OSEAS 3
3
Oseasek emazte desleiala berriz bereganatu
1Jaunak esan zidan: «Ea, maita ezazu berriz ere emaztea, maitalea duen eta adulterio egin duen arren. Halaxe maite baititu Jaunak israeldarrak, hauek beste jainkoengana jotzen duten arren, jainko horiei eskainitako mahats-opilen#3,1 mahats-opil: Emankortasunaren kultu paganoetan erabili ohi zituzten (ik. Is 16,7; Jr 7,18; 44,19). zale».#emaztea 1,3. beste jainkoengana jo 4,10.12. Ik. 13,4; Ir 20,3+.
2Hala, hamabost zilarrezko txanpon eta anega eta erdi garagarren truke neureganatu nuen berriro emaztea. 3Eta zera esan nion: «Nirekin egongo zara luzaro, prostituzioan ibili gabe eta zeure burua inongo gizoni eman gabe. Nik ere ez dizut neure burua emango». 4Hala egon beharko dute israeldarrek luzaro, ez errege eta ez buruzagi, ez sakrifizio eta ez zutarri sakratu, eta ez Jainkoari kontsulta egiteko tresna#3,4 Jainkoari kontsulta egiteko tresna: Jainkoari bere borondateaz galdegiteko, haren nahia jakiteko, erabili ohi ziren tresnak, nahiko ezezagunak. Hebreeraz efod eta terafim deritze, eta biak batera ageri dira beste zenbaitetan ere (Ep 17,5; 18,14.17, etab.)..
5Gero, israeldarrak beren Jainko Jaunarengana eta beren errege Daviden ondorengoagana#3,5 Daviden ondorengoagana: Ez dira jadanik bi erresuma izango (ik. 1,1 oh.), bat baizik (ik. 2,2), Daviden ondorengo batek gobernatua (ik. 2 Sm 7,4-16). itzuliko dira. Begirunez joko dute Jaunarengana eta haren ondasunetara azken egunetan.#Jainkoarengana eta Davidengana Jr 30,9; Ez 34,24; 37,24-25.
Currently Selected:
OSEAS 3: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso