YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 25

25
Israeldarrak idolo-gurtzaile
1Israeldarrak Xitimen etxolatu ziren. Han emakume moabdarrekin hasi ziren harremanetan;#Israeldarrak Baal-Peorren 31,16; Dt 3,29; 4,3; Sal 106,28-31; Ap 2,14. 2beren jainkoei eskaintzen zizkieten sakrifizioetara gonbidatu zituzten moabdarrek, eta israeldarrek haien otordu sakratuetan parte hartu zuten eta haien jainkoak gurtu;#emakumeek idolatriara eragin 31,15-16; Dt 7,3-4; 1 Erg 11,4; Es 5. 3honela, Baal-Peorren#25,3 Peor: Baalen santutegia zegoeneko Moabeko mendia (ik. 23,28 eta Os 9,10 oh.). kultuetara makurtu zen herria eta Jaunaren haserre-sua piztu zen Israelen aurka. 4Jaunak esan zion Moisesi: «Bildu herriko buruzagiak eta urka itzazu nire aurrean egun-argitan, nire haserre-sua Israeldik aldentzeko».
5Moisesek Israelgo gobernariei agindu zien: «Zuetariko bakoitzak hil bitza Baal-Peorren kultuetara makurtu diren bere ardurapeko gizasemeak».
6Hartan, emakume madiandar bat berekin zekarrela etorri zen israeldar bat senideen artera, Moisesen eta elkarte osoaren begi-bistan, hauek elkarketa-etxolaren sarreran negarrez zeuden bitartean. 7Hori ikustean, Eleazarren seme Pinhasek, Aaron apaizaren bilobak, elkartearen erditik irten eta, eskuetan lantza harturik,#Pinhas Ir 6,25. 8israeldarraren atzetik oihal-etxolaraino#25,8 oihal-etxola: Segur aski prostituzio sakraturako erabiltzen zen etxola. joan eta biei lantza sartu zien sabeletik. Orduan, gelditu egin zen israeldarrak hiltzen ari zen izurria; 9ordurako, 24.000 ziren izurriaz hildakoak.#24.000 hildako 1 Ko 10,8.
10Jaunak esan zion Moisesi: 11«Eleazarren seme Pinhasek, Aaron apaizaren bilobak, israeldarren aurka neukan haserrea baretu du, berauen Jainko bakar izateagatik dagokidan eskubideaz arduratsu agertu baita. Horregatik, ez ditut israeldarrak suntsitu, jelosiak eraginda.#Pinhas Jainkoaz arduratsu Si 45,23. 12Esaiozu, bada, bake-ituna egiten dudala berarekin: 13itun horren indarrez betiko ematen diet apaizgoa, bai berari, bai beraren ondorengoei; izan ere, bere Jainkoaren eskubideaz arduratsu agertu da Pinhas, eta israeldarren aldeko barkamen-ohikunea egin du».#lebitarrei agintzaria Ik. Ir 32,25-29; Dt 33,8-11.
14Emakume madiandarrarekin hil zuten israeldarrak Zimri zuen izena eta Simeonen leinuko familiaburuetakoa zen Saluren semea; 15emakume madiandarrak, berriz, Kozbi zuen izena eta Madiango Tzur senitarteburuaren alaba zen.
16Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 17«Eraso madiandarrei eta porroka itzazu, 18azpikeriaz zirikatu baitzaituztete beraiek ere Peorko auzian, baita Peorkoaren ondorioz izandako izurri-egunean hildako Kozbiren kasuan ere, buruzagi madiandarraren alabarenean».
Israel herriaren bigarren izen-bilketa
19Izurriaren ondoren,

Currently Selected:

ZENBAKIAK 25: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in