ESAERA ZAHARRAK 26
26
1Elurra udan edo euria uztaroan bezain desegoki
ohorea zentzugabeagan.
2Txolarrea eta enara beti hegaldaka bezala,
madarikazio funsgabea ere ez da inora iristen.
3Zaldiari zigorra, astoari aho-soka,
zentzugabearen bizkarrari egurra.#egurra 10,13+.
4Ez erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,
ez zaitezen zeu ere haren antzeko izan.
5Erantzun zentzugabeari bere ergelkeriaren arabera,
bere burua zuhurtzat eduki ez dezan.
6Bere zangoak moztu eta ozpina edaten du
zentzugabearen bidez mezuak bidaltzen dituenak.
7Ezin da elbarria bere zangoez baliatu,
ezta zentzugabea ere zuhur-hitzez.#Ik. 26,9.
8Habailan harria lotzea#26,8 Habailan harria lotzea: Zentzugabekeria da, horrela ezin delako harria jaurti, eta arriskutsua ere izan daiteke habailariarentzat. bezain zentzugabea
burugabeari ohore ematea.
9Mozkorraren eskuetan arantza bezala
zuhur-hitza zentzugabearen ahoan.
10Edonor zauritzen duen gezilaria bezalakoa
zentzugabea eta edozein bidaiari kontratatzen dituena#26,10 Tx.eko testua oso iluna da eta itzulpena hipotetikoa..
11Ok egin eta botatakoaren jirabiran dabilen txakurra bezalakoa da
behin eta berriz ergelkeria berera itzultzen den zentzugabea.#botatakoaren jirabiran 2 P 2,22.
12Aurkitu duzu bere burua zuhurtzat duen norbait?
Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.#Ik. 29,20. bere burua zuhurtzat 3,7+.
13Alferrak dio: «Lehoi bat dago bidean, basapiztia kalean».#22,13. Alferra 6,6+.
14Ateak orpoan bira, alferrak ohean.
15Alferrak eskua platerean sartu bai,
baina nekagarri zaio ahoraino eramatea.#19,24.
16Alferra#26,16 Alferra: Agian, zentzugabea zegoen tokian alferra ezarri da; izan ere, esaldia hobeto dagokio zentzugabeari (ik. 12,15). bere ustez zuhurrago
zuzen erantzuten dakiten zazpi baino.
17Txakur galduari belarrietatik heltzea bezala
inoren eztabaidatan sartzea.
18Suzko azkonak eta gezi hilgarriak
jaurtitzen dituen eroa bezalakoa da
19lagunari iruzur egin eta «Txantxetan zen» esaten duena.
20Egurra amaitzean, sua itzali;
iraintzailerik gabe, kito liskarra!#kito liskarra! 22,10.
21Ikatzak txingarra, egurrak sua:
berdin suspertzen liskartiak sesioa.
22Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:
barren-barreneraino iristen dira.#18,8.
23Buztin gaineko berniza bezala dira
bihotz txarrekoaren hitz goxoak.
24Gorrotoa duenari ez zaio hitzetan igartzen,
baina maltzurkeriaz betea du barrua.#itxurakeria 6,12-14; 27,6; Sal 28,3; Si 27,22-24.
25Ez sinetsi eztiki mintzatzen bazaizu,
hamaika gogoeta higuingarri badu barnean eta.
26Gorrotoa ezkutatzen saiatzen bada ere,
haren txarkeria herri osoaren aurrean agertuko da.
27Tranpa prestatzen duena bertara jausiko da,
harria birarazten duenari gainera eroriko zaio.#tranpan jausi 28,10; Si 27,25-27. Ik. 5,22+.
28Gezurtiak gorroto dio biktimari,
lausengariak hondamendira darama.
Currently Selected:
ESAERA ZAHARRAK 26: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso