YouVersion 標誌
搜尋圖標

HASIERA 8

8
Uholdearen amaiera
1Gogoratu zen Jainkoa Noe eta beronekin ontzian ziren piztia eta abere guztiez: haizea bidali zuen, eta urak jaisten hasi ziren. 2Lur azpiko itsasoaren iturriak eta zeruko atexkak itxi ziren eta euria atertu. 3Poliki-poliki atzera egin zuten urek lurrazaletik. Ehun eta berrogeita hamar egunen buruan jaitsiak ziren urak, 4eta, zazpigarren hilaren hamazazpian, ontzia Ararat#8,4 Ararat: Asiria iparraldeko mendiak, gaur egungo Kaukaso hego-ekialdean. mendi gainean kokatu zen. 5Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.
6Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz, 7belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.
8Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko. 9Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.
10Beste zazpi egun itxaron eta berriro bidali zuen usoa ontzitik. 11Arratsean etorri zitzaion, olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela. Hortik jakin zuen Noek urak gutxitu zirela lur gainean. 12Beste zazpi egun itxaron eta usoa bidali zuen; oraingoan ez zen itzuli.
13Beraz, Noeren bizitzaldiko seiehun eta batgarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, lehortu ziren urak. Noek ontziko estalkia zabaldu eta lurrazala lehor ikusi zuen. 14Bigarren hilaren zazpian zen hori.
15Orduan, Jainkoa mintzatu zitzaion Noeri: 16«Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin. 17Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu».#sortu umeak eta ugaldu 1,28+.
18Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin. 19Atera ziren ontzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak.
Noek erre-opariak eskaini Jainkoari
20Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean. 21Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan zuen: «Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.#Ez mundua berriro madarikatuko Ik. 3,17+. okerrera jarria 6,5+.
22«“Lurrak diraueino,
ereiteak eta uzta-biltzeak,
hotzak eta beroak,
udak eta neguak,
egunak eta gauak
ez dute behin ere huts egingo”».#ez dute huts egingo Jr 31,35-36; 33,20-26; Mt 5,45.

目前選定:

HASIERA 8: EAB

醒目顯示

分享

複製

None

想在你所有裝置上儲存你的醒目顯示?註冊帳戶或登入