YouVersion 標誌
搜尋圖標

JENESA 1

1
1 Hastapenean, Jaincoac ezdeusetaric eguin içan cituen cerua eta lurra.
2 Eta lurra cen moldegabea eta buluça, eta ilhumbeac ciren ondarren gain gucian; eta Jaincoaren izpiritua ekarria cen uren gainean.
3 Eta Jaincoac erran çuen: Içan bedi arguia. Eta arguia eguina içan cen.
4 Eta Jaincoac ikusi çuen arguia ona cela, eta bereci içan çuen ilhumbeetaric.
5 Eta arguiari icençat eman cioen eguna, eta ilhumbeei gaua. Eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen egun bat.
6 Jaincoac erran ere çuen: Orcia içan bedi uren erdian, eta urac uretaric berez betza.
7 Eta Jaincoac eguin içan çuen orcia, eta orci gainaldeco urac azpialdean cirenetaric bereci içan cituen. Eta hola eguin içan cen.
8 Eta Jaincoac orciari icençat eman cioen cerua: eta arratsetic eta goicetic eguina içan cen bigarren eguna.
9 Jaincoac erran çuen guero: Cerupeco urac batera bil ditecela, eta aguer bedi leihorra. Eta hala eguin içan cen.
10 Eta Jaincoac leihorrari icençat eman cioen lurra; eta ur bilduei itsasoa. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
11 Eta erran içan çuen: Lurrac ekar betza belhar ferdeac eta hacia emanen dutenac, eta çuhamu fruitu ekarleac, emanen dutenac ceinac bere motaren arabera fruitua, eta haren barnean hacia içan bedi lurraren gainean. Eta hori hola içan cen.
12 Eta lurrac ekarri cituen belhar ferdeac eta hacia ematen çutenac ceinac bere motaren arabera, eta çuhamuac fruitu ematen çutenac haciarequin ceinac bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen hori ona cela.
13 Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen hirugarren eguna.
14 Jaincoac erran çuen berriz ere: Ceruco orcian içan beitez arguiçaguiac, eta gauetic eguna berez beçate, eta balia beitez seinaletzat demboren, egunen eta urtheen eçagutarazteco.
15 Distira beçate ceruco orcian, eta argui beçate lurra. Eta hala eguin içan cen.
16 Eta Jaincoac eguin içan cituen bi arguiçagui handi: bata handiagoa egunari buruz jarcecotzat: eta bercea ttipiagoa gauari buruz jarceco: eta içarrac ere eguin içan cituen.
17 Eta eçarri içan cituen, ceruco orcian lurraren gainera argui ceçatençat,
18 Egunari eta gauari buruz jar citecençat, eta arguia ilhumbeetaric berez ceçatençat. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
19 Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen laugarren eguna.
20 Jaincoac erran çuen berriz: Urec eman betzate arrain biciac eta hegastinac lurraren gainean ceruco orci-pean.
21 Eta Jaincoac eguin içan cituen arrain handiac, eta urec cein bere motetan eman cituzten abere bici eta higuitzen diren guciac, eta hegastin guciac cein bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
22 Eta benedicatu cituen, erraten ciotelaric: Berha eta popula çaitezte, eta bethe çatzue itsasoco urac; eta hegastinac lurrean popula beitez.
23 Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen borzgarren eguna.
24 Jaincoac erran çuen berriz: Lurrac eman betza abere biciac cein bere motaren arabera, aciendac eta cierpeac, eta lurreco basabereac cein bere motaren arabera. Eta hola eguin içan cen.
25 Eta Jaincoac eguin cituen lurreco basabereac cein bere motaren arabera, eta aciendac eta lurreco cierpe guciac beren motetan. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
26 Eta erran çuen: Guiçona eguin deçagun gure itchura eta idurira: eta içan beça buruçaguitasuna itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta abereen, eta lur guciaren, eta lurrean higuitzen diren cierpe gucien gainean.
27 Eta Jaincoac eguin içan çuen guiçona bere idurira; Jaincoaren idurira eguin içan çuen, eta hequiec eguin cituen guiçonqui eta emaztequi.
28 Jaincoac benedicatu cituen, eta erran cioten: Berha eta popula çaitezte; bethe çaçue lurra eta çuen azpico eçar çaçue, eta nausitasuna har çaçue itsasoco arrainen, eta ceruco hegastinen, eta lurraren gainean higuitzen diren abere gucien gainean.
29 Jaincoac erran cioten oraino: Huna non eman darozquitzuetan lurraren gainean hacitzen diren belhar guciac, eta çuhamu guciac ceinec bere hacia berequin ekarcen dutenac, hequiec içan ditecençat çuen hazcurri.
30 Eta eman ditut lurreco abere guciei, eta ceruco hegastin orori, eta lurrean higuitzen eta bici diren guciei, içan deçatecençat beren hazcurria. Eta hola eguin içan cen.
31 Eta Jaincoac ikusi cituen berac eguin cituen guciac: eta hainitz onac ciren. Eta goicetic eta arratsetic eguin içan cen seigarren eguna.

目前選定:

JENESA 1: BHNT

醒目顯示

分享

複製

None

想在你所有裝置上儲存你的醒目顯示?註冊帳戶或登入