YouVersion Logo
Search Icon

HEBREARREI 11

11
FEDEA ETA IRAUPENA (11,1—12,13)
Itun zaharreko gizon-emakumeak sinesmen-eredu.
Abel, Henok eta Noe
1Fedea, itxaroten dena lortzeko segurtasuna da, ikusten ez diren gauzez konbentzitua egotea#11,1 Fedea… egotea: Fedearen definizio honen itzulpen zehatza zaila da. Definizio honetan fedea itxaropenarekin lotzen da. Fedearen bidez itxaroten duguna eskuratzen dugu eta ikusten ez duguna bizitzeko oinarri bihurtzen. I.B.ko beste zenbait idazlerengan fedeari buruzko beste ikuspuntuak emango zaizkigu, hemengo hau osatzen dutenak.. 2Fede horrengatik onetsi zituen Jainkoak gure arbasoak.
3Fedeari esker ulertzen dugu bere hitzaz eratu zuela Jainkoak mundua eta, beraz, ikusten duguna ageri ez denetik sortua dela.#Jainkoak bere hitzaz eratu mundua Has 1; Sal 33,6.9; 2 P 3,5.
4Fedeari esker eskaini zion Abelek Jainkoari Kainek baino opari ederragoa; horregatik, Jainkoak zintzotzat aitortu zuen Abel eta honen eskaintzak onartu, eta fedeari esker hitz egiten du Abelek, hilda gero ere.#Abel Has 4,4-10.
5Fedeari esker eraman zuen Jainkoak Henok heriotzarik jasan gabe; desagertu egin zen, Jainkoak eramanik. Baina, eramana izan zela esan aurretik, Jainkoak nahi bezala jokatu zuela esaten du Liburu Santuak.#desagertu… Has 5,24; Si 44,16; 49,14. 6Izan ere, federik gabe ezinezkoa da Jainkoaren gogoko izatea, zeren Jainkoarengana hurbiltzen denak sinetsi egin behar baitu hura badela eta haren bila dabiltzanei saria ematen diela.
7Fedeari esker, Noek, oraindik ikusten ez ziren gauzen berri izan zuelarik, ontzia egin zuen etxekoak salbatzeko, Jainkoaren esaneko izanez. Bere fedeaz gaitzetsi egin zuen mundu sinesgabea, eta fedetik datorren salbamenaren oinordeko egin zen.#Noe Has 6,13-22; 7,1.
Abraham eta patriarkak
8Fedeari esker, Abraham, Jainkoaren deiari obedituz, Jainkoak ondaretzat emango zion lurraldera abiatu zen, nora zihoan ez zekiela abiatu ere.#Abraham Has 12,1-4. 9Fedea zuelako, bere herria utzi eta atzerritar gisa bizi izan zen Jainkoak agindutako lurraldean; oihal-etxolatan bizi izan zen, Jainkoaren agintzari bera hartu zuten Isaak eta Jakob biziko ziren bezalaxe;#atzerritar gisa Has 23,4. agindutako lurraldean Has 26,3; 35,12. 10eta hori, zimendu sendoko hiria#11,10 zimendu sendoko hiria: Hiri hau Jainko biziaren hiria, zeruko Jerusalem (12,22), da., arkitekto eta egile Jainkoa bera duen hiria, itxaron zuelako.#zimendu sendoko hiria 11,16; 12,22; Ap 21,2.10-27.
11Fedeari esker hartu zuen ondorengoa ekartzeko indarra, beraren emazte Sara#11,11 beraren emazte Sara: Grekozko eskuizkribuetan Sara ageri da esaldiaren subjektu bezala: hartu zuen Sarak… agorra izan eta berak sasoia joana zuen arren, hitzeman ziona fidagarria zela sinetsi baitzuen.#Sara Has 17,19; 18,11-14; 21,2. 12Eta, horrela, gizon bakarrarengandik, eta berau ere ia azkenetan zegoela, zeruko izarrak bezain ugari eta itsasertzeko hondarrak bezain kontaezin ondorengo sortu zen.#zeruko izarrak bezain ugari Has 22,17+.
13Horiek guztiak Jainkoak hitzemandako ondasunak eskuratu gabe hil ziren; baina fedearen argitan urrutira ikusi eta agurtu egin zituzten, horrela lur honetan arrotz eta atzerritar zirela aitortuz.#arrotz eta atzerritar Has 23,4; Sal 39,13; 119,19; 1 P 2,11. 14Izan ere, horrela hitz egiten dutenek garbi adierazten dute aberriaren bila dabiltzala. 15Utzi zuten lurraldea izan balute gogoan, bazuten egokiera hara itzultzeko. 16Baina lur hobea zuten irrika, zerukoa alegia. Horregatik, Jainkoa ez da lotsatzen «haien Jainko» deitua izateaz, hiri bat ere prestatu baitie.
17Fedeari esker eskaini zuen Abrahamek Isaak, Jainkoak probatu zuenean. Bera, agintzaria hartu zuena, prest zegoen seme bakarra eskaintzeko,#Isaak eskaini Abrahamek Has 22,1-14; St 2,21. 18nahiz eta seme berorri buruz esana izan Jainkoak: Isaaken bidez izango dituzu ondorengoak.#Isaaken… Has 21,12. 19Abrahamek uste zuen Jainkoa gauza dela hilak pizteko ere; horrela, semea berreskuratzea Jainkoaren ahalmen horren ezaugarri gertatu zitzaion.
20Fedeari esker, Isaakek etorkizunerako bedeinkazioa eman zien Jakobi eta Esauri.#Isaakek bedeinkazioa eman Jakobi Has 27,27-29.39-40.
21Fedeari esker, Jakobek Joseren semeetako bakoitza bedeinkatu zuen hiltzerakoan, eta Jainkoa gurtu zuen, bere makila-buruan ezarrita#11,21 makila-buruan ezarrita: Ik. Has 47,31 oh..#Jakobek bedeinkatu semeetako bakoitza Has 48,15-20. eta Jainkoa… Has 47,31. 22Fedeari esker aipatu zuen Josek ere, hilzorian, israeldarrak Egiptotik irtengo zirela, eta bere hezurrekin zer egin behar zuten esan zien.#Joseren azken erabakiak Has 50,24-25; Ir 13,19.
Moises eta israeldarrak
23Fedeari esker, Moises jaio zenean, haur ederra zela ikusirik, hiru hilabetez eduki zuten bere gurasoek gordeta, faraoiaren aginduaren beldurrik gabe.#Moises gordeta Ir 2,2. faraoiaren agindua Ir 1,22. 24Fedeari esker, Moisesek, jadanik gizon heldua zela, uko egin zion faraoiaren alabaren seme-izenari;#Moisesek alde egin Ir 2,11-15. 25nahiago izan zuen Jainkoaren herriarekin batera tratu txarrak jasan, bekatuaren atsegin iragankorrak gozatu baino. 26Izan ere, baliotsuagotzat jo zuen Jainkoaren herriarekin mespretxatua izatea#11,26 Jainkoaren herriarekin mespretxatua izatea: H.h., Gantzutuaren (grekoz, Kristoren) mespretxua. Gantzutua zuzenean Jainkoaren herriari buruz esana dago, Jaunak sagaraturiko herriari buruz, alegia. Baina gutunaren egileari Kristo izenak Jesus Mesiasen —hau da, Kristoren— oihartzuna dakarkio. Egiptoko aberastasunak baino, geroko sariari begiratzen baitzion. 27Fedeari esker alde egin zuen Moisesek Egiptotik faraoiaren haserrearen beldurrik gabe, eta sendo iraun zuen, Jainko ezinikusia ikusiko balu bezala.
28Fedeari esker ospatu zuen Moisesek Pazkoa eta igurtzi zituen odolaz israeldarren etxeetako ateak, suntsitzaileak haien lehen-semeak uki ez zitzan.#Pazkoa Ir 12,11-13.22-23. 29Fedeari esker igaro zuten israeldarrek Itsaso Gorria lur lehorra bailitzan, egiptoarrak, beste horrenbeste egiten saiatu zirenean, hondora joan ziren bitartean.#Itsaso Gorria Ir 14.
30Fedeari esker erori ziren Jerikoko harresiak, zazpi egunez hiria inguratu ondoren.#Jerikoko harresiak Jos 6. 31Fedeari esker ez zen hondatu Rahab emagaldua sinesgabeekin batera, israeldar ikertzaileei harrera ona egin zielako.#Rahab Jos 2,1-13; 6,17.22-25; Mt 1,5; St 2,25.
Ikuspegi orokorra
32Zertan jarraitu hitz egiten? Ez nuke denborarik aski Gedeon, Barak, Samson, Jefte, David, Samuel eta profeten gertakariak esaten hasiko banintz.#Gedeon Ep 6—7. Barak Ep 4—5. Samson Ep 13—16. Jefte Ep 10—12. David eta Samuel 1 eta 2 Sm. 33Fedeari esker, erreinuak menderatu zituzten, justizia egin, Jainkoak agindua eskuratu, lehoien ahoak itxi,#lehoien ahoak itxi Ep 14,5-6; 1 Sm 17,34-36; Dn 6. 34su kartsuak itzali, ezpataz hilak izatetik ihes egin, gaixotasunetatik sendatu, borrokan bulartsu izan eta atzerritarren gudarosteei atzera eragin.#su kartsuak itzali Dn 3,23-25. 35Eta zenbait emakumek, pizturik berreskuratu zituen bere hildakoak.
Beste batzuk, berriz, torturapean hil ziren, handik libratzeari uko eginez, bizitza bikainagora pizteko itxaropenagatik;#hildakoak bizirik berreskuratu 1 Erg 17,17-24; 2 Erg 4,18-37. 36beste batzuek isekak eta zigorrak, kateak eta kartzelak jasan zituzten;#oinazeak eta zigorrak jasan Jr 20; 37; 38; 2 Kro 24,21; 2 M 6,18—7,42. 37harrikatu egin zituzten, zerraz ebaki, ezpataz hil; noraezean ibili ziren, ahuntz- nahiz ardi-larruz jantzirik, premia gorrian, erasopean eta tratu txarrak hartuz. 38Munduak merezi baino hobeak ziren, eta noraezean ibili ziren basamortuetan, mendietan eta lurreko harpe eta koba-zuloetan. 39Baina hauek, beren fedearengatik Jainkoak onetsi zituen arren, ez zuten eskuratu Jainkoak agindutakoa; 40izan ere, Jainkoak zerbait hobea prestatu zuen guretzat, eta ez zuen nahi izan haiek helmugara gu gabe iristerik.

Currently Selected:

HEBREARREI 11: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in