YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 34

34
Kanaan lurraldearen mugak
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Eman agindu hauek israeldarrei: Kanaanen sartzear zaudete, eta hori izango da ondaretzat jasoko duzuen lurraldea. Hona lurraldearen mugak:#lurraldearen mugak Ik. Ez 47,15-20.
3«Hegoaldetik, Tzin basamortutik hasi eta Edomgo mugaraino hedatuko da. Ekialdean, hegoaldeko muga, Itsaso Hilaren hego-ertzetik hasiko da.#Hegoaldeko muga Jos 15,2-4. 4Gero, Akrabim maldaren hegoaldera okertuko da eta, Tzindik jarraituz, Kadex-Barnearen hegoaldera iritsiko. Ondoren, Hatzar-Adarretik jarraituz, Atzmonetik pasatuko da. 5Atzmonen Egiptoko errekarantz#34,5 Egiptoko erreka: Gazatik hegoaldera, 80 km ingurura, Mediterraneora isurtzen den erreka. Israelen hegoaldeko muga adierazteko erabiltzen da. okertuko da eta Mediterraneo itsasoan amaituko.
6«Mendebaldetik, Mediterraneo itsasoa izango da muga.#Mendebaldeko muga Jos 15,12.
7«Iparraldetik, Mediterraneo itsasotik Hor mendiraino#34,7 Hor mendia: Ez dakigu non zegoen, baina hemengo hau ez da Aaron hil zeneko mendia (ik. 20,22-29). marratuko duzue muga. 8Hor menditik Hamateko sarrerara luzatuko da eta Tzedadara iritsiko, 9eta, Zifronetik jarraituz, Hatzar-Enanen amaituko da. Hori izango da iparraldeko muga.
10«Ekialdetik, Hatzar-Enanetik Xefameraino marratuko duzue muga. 11Handik, Ainen ekialdean dagoen Riblara jaitsiko da; gero, Genesaret aintziraren ekialdetik hegiz hegi jaitsiz joango da 12eta, Jordanen zehar beherantz jarraituz, Itsaso Hilean amaituko.
«Hori izango duzue zeuen lurraldea, eta horiek berau inguratzen duten mugak».
13Moisesek agindu zien israeldarrei: «Horixe da zozketaz banatuko duzuen lurraldea, Jaunak bederatzi leinuei eta hamargarrenaren erdiari ematea agindu duena. 14Izan ere, Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen leinu erdiko familiek hartua daukate beren ondare-zatia.#Ruben, Gad, Manases 32,1+.33+. 15Bi leinu horiek eta beste leinu erdiak Jordanen ekialdean, Jeriko parean, hartu dute beren ondare-zatia».
Lurra banatzeko arduradunen zerrenda
16Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 17«Eleazar apaiza eta Nunen seme Josue izango dira lurraldearen banaketa egingo dutenak;#Lurra banatzeko arduradunak Jos 14,1; 19,51. 18gainera, arduradun bana hartuko dute leinu bakoitzetik eginkizun horretarako. 19Hona arduradun hauen izenak:
«Judaren leinutik, Jefuneren seme Kaleb; 20Simeonen leinutik, Amihuden seme Samuel; 21Benjaminen leinutik, Kislonen seme Elidad; 22Danen leinutik, Jogliren seme Buki; 23Joseren semeen leinuetatik: Manasesenetik, Efoden seme Haniel, 24eta Efraimenetik, Xiftanen seme Kemuel; 25Zabulonen leinutik, Parnaken seme Elitzafan; 26Isakarren leinutik, Azanen seme Paltiel; 27Axerren leinutik, Xelomiren seme Ahihud; 28Neftaliren leinutik, Amihuden seme Pedahel».
29Gizon horiei agindu zien Jaunak Kanaan lurraldea israeldarrei ondaretzat banatzeko.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 34: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for ZENBAKIAK 34