YouVersion Logo
Search Icon

KOHELET 10

10
1Euli hilek lurringilearen olioa
kutsatzen eta kirasten
duten bezala,
halaxe gertatu ohi da
garrantzitsuago
ergelkeria txiki bat
jakinduria eta ohorea baino.
2Jakintsuak burua bere tokian;
ergelak, aldiz, oinazpian#10,2 Jakintsuak… oinazpian: H.h., Jakintsuak bihotza eskuinean, ergelak ezkerrean..
3Hor dabil ergela bidez bide;
bera izan zentzugabea,
eta besteak jotzen ditu
zentzugabetzat#10,3 Hor dabil… zentzugabetzat: Testu iluna. Honela ere itzul daiteke: Bideari ekin orduko, huts egiten dio buruak ergelari; zoroa dela diote denek..
4Nagusia haserretzen bazaizu ere,
ez utzi horregatik zeure tokia,
otzan izateak
oker handiak eragozten baititu.
5Ikusia dut eguzkipean,
agintariengandik datorren
beste oker handi bat:
6ergela toki gorenean jarria
eta aberatsa behean eseria.#gizarte nahasia Es 19,10; 30,22. Ik. 1 Sm 2,7-8.
7Ikusi izan ditut
morroiak zaldi gainean
eta nagusiak oinez, morroi bailiran.
Lanean arazoak
8Zuloa dagiena bertan da eroriko,
horma botatzen duenari
sugeak zizta egingo.#zuloan erori Ik. Sal 7,16+.
9Harriak ateratzen dituenak
beraiekin min hartuko;
egurra ebakitzen ari dena
zauritzeko arriskuan dago.
10Aizkora kamutsarekin,
zorrozten ez baduzu,
lan handiagoa egin beharko.
Joka ezazu buruz,
ahaleginari onura ateratzeko.
11Garaiz xorarazi baino lehen
sugeak zizta egiten badu,
ez du irabazirik suge-xorarazleak.
Mintzoa
12Jakintsuaren ahoari darion mintzoa
atsegina da;
zentzugabea, berriz,
bere hitzak galduko du:
13hizketan hasi orduko zorakeria dio,
eta bukatzean
ergelkeria gaiztoa dario;#ergelaren berriketa Ik. Is 32,6; Sal 14,1.
14ergelak berriketa ugari.
Gizonak ez daki zer datorkion.
Eta nork adieraz diezaioke
beraren ondoren zer gertatuko den?
15Bai neketsua ergelaren lana;
ez daki hirirako bidea ere.
16Zoritxarrekoa
erregetzat haurra duen lurraldea,
agintariek goizetik
tripakadak egiten
dituzteneko lurraldea.#erregetzat haurra Is 3,4-12. agintari jatunak Ik. Es 31,4.
17Zorionekoa
erregea aitoren semea
duen lurraldea;
agintariek,
indarrak hartzeko
eta ez sabelkeriaz,
beren orduetan jaten
duteneko lurraldea.
18Nagiaren sabaia erraz eroriko,
zabarraren etxean itogin franko.
19Gozatzeko da ogia,
bizia alaitzeko ardoa,
eta denetan laguntzeko dirua.#ardoak alaitu Sal 104,15+.
20Ez iraindu erregea,
ezta zeure baitan ere;
ez mintza aberatsaren aurka,
ezta zeure gelako isilean ere;
txori txiki batek baitie
zure mintzoa eramango,
eta hegaztiek
zure esana jakinaraziko.

Currently Selected:

KOHELET 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in