YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 21

21
Azken urteak (21,1—24,25)
Gabaondarrak eta Saulen senitartekoak
1Daviden garaian, hiru urtez iraun zuen gosetea izan zen. Davidek Jaunari kontsulta egin zion eta Jaunak erantzun:
—Odola zor dute oraino Saulek eta beronen senitartekoek, gabaondarrak#21,1 gabaondarrak: Ik. 2,12 eta oh. hil zituztelako.#gabaondarrak Jos 9,3-27.
2Erregeak gabaondarrei dei egin zien, beraiekin mintzatzeko. Gabaondarrak ez ziren israeldar, amortarren artetik bizirik geldituak baizik. Egina zuten hitzarmena#21,2 hitzarmena: Israeldarrak Kanaan edo Palestinan sartu zirenean egina (ik. Jos 9,3-27). Ez dakigu noiz eta zergatik galdu nahi izan zituen Saulek. israeldarrekin; baina Saulek, Israel eta Judakoenganako gehiegizko axolaz, galdu egin nahi izan zituen haiek. 3Davidek esan zien gabaondarrei:
—Zer egin dezaket zuen alde? Zerez ordain diezazueket, Jaunaren ondarea bedeinka dezazuen?
4Gabaondarrak erantzun zioten:
—Saulekin eta beronen senitartekoekin duguna, ez da zilar-, ez urre-kontua; ezta Israelgo inor hilaraztea ere#21,4 inor hilaraztea: Gabaondarren erantzuna ulergaitza da. Beharbada, inor hiltzeko eskubiderik ez zutela besterik ez zuten esan nahi..
Erregeak berriro:
—Nahi duzuena eginen dizuet.
5Haiek esan zioten:
—Gizon hark hondatu egin gintuen; hala uste izan zuen bederen: suntsituak ginela Israelen lurralde osoan bizi direnen artetik.#hondatu… suntsitu Dt 7,22-23. 6Emazkiguzu orain haren ondorengoetako zazpi gizon, eta hil egingo ditugu Jaunaren aurrean, Saulen hiria den Gibean, Jaunak hautatu zuenaren hirian.
Erregeak esan zien:
—Emango dizkizuet, bada.
7Mefi-Boxeti, ordea, Saulen seme Jonatanen semeari, barkatu egin zion, Jonatanek eta Davidek Jaunaren aurrean egina zuten zinarengatik#21,7 zinarengatik: Ik. 1 Sm 20,14-16.42.. 8Hartu zituen, aldiz, Aiaren alaba Ritzpak Sauli eman zizkion bi semeak, Armoni eta Mefi-Boxet, eta Saulen alaba Mikalek#21,8 Mikal: 1 Sm 18,19an esaten denez, Adrielen emaztea Merab izan zen. Adrieli, Meholako Bartzilairen semeari, eman zizkion bost semeak,#Ritzpa 3,7. 9eta gabaondarren esku utzi zituen. Hauek urkatu egin zituzten mendian, Jaunaren aitzinean. Zazpiak batera hil ziren, uztaroaren lehen egunetan, garagarra biltzen hastean#21,9 garagarra biltzen hastean: Eskuarki apirilean egin ohi zen..
10Aiaren alaba Ritzpa zaku bat hartu eta harkaitzaren gainean gelditu zen, uztaroaren hasieratik gorpuen gainera euria egin zuen arte. Egunez ez zien uzten zeruko hegaztiei haien gainean kokatzen, ezta basapiztiei ere gauez.#hegaztiei… basapiztiei Has 15,11; 1 Sm 17,46; 1 Erg 14,11+; Ez 29,5.
11Aiaren alaba eta Saulen ohaide Ritzpak egin zuena Davidi adierazi ziotenean, 12joan eta Saulen eta beronen seme Jonatanen hezurrak Galaadeko Jabexeko bizilagunen eskuetatik hartu egin zituen; izan ere, ostuak zituzten hauek Bet-Xango plazatik, Saul Gilboan#21,12 Gilboa: Ik. 1 Sm 31,10 oh. hil ondoren filistearrek zintzilikatu zituzten tokitik.#hezurrak Has 50,25; Ir 13,19. 13Gero, Saulen eta beronen seme Jonatanen hezurrak handik eraman zituen Davidek eta urkatutako haien hezurrekin bildu zituen. 14Azkenik, Saulen eta beronen seme Jonatanen hezurrekin batera ehortzi zituzten Tzelan, Saulen aita Kixen hilobian, Benjaminen lurraldean. Erregeak agindu guztia egin zuten. Honen ondoren, Jainkoa errukitu egin zen herrialdeaz.#Jainkoa errukitu… lurraldeaz 24,25.
Gatazkak filistearren aurka
(1 Kro 20,4-8)
15Hasi ziren berriro borrokan filistearrak israeldarren aurka. Jaitsi zen David bere gizonekin filistearren kontra gudukatzera, baina nekatu egin zen.#filistearren kontra gudukatzera 19,10+. 16Refatarren#21,16 Refatarrak: Altuera handiko jendea bide zen, erraldoiak. Ixbi-Benob refatarren buruzagia zen (ik. Dt 2,11 eta oh.; 3,11; Jos 12,4). ondorengoetarikoa zen Ixbi-Benobek David hilko zuela esan zuen; guda-jantzi berria zeraman; lantzaren punta hiru kilo baino gehiago zen. 17Tzeruiaren seme Abixaik, ordea, erregeari laguntzera etorriz, filistearra jo eta hil egin zuen. Orduan, zin eragin zioten bere gizonek Davidi:
—Ez zara aurrerantzean gudura aterako gurekin, Israelen zuzia itzal ez dadin#21,17 zuzia itzal ez dadin: Hau da, Daviden errege-etxea honda ez dadin; hondatuz gero, Jainkoak hitzemana huts geldituko bailitzateke (ik. 7,15-16 eta oh.; 1 Erg 11,36)..#Ez zara… aterako 18,3. zuzia itzal ez dadin 1 Erg 11,36+.
18Gerora, beste gatazka bat izan zen God hirian filistearren kontra. Huxako Sibekaik hil egin zuen Saf, refatarren#21,18 refatarrak: Ik. 21,16 oh. ondorengoa hau ere.
19God hirian filistearren kontra izan zen beste gatazka batean, Belengo Jairren seme Elhananek Gateko#21,19 Jair: Hebreerazko testuak Jaare-Oregim dio. Gat: Jerusalemdik hego-mendebaldera zegoen hiri filistearra (ik. 1 Sm 5,1 oh.). Goliat hil zuen; honen lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.
20Izan zen gero beste gatazka bat ere Gat hirian. Bazen han gizon erraldoi bat esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau behatz zituena, refatarren ondorengoa. 21Erronka egin zien israeldarrei; baina Jonatanek, Daviden anaia Ximaren semeak, hil egin zuen.#Erronka egin 1 Sm 17,8-11.
22Lau erraldoi haiek refatarren ondorengoak ziren, Gat hirikoak. Davidek eta beronen gizonek hil zituzten.

Currently Selected:

2 SAMUEL 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in