YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 10

10
1«Orduan, Jaunak esan zidan: Ebaki lehengoak bezalako beste bi harlauza; egin zurezko kutxa ere, eta zatozkit mendira.#beste bi harlauza Ir 34,1-4. Ik. 4,13+. kutxa Ir 25,10+. 2Hautsi zenituen harlauzetan idatziak zeuden hitz berberak idatziko ditut; gero, kutxan sartuko dituzu.
3«Akazia-zurezko kutxa egin, lehengoak bezalako bi harlauza ebaki eta, harlauzak eskuetan nituela, mendira igo nintzen. 4Aurreko txandan bezala, zuek mendi barrenean bildurik zeundetela Jaunak suaren erditik adierazi zizkizuen hamar aginduak idatzi zituen harlauza berrietan eta niri eman zizkidan.#Aurreko txandan 4,10-13. hamar aginduak 5,6-21. 5Gero, menditik jaitsi eta kutxan sartu nituen, eta han gelditu ziren, Jaunak agindu bezala.
Aaronen heriotza eta lebitarren eginkizuna
(Zen 20,22-29; 33,38)
6«Israeldarrak, Bene-Jaakango putzuetatik abiaturik, Moserara iritsi ziren. Han hil zen Aaron, eta bertan ehortzi zuten. Aaronen ordez, beraren seme Eleazar izan zen hurrengo apaiz.#Aaron hil Zen 20,28+. 7Handik Gudgodara joan ziren eta Gudgodatik Jotbatara, erreka asko duen lurraldera. 8Orduan bereizi zuen Jaunak Lebiren leinua, eginkizun hauek ezarriz: itun-kutxa eraman, Jaunaren aurrean liturgi zerbitzua bete eta beraren izenean herria bedeinkatzea, gaur egun ere egin ohi duten bezala.#Lebiren leinua bereizi Zen 8,5-19. lebitarrek kutxa eraman 31,9.25; Jos 3,3. liturgi zerbitzua bete 18,5.7; 21,5; 33,10. 9Horregatik, lebitarrek ez dute ondare-zatirik beste israeldarrek bezala, Jauna baitute beren ondare, Jaunak gure Jainkoak hitzeman dien bezala.#Jauna lebitarren ondare 18,2; Zen 18,20+; Si 45,22.
Jaunak Moisesen erregua aditu
10«Bigarren aldian ere#10,10 Bigarren aldian ere: 10. tx. hau 5ean esandakoaren jarraipena da., berrogei egun eta berrogei gau egin nituen mendian eta entzun egin zidan berriro Jaunak, eta ez zintuzten suntsitu.#berrogei egun eta gau 9,9+; Ir 34,28. 11Gero, esan zidan: Ea, jar zaitez herriaren buru eta abiatu arbasoei zin eginez agindutako lurraldeaz#10,11 agindutako lurraldea: Ik. 1,8 oh. jabetzera.
Jauna maitasun eta obedientzia eske
12«Eta orain, israeldarrok, zer da Jaunak zeuen Jainkoak eskatzen dizuena? Errespeta dezazuela Jauna zeuen Jainkoa, haren bideetan ibiliz, hura maitatuz eta zerbitzatuz bihotz-bihotzez eta gogo osoz,#errespeta dezazuela bera 4,10+. bihotz-bihotzez 4,29+. 13eta bete ditzazuela ematen dizkizuedan Jaunaren agindu eta legeak, horrela jokatuz zoriontsu izan zaitezten. 14Izan ere, Jaunarenak zeuen Jainkoarenak dira zeru zabalak, lurra eta bertako guztia. 15Baina Jaunak zuen arbasoak bakarrik izan zituen atsegin eta maite, eta segidan zuek, haien ondorengoak, hautatu zintuzten herri guztien artean, gaur egun gertatzen denez.#Jaunak maite 4,37+.
16«Ezarri ituna bihotzean#10,16 Ezarri ituna bihotzean: H.h., Erdaindu zeuen bihotza. Jeremiasek bezala (ik. 4,4), Dt-ak ere gorputzaren erdainkuntza ez dela aski azpimarratzen du; honek, itunaren seinale denez, pertsonaren barruko leialtasuna eskatzen du; ik. 30,6, non Jaunaren egintza izango baita bihotzaren erdainkuntza. eta ez izan burugogor aurrerantzean, 17Jauna, zuen Jainkoa, jainkoen Jainko eta jaunen Jaun baita, Jainko handi, ahaltsu eta beldurgarria; ez du alderdikeriaz jokatzen, ez eroskeriarik onartzen:#jaunen Jaun 1 Tm 6,15; Ap 17,14; 19,16. ez du alderdikeriaz jokatzen 2 Kro 19,7; Eg 10,34+. Ik. 1,17+. 18justizia egiten die umezurtz eta alargunari, eta maite du etorkina, jatekoa eta janztekoa ematen dizkiolarik.#umezurtza, alarguna, etorkina 14,29; 16,11-14; 24,17.19-21; 26,12-13; 27,19; Ir 22,20-21+; Jr 7,6+. 19Maita ezazue, bada, etorkina, zeuek ere etorkin izan baitzineten Egipton.#Maitatu etorkina Lb 19,34+. zuek ere etorkin Egipton 23,8; Ir 22,20; 23,9; Lb 19,34; Ik. 5,15+.
20«Errespetatu Jauna zeuen Jainkoa eta zerbitza ezazue, bizi zaitezte berari atxikiak eta zin egin beraren izenean.#bizi Jaunari atxikiak 11,22; 13,5; 30,20; Jos 22,5; 23,8. 21Bera da zuen Jainkoa eta bera duzue goretsiko, bera baita ikusi dituzuen gauza handi eta beldurgarriak#10,21 gauza handi eta beldurgarriak: Egipton Israel herria askatzeko (ik. Ir 7—12) eta basamortuan (ik. Dt 4,3; 8,1-6) Jainkoak eginiko guztia jaso nahi du esaera horrek. egin dituena.
22«Hirurogeita hamar lagun besterik ez ziren zuen arbasoak Egiptora iritsi zirenean; orain Jaunak zeuen Jainkoak zeruko izarrak bezain ugari egin zaituzte.#Hirurogeita hamar lagun Has 46,27; Ir 1,5. Ik. Eg 7,14.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 10: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in