Er eta Onan, Kanaanen hil ziren.#Er eta Onan Has 38,1-10; 46,12. 22Horiek ziren Judaren leinuko senitarteak: 76.500 gizonezko guztira.
23Isakarren leinuko senitarteak: Tolarengandik tolatarrak, Pubarengandik pubatarrak, 24Jaxubengandik jaxubtarrak eta Ximronengandik ximrondarrak. 25Horiek ziren Isakarren leinuko senitarteak: 64.300 gizonezko guztira.
26Zabulonen leinuko senitarteak: Seredengandik seredtarrak, Elonengandik elondarrak eta Jahleelengandik jahleeldarrak. 27Horiek ziren zabulondar senitarteak: 60.500 gizonezko guztira.
28Joseren semeak Manases eta Efraim izan ziren.
29Manasesen leinuko senitarteak: Makirrengandik makirtarrak, eta Makirren seme zen Galaadengandik galaadtarrak. 30Galaaden leinuko senitarteak: Jezerrengandik jezertarrak, Helekengandik helektarrak, 31Asrielengandik asrieldarrak, Sikemengandik sikemdarrak, 32Xemidarengandik xemidatarrak eta Heferrengandik hefertarrak. 33Heferren seme Tzelofhadek ez zuen semerik izan, alabak baizik; alaben izenak Mahla, Noa, Hogla, Milka eta Tirtza ziren.#Tzelofhaden alabak 27,1-11; 36,1-12; Jos 17,3-6. 34Horiek ziren Manasesen senitarteak: 52.700 gizonezko guztira.
35Efraimen leinuko senitarteak: Xutelahengandik xutelahtarrak, Bekerrengandik bekertarrak, Tahanengandik tahandarrak, 36eta Xutelahen seme Eranengandik erandarrak. 37Horiek ziren Efraimen leinuko senitarteak: 32.500 gizonezko guztira.
Horiek ziren Joseren ondorengoak, senitarteka erroldaturik.
38Benjaminen leinuko senitarteak#26,38 senitarteak: 38-41ean egiten den Benjaminen leinuko senitarteen aurkezpena ez dator bat Has 46,21ean egindakoarekin.: Belarengandik belatarrak, Axbelengandik axbeldarrak, Ahiramengandik ahiramdarrak, 39Xufamengandik#26,39 Xufam: Hebreerazkoak Xefufam dio. xufamdarrak, Hufamengandik hufamdarrak, 40eta Belaren seme ziren Ard eta Naamanengandik ardtarrak eta naamandarrak. 41Horiek ziren Benjaminen ondorengoak, senitarteka erroldaturik: 45.600 gizonezko guztira.
42Danen leinuak senitarte bakarra zuen, Xuhamengandik sortutako xuhamdarrena. 43Xuhamdar senitarteak 64.400 gizonezko zituen guztira.
44Axerren leinuko senitarteak: Jimnarengandik jimnatarrak, Ixbirengandik ixbitarrak eta Beriarengandik beriatarrak. 45Beriaren ondorengoen senitarteak: Heberrengandik hebrearrak eta Malkielengandik malkieldarrak. 46Axerrek alaba bat izan zuen, Serah izenekoa. 47Horiek izan ziren Axerren ondorengoak senitarteka: 53.400 gizonezko guztira.
48Neftaliren leinuko senitarteak: Jahtzeelengandik jahtzeeldarrak, Gunirengandik gunitarrak, 49Jezerrengandik jezertarrak eta Xilemengandik xilemdarrak. 50Horiek ziren Neftaliren ondorengoak, senitarteka erroldaturik: 45.400 gizonezko guztira.
51Izen-bilketan erroldaturiko israeldarrak 601.730 izan ziren guztira.
Aginduriko lurraldea banatzeko argibideak
52Jaunak esan zion Moisesi:#lurraldea banatzeko argibideak 33,54; Jos 14,1-2. 53«Senitarte hauen artean banatuko duzu lurraldea, talde bakoitzaren lagun-kopurua kontuan harturik: 54senitartea ugaria bada, ondare-zatia ere handiagoa emango zaio; urria bada, txikiagoa; bakoitzari izen-bilketan eman duen kopuruaren arabera. 55Lurraldearen banaketa zozketaz bakarrik egingo da, leinu bakoitzeko senitarteen ondare-zatia lagun-kopuruaren araberakoa izango bada ere. 56Zozketak erabakiko du bakoitzaren zatia, ugaria nahiz urria izan senitartea».
Lebitarren bigarren izen-bilketa
57Lebiren leinuaren izen-bilketa senitarteka: Gerxonengandik gerxondarrak, Kehatengandik kehatarrak eta Merarirengandik meraritarrak.#lebitarren izen-bilketa 3,14+. 58Hauek ziren Lebirengandiko senitarteak: libnitarrak, hebrondarrak, mahlitarrak, muxitarrak eta koretarrak. Kehatek Amram sortu zuen.#Lebirengandiko senitarteak Ir 6,16-23. 59Amram Lebiren alaba batekin, Lebik Egipton izan zuenarekin, ezkondu zen; Jokebed zuen izena. Honek hiru seme-alaba sortu zizkion Amrami: Aaron, Moises eta hauen arreba Miriam. 60Aaronengandik Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar sortu ziren.#Aaronen semeak 3,2; Ir 6,23. 61Baina Nadab eta Abihu hil egin ziren, Jaunaren aurrean honek agindu gabeko intsentsu-eskaintza egin zutelako.#Nadab eta Abihu 3,4+. 62Lebitarrak 23.000 ziren guztira, hilabetez gorako gizonezkoak erroldan sartuz. Lebitarrak ez zituzten gainerako israeldarrekin batera erroldatu, ez baitzegokien ondare-zatirik beste israeldarrei bezala.#ondare-zatirik ez 18,20+.
Izen-bilketaren bukaera
63Hori izan zen Moisesek eta Eleazar apaizak Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean, eginiko israeldarren izen-bilketaren emaitza. 64Hauen artean ez zen gelditzen Moisesek eta Aaron apaizak Sinai basamortuan erroldaturiko israeldarrik. 65Izan ere, Jaunak esana zien basamortuan hilko zirela; beraz, ez zen haietariko inor gelditzen, Jefuneren seme Kaleb eta Nunen seme Josue izan ezik.#basamortuan hilko zirela 14,26-38.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 26: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in