YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 1

1
1Hona Beeri-ren seme Oseasi Jaunak zuzendu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege eta Joaxen seme Jeroboam Israelgo errege#1,1 Israel: Iparraldeko israeldar erresuma adierazten du, Judarengandik bereizteko; Jakob ere deitzen zaio, eta sarriago Efraim. Jeroboam I.ak fundatu zuen Salomon hil ondoren (ik. 1 Erg 12,16-20). Joaxen seme Jeroboam erregea, izen hau daraman bigarrena da, eta K.a. 787tik 747ra izan zen errege Israelen. Oseasek 750. urte aldera ekin zion bere egitekoari. zirela.#Uzias, Jotam, Akaz 2 Erg 15—16. Ik. Is 1,1+. Jeroboam 2 Erg 14,23-29; Am 1,1.
Oseasen emaztea eta semeak
2Hona nola hasi zen Jauna Oseasen bitartez herriari hitz egiten. Jaunak agindu zion Oseasi: «Ea, hartzazu emagaldu bat emaztetzat eta izan harekin sasiko haurrak, herri hau ere prostituzioan#1,2 prostituzioan: Herriaren Jainkoarekiko desleialtasuna, hots, idolatria, adierazteko erabiltzen du Oseasek prostituzio-irudia. Baal eta Astarteren, emankortasunaren jainko kanaandarren, kultuak berekin izan ohi zuen maiz prostituzio sakratuaren praktika (4,12-14; Dt 23,18-19; Ep 2,12-13). Oseas dugu, Jainkoaren eta herriaren arteko itun-harremanak ezkontzaren sinbolismoz adierazten dituen lehen idazle biblikoa. Idolatria prostituzioaren parekotzat ematen du; herriaren desleialtasuna, berriz, adulterioaren parekotzat. baitabil, niregandik, Jaun honengandik, urruti».#prostituzioa 2,6; 4,12-14.18; 5,4; 6,10… ; Ir 34,15-16; Dt 31,16; Ep 8,33; Jr 2,20-25; 3,1-2; 13,27; Ez 6,9; 16; 23; Na 3,4; Sal 106,39; Ap 17.
3Oseasek Diblaim-en alaba Gomer hartu zuen emaztetzat. Gomer-ek haurdun gelditu eta semea eman zion.#emaztetzat 3,1. 4Orduan, Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Izreel”, zeren, luzatu gabe, Izreelen isuritako odolaren kontuak eskatuko baitizkiot Jehu-ren jatorriari, eta Israelgo errege-jatorria bukaraziko dut.#«Izreel» izena 2,2.24. 5Egun hartan, Israelen guda-indarrak suntsitu egingo ditut Izreelgo haranean#1,5 Izreelgo haran: Jehuk Akaz eta beronen familia osoa garbitu zituen bertan (ik. 2 Erg 9—10). Jehu dinastia berri baten buru bihurtu zen; beraren ondorengoetarikoa da 1. tx.eko Jeroboam.».
6Gomer-ek berriro haurdun gelditu eta alaba izan zuen. Eta Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Ez-maitea”, gaurdanik ez baitut Israel herria maite izango, ez diot barkatuko.#«Ez-maitea» izena 2,3.25. 7Juda herria, ordea, bai, maite izango dut, eta nik, beren Jainko Jaun honek, salbatu egingo ditut. Baina ez ditut salbatuko gudu eginez, ez armaz eta ez gerraz, ez zaldiz eta ez zaldunez».#Juda 4,15; 6,11; 8,14; 10,11; 12,1.3. ez gerraz, ez zaldiz eta ez zaldunez 10,13; 14,4; Jos 24,12; Is 31,1; Za 4,6; Sal 20,8; Es 21,31.
8«Ez-maitea» bularretik kendu ondoren, Gomer-ek berriro haurdun gelditu eta semea izan zuen. 9Eta Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Ez-nire-herria”, zuek ez baitzarete jadanik nire herria eta ni ez bainaiz zuen Jainkoa».#«Ez-nire-herria» izena 2,1.3.25.

Currently Selected:

OSEAS 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in