YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 25

25
SALOMONEN ESAERAK: BIGARREN BILDUMA (25,1—29,27)
1Hauek ere Salomonen esaera zaharrak dira,
Judako errege Ezekiasen#25,1 Ezekias: K.a. 716tik 678ra izan zen Judako errege (ik. 2 Erg 18-20). funtzionarioek jasoak.
2Bere egintzen misterioagatik zor zaio aintza Jainkoari,
arazoak aztertu eta argitzeagatik erregeari.#Jainkoaren egintzen misterioa Dt 29,28; Erm 11,33. Ik. Tb 12,7.
3Zeruaren goitasuna, lurraren sakontasuna
eta erregeen bihotzak aztergaitzak dira.
4Kendu zilarrari hondakinak
eta ontzia egingo du zilarginak.
5Kendu gaiztoa erregearen aurretik
eta haren tronua zuzentasunean sendotuko da.#tronua zuzentasunean sendo 16,12+.
6Ez harrotu zeure burua erregearen aurrean,
ezta handikien ondoan jarri ere.#Ez harrotu erregearen aurrean Si 7,4; 13,9-10.
7Hobe duzu «Igo hona!» entzun,
handiago baten aurrean apalarazia izan baino.
Zeure begiez ikusi baduzu ere,#Igo hona Lk 14,7-11.
8ez bizkorregi eraman auzitara;
zeren eta zer egingo duzu azkenean
beste lekuko batek nahastuta uzten bazaitu?
9Defendatu zeure auzia salatzailearen kontra,
baina ez azaldu inoren sekreturik,
10entzuten dizunak ez zaitzan lotsaraz
eta betiko ospe txarra zeureganatu.
11Urrezko sagarrak zilarrezko azpilean:
horrelakoxeak egoki esandako hitzak.
12Urrezko eraztun eta urregorrizko lepoko:
zentzarazpen zuhurra, entzuteko prest dagoenarentzat.
13Nola elurraren freskotasuna uzta-garaian,
hala mezulari fidagarria igorlearentzat:
ugazaba indarberritu egiten du.#mezulari fidagarria 13,17+.
14Hodei eta haize handiak, baina euririk ez:
horrelakoxea da erregaluak agindu eta ematen ez dituena.
15Eroapenez buruzagiak ere konbentzi daitezke,
mihi eztiak hezurrak ere hautsi.
16Eztia aurkitu duzu? Ez jan behar baino gehiago;
bestela, ok eginda, bota egingo duzu.#Eztia 25,27. Ik. 27,7.
17Ez joan gehiegitan lagunaren etxera,
zutaz aspertu eta gorrota ez zaitzan.
18Mazoa eta ezpata eta gezi zorrotza:
horrelakoxea da hurkoaren aurkako testigantza faltsua.#testigantza faltsua 6,19+.
19Leiala ez denaz arriskualdietan fidatzea,
hortz hautsiaz jatea eta zango bihurrituaz ibiltzea bezala da.
20Atsekabetuaren aurrean abestiak kantatzea,
hotz dagoenean biluztea eta gesalari ozpina botatzea bezala da.
21Zure etsaia gose bada, emaiozu jaten;
egarri bada, emaiozu edaten;#etsaiari on Mt 5,44-45. Ik. 20,22.
22horrela, lotsa gorrian utziko duzu#25,22 lotsa gorrian utziko duzu: Hebreerazkoak esamolde hau erabiltzen du: ikatz goriak pilatuko dituzu haren buru gainean. Ez da erabat segurua irudiaren interpretazioa. Erm 12,20an dago aipatua, grekozko itzulpenari jarraituz.
eta Jaunak ordainsaria emango dizu.
23Iparrak euria dakar, mihi gaiztoak aurpegi ilunak.
24Hobe sabaian bizi, baztertxo batean,
emakume liskartiarekin etxe berean baino.#21,9+.
25Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat,
hala dira urrutitik jasotako albiste onak.
26Ur-begi zikina, iturri ustela:
halaxe gaiztoaren aurrean kikiltzen den zintzoa.
27Ez du onik egiten ezti gehiegi jateak,
ezta ohore gehiegiren atzetik ibiltzeak ere#25,27 Bigarren lerroaren esanahia oso zalantzazkoa da. Honela ere itzuli ohi da: baina gauza garrantzitsuak aztertzea ohorea da..
28Harresiak hondatutako hiri babesgabea
bere buruaren jabe ez den gizakia.#bere buruaren jabe 16,32.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 25: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in