YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 9

9
Aginduriko lurraldea Jainkoaren dohain
1«Entzun, israeldarrok! Jordan ibaia igaroko duzue gaur, zuek baino herri handi eta ahaltsuagoen lurraldeaz jabetzeko; hiri handiak, zerurainoko harresiz inguratuak ditu lurralde horrek; 2Anak erraldoiaren ondorengoak#9,2 Anak erraldoiaren ondorengoak: Ik. Zen 13,22 oh. bizi dira bertan, altuera handiko jendea. Ezaguna duzue horiei buruzko esaera: “Nork egin aurre Anaken ondorengoei?”#Anaken ondorengoak 1,28+. 3Gaur jakingo duzue Jauna zeuen Jainkoa aurretik igaroko zaizuela Jordan zeharkatzean, su kiskalgarria bezala: berak suntsitu eta makurraraziko ditu herri horiek zuen aurrean, eta zuek beren lurraldetik bota eta deuseztatu egingo dituzue berehala, Jaunak hitzeman bezala.#Jauna su kiskalgarria 4,24+.
4«Zuen Jainko Jaunak zuen aurretik haiek jaurtitzean, ez esan zeuen baitan: “Geure zuzentasunagatik ekarri gaitu Jaunak lurralde honetaz jabetzera”. Izan ere, herri horiek kanpora botatzen baditu, beren gaiztakeriagatik botatzen ditu.#Geure zuzentasunagatik 7,7+. beren gaiztakeriagatik 18,12. 5Beraz, ez duzue lurralde hori jabetzan hartuko zuzenak edo bihotz zintzokoak zaretelako, baizik eta Jaunak zuen Jainkoak herri horiek beren gaiztakeriagatik botatzen dituelako eta Jaunak zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez hitzemandakoari leial eutsi nahi diolako.#hitzemandakoari leial eutsi 8,18+. 6Ohartu, bada, Jaunak zeuen Jainkoak lurralde eder horren jabetza ez dizuela zeuen merezimenduengatik ematen; izan ere, herri burugogor baitzarete.
Herriaren bekatua eta Moisesen erregua
(Ir 32,1-29)
7«Ez ahaztu sekula sumindu egin zenutela Jauna zeuen Jainkoa basamortuan. Egiptotik irten eta hona iritsi arte, etengabe errebelatu izan zarete Jaunaren aurka.#basamortuan etengabe errebelatu Zen 11,1+.
8«Horeb mendian#9,8 Horeb mendia: Ik. 4,10 oh. sumindu egin zenuten Jauna eta, hainbesteraino haserretu zen, zuek suntsitzea erabaki baitzuen. 9Ni mendian nintzen, Jaunak zuekin eginiko itunaren harlauzak jasotzera igota. Berrogei egun eta berrogei gau egin nituen mendian ezer jan eta edan gabe.#itunaren harlauzak 4,13+. Berrogei egun eta gau 9,18; Ir 24,18+. 10Jaunak bi harlauza eman zizkidan, Jainkoak berak idatziak: harlauzetan, zuek mendi barrenean bildurik zeundetela Jaunak suaren erditik adierazitako hitzak zeuden jasoak.#Jainkoak berak idatziak Ir 31,18; 32,16. 11Berrogei egun eta berrogei gau haien buruan eman zizkidan Jaunak bi harlauzak. 12Orduan, Jaunak esan zidan: Jaiki eta jaitsi berehala menditik, Egiptotik atera zenuen herri horrek okerrera jo baitu; laster asko okertu dira agindu nien bidetik: metal urtuzko irudia egin dute!
13«Jaunak esan zidan gainera: Ikusia dut zein burugogorra den herri hau! 14Uztazu suntsitzen eta beraren oroitzapena mundutik ezabatzen, eta zuregandik hori baino herri ahaltsuago eta jendetsuagoa sorraraziko dut.#oroitzapena (izena) mundutik ezabatu 25,6.19; 29,19; 32,26; 2 Erg 14,27; Sal 69,29; Ap 3,5.
15«Sutan zegoen menditik jaitsi nintzen, itunaren harlauzak eskuetan nituela,#Sutan zegoen mendia 4,11+. 16eta ikusi nuen Jaunaren zeuen Jainkoaren aurka bekatu egin zenutela, zekor-irudia#9,16 zekor-irudia: Ik. Ir 32,4 oh. eginez; laster asko okertu zineten Jaunak agindutako bidetik. 17Orduan, harlauza biak jaurti eta puskatu egin nituen zuen aurrean.
18«Gero, Jaunaren aurrean ahuspeztu nintzen eta, aurrekoan bezala, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen ezer jan eta edan gabe, zuek egindako bekatuagatik barkamena eskatzen; izan ere, Jaunari gaizki iruditzen zitzaiona egin zenuten, bera haserraraziz.#Jainkoari gaizki iruditzen zitzaiona 4,25+. 19Beldurrak jota nengoen, haserre bizian baitzegoen Jauna, zuek suntsitzea erabakitzeraino sumindua; baina, orduan ere, Jaunak aditu egin zidan. 20Aaron bera ere suntsitu nahi izateraino zegoen Jauna haserre, eta Aaronen alde ere erregutu nuen. 21Gero, bekatu egiteko erabili zenuten zekorra hartu eta sutara bota nuen eta, xehe-xehe egiteraino erraustu ondoren, menditik zetorren errekara isuri.
22«Taberan, Masan eta Kibrot-Taaban#9,22 Tabera, Masa, Kibrot-Taaba: Jaunaren aurka Israel herriak izandako errebeldiak gogorarazten dituzten basamortuko hiru toki dira (ik. Ir 17,2-7 eta Zen 11,1-3.31-34). ere sumindu zenuten Jauna.#Masa 6,16+. 23Eta berak emandako lurraldeaz jabetzera Kadex-Barneatik#9,23 Kadex-Barnea: Ik. Zen 13,26 eta oh. bidali zintuztenean ere, ez zenioten obeditu: ez zineten berarengan fidatu, ezta jaramonik egin ere.#Kadex-Barnea 1,19-46. 24Ezagutzen zaituztedan egunetik#9,24 Ezagutzen zaituztedan egunetik: Grekozko itzulpenak hau dio: (Jauna) agertu zaizuen egunetik. errebelde izan zatzaizkiote Jaunari.#Ezagutzen zaituztedanetik errebelde Sal 78,8; Eg 7,51.
Jaunak Moisesen erreguari erantzun
(Ir 32,11-14.30-35; 34,1-10)
25«Horrela bada, zuek suntsitzeko Jaunaren mehatxua zela eta, berrogei egun eta berrogei gau egin nituen Jaunaren aurrean ahuspezturik. 26Honela egin nion otoitz: Jainko Jauna, ez hondatu zeure herria, zeure ondarea, handikiro askatu eta Egiptotik ahalmen handiz atera duzuna.#Moisesen erregua Ir 32,11+. 27Gogora itzazu Abraham, Isaak eta Jakob, zeure zerbitzariak, eta ez hartu aintzakotzat herri honen setakeria, desleialkeria eta bekatua. 28Egiptotik atera gaituzu; ez dezatela herrialde hartakoek esan: “Jaunak ezin izan ditu eraman hitzeman zien lurraldera#9,28 hitzeman zien lurraldera: Beste behin (ik. Ir 32,11-14; Zen 11,11-15; 14,13-19) lurraldearen agintzaria gogorarazten dio Moisesek Jaunari.”, edota “Gorrotoa zielako atera ditu, basamortuan hilarazteko”.#ez dezatela etsaiek esan 32,27; Zen 14,15-16; Sal 115,2. 29Jauna, zeure herria duzu, zeure ondarea, ahalmen ikaragarriz zeuk Egiptotik atera duzuna.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in