YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 20

20
Xebaren liskarra Daviden aurka
1Inguru haietan gertatu zen benjamindar maltzur-gaizto bat. Xeba zeritzan, eta Bikriren semea zen. Borrokarako adarra jo zuen, esanez:
«Guk ez dugu zerikusirik Davidekin,
ez dugu ezer nahi#20,1 ez dugu ezer nahi: Honen antzeko deia 1 Erg 12,16an aurki dezakegu.
Jeseren seme horrekin!
Etxoletara denok, israeldarrok!»#adarra jo Ep 3,27; 6,34.
2Israeldar guztiek Davidengandik aldendu eta Bikriren seme Xebari jarraitu zioten. Judakoak, aldiz, beren erregeari atxiki zitzaizkion, Jordandik hasi eta Jerusalemeraino.#Davidengandik aldendu 15,13.
3David erregeak, Jerusalemera bere etxera heldu zenean, hartu zituen etxezain utziak zituen hamar ohaide#20,3 hamar ohaide: Ik. 3,7 oh. eta 15,16. haiek eta etxe batean zaintzapean ipini zituen. Berak mantentzen zituen, baina ez zen gehiago etzan haiekin. Giltzapean eduki zituen bizitza guztian, bizi-alargun betiko.#hamar ohaide 15,16+.
Joabek Amasa hil
4Erregeak, behin batez, esan zion Amasari:
—Bildu Judako gizonak gudurako eta zatozkit zeu ere haiekin batera hiru egunen buruan.#Amasa 17,25; 19,14.
5Amasa Judako gizonak biltzera joan zen; baina luzatu egin zuen, emaniko epea baino gehiago. 6Orduan, Davidek esan zion Abixairi:
—Absalomek baino kalte handiagoa egin behar digu orain Xebak, Bikriren seme horrek. Har itzazu zeure jaunaren gudariak eta zoaz haren ondoren. Ez dadila heldu hiri gotorretara, ihes eginen digu bestela.#zoaz haren ondoren 17,1.
7Abixairekin atera ziren Jerusalemdik Joaben gizonak, keretarrak, peletarrak eta gudaririk adoretsuenak Bikriren seme Xebaren ondoren. 8Gabaonen dagoen harri handiaren ingurura heltzean, han non datorkien Amasa. Joabek guda-jantzia zeraman soinean, gerrikoz loturik eta gerrikotik zintzilik ezpata bere zorroan. Amasarengana aurreratzean, ezpata erori zitzaion Joabi. 9Honek esan zion Amasari:
—Ongi al zara, ene anaia?
Eta eskuineko eskuaz bizarretik heldu zion musu emateko.#musu emateko 14,33+. 10Amasa ez zen ohartu Joabek beste eskuan zuen ezpataz; honek sabeletik sartu zion, hesteak lurrean barreiatuz. Ez zuen bigarrenez jo beharrik izan; bertan hil zen. Gero, Joabek eta beronen anaia Abixaik Bikriren semearen ondoren jarraitu zuten.#sabeletik sartu 3,27+. Ik. Ep 3,21.
Xebaren liskarra bukatu
11Joaben gudarietako bat Amasaren ondoan gelditu zen, eta honela zioen:
—Joaben eta Daviden alde dagoen orok jarraitu Joabi!
12Amasa, odoletan blai, bidearen erdian zetzan. Jende guztia gorpuaren ondoan gelditzen zela ikustean, gudari hark bidetik zelaira eraman eta oihalez estali zuen Amasa; bestela, haren ondora heltzen ziren guztiak gelditu egiten baitziren.#gelditzen 2,23. 13Bidetik baztertu zuenean, aurrera egin zuten denek, Joabi jarraiki, Bikriren seme Xeba harrapatzeko.
14Xebak Israelgo leinu guztien lurraldeak igaro zituen Abel-Bet-Maakaraino#20,14 Abel-Bet-Maaka: Israeldarrek iparraldera urrutien zituzten hirietarik bat, Genesaret aintziraz iparraldera 40 km ingurura baitzegoen.; Bikriren senitarteko guztiak bildu eta Xebaren atzetik sartu ziren hirira. 15Heldu ziren Joaben gizonak eta setiatu zuten Abel-Bet-Maaka; hiriari erasotzeko, harresiaren gailurreraino lurra pilatuz, harresia hausten eta botatzen saiatu ziren denak.#lurra pilatu 2 Erg 19,32.
16Hortan, hiriko emakume argi batek honela egin zuen oihu:
—Adizue, adizue! Esan, arren, Joabi hona hurbiltzeko, berarekin mintzatu nahi dut eta.#emakume argi 11,21; 14,2; 1 Sm 25,14-28.
17Hurbildu zen Joab eta emakumeak esan zion:
—Zu al zara Joab?
Joabek erantzun:
—Bai!
Emakumeak esan zion:
—Entzun zeure mirabe honek esan behar dizuna.
Eta Joabek:
—Adi nago.
18Emakumeak, orduan:
—Antzina esan ohi zuten: «Galdetzekotan, galdetu Abel hirian, eta kito». 19Israelen hiri baketsu eta zintzorik bada, gure hauxe da bat. Akabatu egin behar al duzu hainbat israeldarren ama den hiri hau? Zer dela-eta nahi duzu hondatu Jaunaren ondarea?
20Joabek erantzun zion:
—Ez horixe! Horrelakorik ez! Ez dut hondatuko, ez dut desegingo! 21Ez natorkizue horretara. Baina baduzue hor, bere eskua erregearen kontra jaso duen gizon bat, Efraimgo mendialdekoa. Xeba du izena, Bikriren semea. Emadazue hori, eta alde egingo dut hiritik.
Emakumeak, orduan, Joabi:
—Hara, harresi gainetik botako dizugu horren burua.#horren burua 4,7-8; 1 Sm 17,51.54; 31,9.
22Joan zen emakumea jendearengana eta argi mintzatu zitzaion. Moztu zioten, beraz, lepoa Bikriren seme Xebari eta Joabi bota zioten. Orduan, Joabek adarra jo zuen, nork bere etxolara alde egin zezan. Joab Jerusalemera joan zen, erregeagana.#adarra jo 2,28+.
Daviden funtzionarioen beste zerrenda bat#20,23 zerrenda: Ik. 8,15-18 oh. eta 15,18 oh.
23Joab zen israeldar gudaroste osoaren buruzagi nagusia; Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagia;#funtzionarioak 8,15-18+. 24Adoram, lanera behartutakoen arduraduna; Ahiluden seme Josafat, agirizaina; 25Xeba, idazkaria; Tzadok eta Abiatar, apaizak; 26Jairko Ira ere Daviden apaiza zen.

Currently Selected:

2 SAMUEL 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in