YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 5

5
Kutxa filistearren esku
1Filistearrek Jainkoaren kutxa hartu eta Eben-Ezertik Axdodera#5,1 Axdod, Gat (8. tx.ean), Ekron (10. tx.ean), Gaza eta Axkelon (6,17) filistearren bost hiri nagusiak ziren; Jerusalemdik hego-mendebaldera zeuden denak. eraman zuten. 2Dagon sasijainkoaren jauretxera sartu eta haren irudi ondoan ezarri zuten. 3Biharamun goizean Axdodeko biztanleak jaiki zirenean, Dagonen irudia ahuspez eroria zetzan Jaunaren kutxa aurrean. Jaso zuten Dagon eta bere tokian ipini.#ahuspez eroria Is 19,1; 46,1; Sal 97,7. 4Hurrengo goizean, jaikitzean, Dagon aurpegiz aurrera lurrean eroria aurkitu zuten berriro, Jaunaren kutxaren aitzinean. Dagonen burua eta bi besoak hautsiak zeuden atarian; soin-enborra baino ez zuen osorik#5,4 soin-enborra… osorik Dagonek: Hebreerazko testua iluna da. Honela ere itzul daiteke: Dagonek ez zuen osorik pusketaren bat besterik. Dagonek. 5Horregatik, Axdodekoek ez dute gaurdaino oinik jartzen Dagonen jauretxeko atarian, ez Dagonen apaizek, ezta han sartzen direnek ere.
6Esku astunez jo zituen Jaunak Axdodeko biztanleak: zigortu eta erlakiztenak aterarazi zizkien Axdodekoei eta inguruetakoei. 7Honelako izurritea ikusirik, Axdodeko jendeak esan zuen: «Ez dugu behar geure artean Israelen Jainkoaren kutxa, esku astunez jo baikaitu geu eta geure jainko Dagon».
8Bilarazi zituzten berengana filistearren buruzagi guztiak eta esan zieten:
—Zer egin ote dezakegu Israelen Jainkoaren kutxarekin?
Haiek erantzun:
—Israelen Jainkoaren kutxarekin? Eraman dezatela Gatera.
Eraman zuten, beraz, Israelen Jainkoaren kutxa. 9Eraman orduko, ordea, izugarrizko ikara sartu zien Jainkoak hiri hartakoei ere. Jo zituen gizonezkoak, txiki hala handi, eta erlakiztenak atera zizkien. 10Orduan, Ekronera igorri zuten Jainkoaren kutxa. Heldu zenean, Ekrongo jendeak esan zuen oihuka: «Gu eta gure herria hil gaitzan ekarri digute Israelen Jainkoaren kutxa!»#denak hilarazteko Ir 10,7.
11Bilarazi zituzten, orduan, filistearren buruzagi guztiak eta esan zieten: «Bidal ezazue Israelen Jainkoaren kutxa. Itzul bedi bere tokira; bestela, hil egingo gaitu geu eta geure herria».
Hiri osoa guztiz izutua zegoen, oso gogor jo baitzituen Jainkoak. 12Hil ez zirenak erlakiztenez josiak zeuden. Zerurainokoa izan zen hiri hartako oihua.

Currently Selected:

1 SAMUEL 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for 1 SAMUEL 5