HEBREARREI 10
10
Kristo, betiko salbamenaren iturri (10,1-39)
Lehengo opariak Kristoren opariaz ordeztu
1Legeak, beraz, etortzekoak ziren ondasunen itzala bakarrik izanik eta ez gauzen izatea bera, ez ditzake inola ere, urtero etengabe eskaintzen diren opari berberen bidez, Jainkoarengana hurbiltzen direnak bete-beteko egin. 2Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango. 3Baina opariak eskaintzean bekatuen oroitzapena berritzen da urtero, 4zezenen eta akerren odolak ez baititzake bekatuak desegin.
5Horregatik, Kristok, mundu honetan sartzerakoan, Jainkoari esan zion:
Ez zenuen nahi izan
opari eta eskaintzarik;
baina gorputza eratu # 10,5 gorputza eratu: Sal 40,7an hebreerazko testuak belarriak ireki dioen lekuan grekozko itzulpenak gorputza eratu dio. Gutunaren egileak Jesusen gizon-egitearen aipamena ikusten du hor (ik. gorputza 10. tx.ean). zenidan. # Ez zenuen… Sal 40,7-9.
6 Erre-opari
eta bekatuen barkamen-oparirik
ez duzu atsegin izan.
7 Horregatik diot:
«Hemen nauzu».
Liburuan agintzen zait
zure nahia betetzeko, ene Jainko.
8Lehenik dio: Ez zenuen nahi izan, ez atsegin izan, opari eta eskaintzarik, ez erre-opari, ez bekatuen barkamen-oparirik, nahiz eta gauza guztiok legeak agindutakoak izan. 9Ondoren, beste hau dio: Hemen nauzu zure nahia betetzeko.
Aipaturiko lehenengo kultua kentzen du bigarrena jartzeko. 10Eta behin betiko egin zuen bere gorputzaren eskaintzaren bidez, Jesu Kristok Jainkoaren nahia bete duelako izan gara gu Jainkoarentzat sagaratuak.#behin betiko eskaintza 9,26.
Apaiz berria eta itun berria
11Apaiza egunero ari da bere kultu-zerbitzuan, bekatua inola ere kendu ezin duten opari berberak behin eta berriz eskainiz. 12Baina Jesu Kristo, opari bat bakarra bekatuengatik eskaini ondoren, Jainkoaren eskuinaldean eseri zen behin betiko.#Jesu Kristo Jainkoaren eskuinaldean eseri zen Sal 110,1; Mt 22,44+. 13Eta, orain, Jainkoak etsaiak oin-aulkitzat noiz jarriko dizkion itxaroten dago. 14Izan ere, opari bakar baten bidez beren betera eraman ditu Jainkoarentzat behin betiko sagaratuak direnak. 15Aitorpen bera egiten digu Espiritu Santuak ere, hau esatean:
16 Hona hemen etorkizunean
haiekin egingo dudan ituna:
Bihotzean ezarriko dizkiet
neure legeak, buruan idatziko.
Hala diot nik, Jaunak. # Hona hemen… Jr 31,33-34.
17 Eta haien bekatuak eta gaiztakeriak
ez ditut gehiago gogoratuko.
18Horrela bada, bekatuak barkaturik daudenean, ez da bekatuen barkamenerako opari beharrik.
Sinesmenean sendo iraun
19Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko#10,19 santutegian sartzeko: Hau da, zeruko santutegian; ik. 6,19 eta oh., 20Jesusek errezelean barrena —hau da, bere gorputzean barrena— bide berri eta bizia ireki baitigu. 21Jesus apaiz handia Jainkoaren etxeko buru dugunez, 22hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik. 23Iraun dezagun sendo itxaropena aitortuz, leiala da-eta hitza eman diguna. 24Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz. 25Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan.
Sinesmena ukatzeko arriskua
26Zeren, egia ezagutu ondoren, nahita bekatu egiten#10,26 nahita bekatu egin: Ik. 6,6 oh. jarraitzen badugu, ez dago gehiago bekatuen barkamenerako oparirik: 27Jainkoaren auzi izugarria eta errebeldeak irentsiko dituen su kiskalgarria besterik ez dezakegu espero.#auzi izugarria, su kiskalgarria Is 26,11. 28Moisesen legea hausten duenari heriotza-zigorra ematen zaio gupidarik gabe, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz.#bi edo hiru lekukoren aitorpenaz Dt 17,6; 19,15; Mt 18,16; 2 Ko 13,1; 1 Tm 5,19. 29Zenbatez zigor handiagoa ez ote du mereziko Jainkoaren Semea hankapean erabili, sagaratu duen ituneko odola profanatu eta Jainkoak onginahiz eman dion Espiritua iraintzen duenak!#ituneko odola 9,19-20+. 30Ongi ezagutzen dugu hau esan zuena:
Niri dagokit mendekua,
neuk emango dut ordaina.
Eta beste hau ere esan zuen:
Jaunak epaituko du bere herria. # Niri dagokit… Dt 32,35-36.
31Izugarria da Jainko biziaren eskuetan erortzea!
32Oroit zaitezte iraganeko egun haietaz: argia hartu#10,32 argia hartu: Argia irudiak fedearen dohaina adierazten du. berri hartan borroka gogor eta neketsua eraman behar izan zenuten. 33Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenituzten guztien aurrean; besteok, horrela erabilitakoen lagunkide izan zineten; 34parte izan zenuten kartzelatuen oinazeetan eta pozik sufritu zenuten zeuen ondasunak kendu zizkizuetenean, jakinik aberastasun bikainagoa eta iraunkorragoa zenutela. 35Beraz, ez galdu adorea, berekin sari handia dakar eta. 36Iraupena behar duzue, Jainkoaren borondatea betez agintzaria eskuratzeko. 37Izan ere:
Laster, bai, oso laster
etorriko da etortzekoa,
ez du luzatuko. # Laster… Hab 2,3-4.
38 Nire zintzoa
fedeari esker biziko da,
baina atzera egiten badu,
ez dut atsegin izango # 10,37-38 atsegin izango: Hebrearrei gutunaren autoreak oso libre aipatzen ditu Bibliako pasarteak, eta hariltzen ari den ideiak indartzeko moduan egokitzen ditu. .
39Gu ez gara, ordea, atzera egin eta hondatzen direnetakoak, fedearen bidez salbamen bila gabiltzanak baizik.
Currently Selected:
HEBREARREI 10: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso