YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 6

6
Filistearrek kutxa itzuli
1Zazpi hilabete egin zuen Jaunaren kutxak filistearren lurraldean. 2Filistearrek beren apaiz eta aztiei dei egin eta galdetu zieten:
—Zer egin behar genioke Jainkoaren kutxari? Esaguzue nola itzuli bere tokira.
3Haiek erantzun zuten:
—Israelen Jainkoaren kutxa itzuli nahi baduzue, ez bidali hutsik; emaiozue zerbait ordain-oparitzat eta sendatuko zarete. Eta jakinen duzue zergatik ez zuen Jainkoak bere eskua kentzen zuen gainetik.
4Jendeak galdegin zuen:
—Eta zein ordain-opari eskaini behar genioke?
Apaizek eta aztiek erantzun:
—Filistearren buruzagiak bost direnez, egin itzazue urrezko bost erlakizten eta urrezko bost arratoi, izurrite berbera jasan behar izan baituzue zuek guztiok eta zuen buruzagiek. 5Zuek dituzuen erlakiztenen antzeko irudiak egin behar dituzue eta lurraldea hondatu duten arratoien antzekoak. Emaiozue ospe Israelen Jainkoari, ea kentzen duen bere eskua zuen gainetik eta zuen jainkoen eta lurraldearen gainetik!#Emaiozue ospe Jainkoari Jos 7,19; Jn 9,24. 6Ez izan burugogor, egiptoarrak eta faraoia izan ziren bezala. Haiek ere utzi egin behar izan zieten joaten hebrearrei#6,6 hebrearrei: Ik. Ir 7—14., Jainkoak zigortu ondoren.#faraoia bezala Ir 7,3+. joaten utzi Ir 12,31. 7Tira bada! Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu berri eta erantsi gurdiari. Lotu ukuiluan haien txahalak.#gurdi berria 2 Sm 6,3. Ik. 2 Erg 2,20. uztarrian lotu gabeko Zen 19,2; Dt 21,3. Ik. Ir 20,25. 8Hartzazue gero Jaunaren kutxa eta ezarri gurdian. Ordain-oparitzat emateko eginen dituzuen urrezko irudiak sartu kutxatila batean eta ipini Jaunaren kutxaren ondoan. Utzi orduan gurdiari joaten. 9Baina egon begira: bere herrirantz, Bet-Xemexerantz#6,9 Bet-Xemex: Jerusalemdik mendebaldera 25 km ingurura zegoen herria., jotzen badu, bera da halako kalte handia egin diguna; bestela, berriz, jakinen dugu, ez gaituela Jaunaren eskuak ukitu, halabeharrez gertatu zaigula baizik.
10Halaxe egin zuten: txahalak hazten ari ziren bi behi hartu, uztartu eta gurdian lotu zituzten; txahalak, berriz, ukuiluan utzi zituzten. 11Ezarri zuten, gero, Jainkoaren kutxa gurdi gainean eta urrezko arratoi eta erlakiztenen irudiak zeuzkan kutxatila ere bai.
12Behiek Bet-Xemexerako bidetik jo zuten zuzen-zuzen. Aurrera zihoazen bidez bide, marrumaka, ez ezkerrera, ez eskuinera saihestu gabe. Filistearren buruzagiek Bet-Xemexeko mugaraino jarraitu zieten.
Kutxa Bet-Xemexen
13Bet-Xemexeko jendea garia igitatzen ari zen haranean; begiak jaso eta kutxa ikustean, biziki poztu ziren. 14Gurdia, Bet-Xemexeko Josueren alorrera heldu zenean, gelditu egin zen. Bazen han harri handi bat; puskatu zuten gurdia egurra egiteko, eta behiak egurraren gainean jarri zituzten, Jaunari erre-oparia eskaintzeko.#erre-oparia eskaini 2 Sm 24,22; 1 Erg 19,21. 15Lebitarrek eraitsia zuten Jainkoaren kutxa, baita honen ondoan zegoen kutxatila ere; honetan zeuden urrezko irudiak. Ezarri zuten kutxa harri handiaren gainean, eta Bet-Xemexeko jendeak erre-opariak eta eskaintzak egin zizkion Jaunari egun hartan. 16Filistearren bost buruzagiak, hori ikusi ondoren, Ekronera itzuli ziren egun berean. 17Hauek dira filistearrek bekatuaren ordain-oparitzat Jaunari eskaini zizkioten urrezko erlakiztenak: Axdoden izenean bata, Gazaren izenean bestea, Axkelonen#6,17 Gaza, Axkelon: Ik. 5,1 oh. izenean hirugarrena, Gaten izenean laugarrena, Ekronen izenean bosgarrena. 18Urrezko arratoiak ere bost ziren, filistearren bost buruzagien menpe zeuden hiriak bezainbat, bai hiribilduen, bai harresi gabeko hirien izenean eskainiak. Harri handi hura, zeinaren gainean ezarri baitzuten Jaunaren kutxa, lekuko da gaurdaino Bet-Xemexeko Josueren alorrean#6,18 Harri handi hura… Josueren alorrean: Hebreerazko testua iluna da..
19Jaunak zigortu egin zituen Bet-Xemexekoak ere, Jaunaren kutxari ikusmiraz begira egon zirelako; herri hartako hirurogeita hamar gizaseme#6,19 kutxari… begira: Honela ere itzul daiteke: kutxa barruan zer ote zegoen begira ibili zirelako. hirurogeita hamar gizaseme: Hebreerazko testuak hemen berrogeita hamar mila gizaseme eransten du. Eranskin hau, ordea, ez da ageri eskuizkribu zahar askotan eta, egoki ere, ez dagokio aurreko esaldiari. zigortu zituen Jaunak. Atsekabe handia izan zuen herriak, Jaunak oso gogor zigortu zuelako.#zigortu 2 Sm 6,7.
Kutxa Kiriat-Jearim hirian
20Eta Bet-Xemexeko jendeak honela zioen: «Nork iraun dezake zutik Jainko Jaun santu honen aurrean? Nori eramango genioke kutxa gure artetik bidaltzeko?»#Nork iraun dezake? Ml 3,2; Sal 76,8.
21Orduan, mezulariak igorri zituzten Kiriat-Jearimgo#6,21 Kiriat-Jearim: Jerusalemdik ipar-mendebaldera 13 km ingurura zegoen hiri koxkorra. jendearengana, hau esatera: «Itzuli digute filistearrek Jaunaren kutxa. Jaitsi zaitezte eta eramazue gora, zeuenera».

Currently Selected:

1 SAMUEL 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for 1 SAMUEL 6