YouVersion Logo
Search Icon

KOHELET 5

5
1Ez bedi zure ahoa
zalapartaka mintza,
zure bihotzak ere
ez dezala bizkor hitz egin
Jaunaren aurrean;
zeruan baita Jainkoa
eta zu lurrean.
Ez egin, bada, hitz asko.#hitzak neurtu Si 7,14; Mt 6,7. Ik. 6,11; Es 13,3.#zeruan baita Jainkoa Dt 4,39; Jos 2,11; Jb 22,12.
2Izan ere, kezka gehiegik
amesgaiztoa dakar,
eta hitz-jarioak
zoro-berriketak egitea.
3Jainkoari promesen bat
egin badiozu,
bete lehenbailehen,
ez baititu atsegin axolagabeak.
Bete hitzemana.#promesak egin eta bete Zen 30,2-17+.
4Askoz hobe duzu hitzik ez ematea,
emaniko hitza ez betetzea baino.
5Ez utzi zeure ahoari
bekatu eginarazten,
ez esan gero Jainkoari#5,5 Jainkoari: H.h., mezulariari.
ohartu gabe egin duzula.
Ea haserretzen zaizun Jainkoa
zeure hitzengatik
eta zeure lanak oro
desegiten dizkizun!
6Amets eta huskeria ugari denean,
berriketa ere ugari.
Zuk, aldiz, izan begirune Jainkoari#5,6 Tx.eko testua iluna da eta nahasia..#Amets ugari Si 34,1-7. begirune Jainkoari Es 8,13+.
Agintekeria
7Herrian behartsuak
zapaltzen dituztela,
gogorki epaitzen
eta zuzenbidea desegiten dutela
ikusten baduzu,
ez harritu horregatik.
Handikiak, beste handikiago bat
du babesle, eta biok,
goitiago daudenak dituzte babesle.#zuzenbidea desegin 3,16; 4,1; Jb 9,24.
8Denek ateratzen diote
etekina lurrari;
erregea ere
lurrak ematen duenetik bizi da#5,8 Testu iluna. Honela ere itzul daiteke: Lurraldeak denetan duen hoberena, lurra lantzen duen erregea da..
Diruzalekeria
9Diruzalea ez da inola asetzen,
aberastasuna maite duenak
ez du onurarik.
Hori ere, beraz, huskeria da.#Diruzalea 6,2; Si 14,3.
10Zenbat eta ondasun gehiago,
hainbat eta irensle ugariago;
zertarako, hortaz,
aberastasunak jabeak
begien aurrean ikusteko izan ezik?
11Asko jan, gutxi jan,
langileak lo egiten du gozoki;
aberatsak, aldiz,
bere asean ezin egin lorik.
12Ikusia dut
beste gaitz handi bat ere
eguzkipean:
aberastasunak pilatzea
berorien jabearen kaltetan dela;
13izan ere, une txar batean
gal ditzake denak;
jaioko zaio semea
eta esku-hutsik geldituko da.
14Bere amaren sabeletik
biluzik irten zen,
halaxe da itzuliko,
bere lanaren saririk batere
ez du berekin eramango.#biluzik irten Jb 1,21+.
15Hau bai gaitz negargarria:
etorri bezalaxe joan behar.
Eta zein fruitu atera dio
egin duen lanari?
16Bere bizitza osoa
goibel eta atsekabeturik,
neke, oinaze eta haserre artean
eman du.
17Ikusi dudanez, hauxe dute
gizon-emakumeek hoberena:
eguzkipean egiten duten lanetik
jan, edan eta alai gozatu,
Jainkoak eman
bizitzako egunetan zehar;
horixe dute beren zoria.#alai gozatu 2,24+.
18Aberastasunak eta ondasunak
eman dizkion gizaki orori,
berorietatik jateko,
dagokion zatia hartzeko
eta lanaz pozteko eskubidea ere
eman dio Jainkoak;
Jainkoaren dohaina da hori.
19Ez du bere bizitzako egunetan
buruhausterik izango
Jainkoak bihotza atseginez
betetzen dionak.

Currently Selected:

KOHELET 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy