YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 2

2
Jaunak zorion-garaia agindu
1Egun batez, israeldarrak,
itsas hondarra bezala,
neurtezin eta kontaezin izango dira.
Eta «Zuek ez zarete nire herria»
esan beharrean,
«Jainko biziaren seme-alaba»
deituko die Jainkoak.#itsas hondarra bezala Has 22,17; 1 Erg 4,20; Is 10,22-23; Erm 9,27. zuek ez zarete nire herria Erm 9,26. Jainko bizia Dt 5,26+.
2Judatarrak eta israeldarrak
bateratu egingo dira,
buruzagi bakar bat hautatuko dute,
eta beren lurraldean haziko.
Handia izango da Izreelen#2,2 beren lurraldean haziko: Honela ere itzul daiteke: lurraldeaz jabetuko, lurraldeaz gaindi egingo. Izreelen eguna: Jainkoak erein esan nahi du Izreel izenak. Hemen, hazkunde eta oparotasunaren agintzari bilakatu da (ik. 1,4 eta 2,24). eguna!#Judatarrak eta israeldarrak bateratu Jr 3,18+; Ez 37,19. buruzagi bakar bat 3,5; Ez 37,22.24.
3Zeuen anaiei «Nire herria»
deituko diezue,
zeuen arrebei «Maitea».
Jaunak herriaren maitasuna berriz bereganatuko
4Honela dio Jaunak:
«Eraman auzitara zeuen ama,
sala ezazue,
ez baita jadanik nire emazte,
ezta ni ere haren senar.
Uxa bitza aurpegitik
bere prostituzioak
eta bular artetik bere maitaleak#2,4 bere maitaleak: H.h., bere adulterioak; ik. 1,2 oh..#Jauna herriarekin auzitan 4,1.4; 12,3; Is 1,18; 3,13-14; Jr 2,9; Mi 6,1-2; Ml 3,5. Israel ama 2,7; 4,5; Is 50,1.
5Bestela, larrugorrian utziko dut,
jaio zen egunean bezala biluzik.
Basamortuaren antzeko egingo dut,
lur idor bihurtuko
eta egarriz hilaraziko.#larrugorrian, jaio zen egunean bezala 2,11-12; Ez 16,4-5.22.36-37; 23,29.
6Ez dut haren haurrik maiteko,
emagaldukume baitira.#emagaldukume 1,2; 5,7.
7Bai, emagaldua dute ama,
lotsagarri dabil
mundura ekarri dituena.
Honela baitio:
“Noan maitaleen atzetik,
haiek ematen dizkidate ogia eta ura,
artilea eta lihoa, olioa eta edaria”.#Nork ematen ondasunak 2,10-11.14.23-24; Jr 44,17. Ik. Dt 7,13; 8,17-18.
8Horregatik, bidea sasiz itxiko diot,
inguruan hesia jarriko,
bere bidezidorrik gehiago
aurki ez dezan.
9Maitaleei segika ibiliko da,
baina ez ditu atzemango.
Bila ibiliko da,
baina ez ditu aurkituko.
Orduan, esango du:
“Bihur nadin
lehenengo senarrarengana,
orain baino hobeto nengoen eta”.#Jaunarengana bihurtu/itzuli 3,5; 5,4.15; 6,1; 7,10.16; 11,5.7; 12,7; 14,2.
10Ez zuen ikusten
nik ematen nizkiola
garia, ardoa eta olioa.
Eta esku beteka ematen nizkion
zilarra eta urrea
Baalen zerbitzurako
erabiltzen zituen.#idoloen gurtza 2,15.19; 4,12-14.17; 8,4; 9,10; 13,1-2.
11Horregatik, kendu egingo diot
neure garia bere garaian,
baita ardoa ere bere sasoian.
Kendu egingo dizkiot
neure artilea eta lihoa,
haren larrugorriaren estalgarriak.#garia, ardoa… 2,7+; Jl 1,10+.
12Larrugorri azalduko dut
bere maitaleen aurrean,
eta ez du inork
nire eskutik askatuko.#larrugorri azalduko 2,5+. ez du inork askatuko 5,14; Dt 32,39; Sal 50,22; Jb 10,7; 19,21. Ik. Jn 10,28.
13Haren festa guztiak
bukaraziko ditut:
urteko jai, ilberri eta larunbatak,
eta ospakizun guztiak.#jaiak bukarazi 9,5; Is 1,13.
14Mahastia eta pikondoa
hondatu egingo dizkiot,
haietaz baitzioen:
“Maitaleek emandako sari ditut”.
Sastraka bihurtuko ditut
eta basapiztiek jango dituzte.#mahastia eta pikondoa Jl 1,7+. Sastraka/hondamendi bihurtu 2,5; 5,9; Lb 26,32-35; Is 5,5-6; 32,13.
15Kontuak eskatuko dizkiot
Baalei intsentsua
eskaintzen zien egunengatik.
Eraztun eta lepokoz apaindurik,
bere maitaleen atzetik ibili ohi zen
eta ni ahaztu egiten ninduen.
Hala diot nik, Jaunak.
16«Hala bada,
nik neuk liluratuko dut,
basamortura eraman,
eta bihotzera mintzatuko natzaio#2,16 bihotzera mintzatuko natzaio: Gizonaren eta emakumearen arteko kutun-hizketa adierazten du esaldiak..#liluratuko dut Jr 20,7. basamortura eraman 12,10; Dt 8,2-4. Ik. 13,5.
17Han bere mahastiak itzuliko dizkiot,
Ezbehar-ibarra#2,17 Ezbehar-ibarra: Jatorrizkoan Akor-ibarra; Jos 7,24-26an ageri da; agian, horixe aipatu nahi du testuak. Jeriko inguruan zegoen, agindutako lurraldearen sarbidean, alegia.
itxaropen-ate bihurtuko.
Han bere gaztaroan bezala
erantzungo dit,
Egiptotik atera zenean bezala.#Ezbehar-ibarra Jos 7,26; Is 65,10. itxaropen Jr 29,11. gaztaroan bezala erantzun 11,1-3; Jr 2,2-3. Egiptotik atera 11,1; 12,10.14; 13,4.
18Egun hartan
—hala diot nik, Jaunak—
“Ene senar” esango didazu,
eta ez “Ene Baal#2,18 Ene Baal: Baal-ek jabe/jaun esan nahi du, eta senarrari eman ohi zaion izen arrunta da. Oseasek gaitzetsi egiten du, hala ere, kanaandar jainko Baalen kultuari lotua baitago.”.
19Baalen izenak ere
ahotik kenduko dizkiot,
eta ez da gehiago
haien izenik aipatuko.
20Egun hartan ituna egingo dut
neure herriaren alde,
basapiztia, hegazti eta narrastiekin.
Uztaiak eta ezpatak hautsiko ditut,
lur honetan ez da gehiago
gudurik izango.
Lasai biziaraziko dut neure herria.#piztiekin ituna Is 11,6-9; 65,25; Ez 34,25; Jb 5,23; Mk 1,13. armak hautsi 1,7; Is 2,4; Za 9,10.
21Neure emazte egingo zaitut betiko.
Gure ezkontza zuzena
eta legezkoa izango da,
maitasuna eta errukia
izango ditu oinarri.#emazte egingo 2,4; Is 54,5-10; Jr 31,31-33.
22Neure emazte egingo zaitut
leialtasun iraunkorrez.
Orduan ezagutuko duzu
zeure Jaun hau.#Jauna ezagutu/aintzat hartu 4,1.6; 5,4; 6,3.6; 8,2; Jr 9,23; 22,16.
23Egun hartan
—hala diot nik, Jaunak—
erantzun egingo dut:
zeruari euria emango diot,
eta zeruak lurrari ura emango dio;#erantzuna 2,17; 14,9; Is 65,24.
24lurrak gari, ardo eta olioari
ugaritasuna emango die,
eta hauek “Izreel”en#2,24 Izreel: Izen hau erabiltzean, biak ditu gogoan Oseasek: Israel izenarekin duen antza eta bere zentzu etimologikoa (Jainkoak erein), hurrengo tx.ean ageri den landatuko dut iradokiz. beharrari
erantzungo diote.#gari, ardo eta olioa 2,7.10.
25Neure herria
lurraldean landatuko dut,
“Ez-maitea” maiteko,
eta “Ez-nire-herria”ri
“Zu-nire-herria” esango diot,
eta berak “Ene Jainko”
erantzungo dit#2,25 Tx. honetan 1. kap.ko hiru izen sinbolikoak datoz, zentzu positiboan emanik.».#Ik. Erm 9,25; 1 P 2,10. izenak 1,3-9. nire herri, ene Jainko Jr 7,23+.

Currently Selected:

OSEAS 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in