JOAN 4
4
Jesus eta emakume samariarra
1Jakin zuten fariseuek Joanek baino ikasle gehiago egin eta jende gehiago bataiatzen zuela Jesusek,#Jesus eta bataioa 3,22+. 2nahiz eta bataiatu, ez zuen Jesusek berak bataiatzen, haren ikasleek baino. 3Jesus, hori jakitean, Judea utzi eta Galileara joan zen berriro.
4Bere ibilbidean Samarian zehar iragan beharra zuen.#Samaria Mt 10,5; Lk 9,52; 17,11. 5Iritsi zen, bada, Sikar izeneko Samariako hirira, antzina Jakobek bere seme Joseri ondaretzat emaniko lursailetik hurbil.#Jakobek Joseri emaniko lursaila Has 33,19; 48,22; Jos 24,32. 6Han zegoen Jakoben putzua delakoa. Jesus, bideaz nekaturik, putzu-ertzean eseri zen. Eguerdi ingurua zen.#Jakoben putzua 4,12. 7-8Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion:
—Emadazu edaten.
9Orduan, emakume samariarrak esan zion:
—Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek#4,9 samariarrak: Samaria Galilea eta Judearen arteko lurraldea da. 2 Erg 17,24-41ean kontatzen denez, asiriarrek Samaria hartu eta bertako biztanleak erbesteratu zituztenean, jende-talde jentila ezarri zuten bertan. Juduek ez-jatortzat zituzten, beraz, eta ondorengo historia guztian bi komunitateen arteko etsaigoa areagotuz joan zen. Jesusen garaian juduek heretikotzat zeuzkaten samariarrak. ez dutela elkarrekin harremanik).#juduak eta samariarrak Mt 10,5; Lk 9,52-53; 10,33.
10Jesusek erantzun zion:
—Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu, zeuk eskatuko zenioke berari, eta hark ur bizia#4,10 ur bizia: Esamoldeak, berez, ur jariokorra, geldia ez dena, adierazten du. Israelen ura ondasun baliotsua da, eta Biblian jakinduriaren, legearen eta espirituaren sinbolo da (ik. Is 44,3; Jl 3,1). emango lizuke.#nor den Jesus 4,26. ur bizia emango lizuke 4,14; 7,37-38; Ap 21,6; 22,17.
11Emakumeak esan zion:
—Jauna, ez daukazu ura zerez atera, eta putzua sakona da. Nondik aterako duzu, beraz, ur bizi hori? 12Geure aita Jakobek utzi zigun putzu hau eta bertatik edan zuten berak, beraren seme-alabek eta abereek. Hura baino handiagoa al zara zu?#Jesus Jakob baino handiago 8,53.
13Jesusek ihardetsi zion:
—Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da; 14nik emango diodan uretik edango duena, ordea, ez da sekula egarri izango; zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan.#ez da sekula egarri izango 6,35. betiko bizia darion iturburu 7,38.
15Orduan, emakumeak:
—Jauna, emadazu ur horretatik, berriro egarri ez nadin, eta hona uretara etorri beharrik izan ez dezadan.
16Jesusek esan zion:
—Zoaz etxera, dei egiozu zeure senarrari eta itzuli hona.
17Emakumeak erantzun:
—Ez dut senarrik.
Eta Jesusek:
—Ongi diozu ez duzula senarrik; 18bost izan dituzu, eta oraingoa ez duzu senarra; horretan egia diozu.
19Emakumeak esan zion:
—Jauna, profeta zarela ikusten dut.#Jesus profeta 6,14; 7,40; 9,17; Dt 18,15.18; Mt 16,14; 21,11.46. 20Gure gurasoek mendi honetan#4,20 mendi honetan: Garizim mendia da, non samariarrek tenplua eraiki baitzuten, Jerusalemgoaren aurkakoa. Tenplu hori K.a. 129an suntsitu zuten juduek. eman zioten kultu Jainkoari; zuek, juduok, berriz, Jerusalemen eman behar zaiola diozue.#mendi honetan kultu eman Dt 11,29; Jos 8,33. Jerusalemen kultu eman Dt 12,5-14; Sal 122,1-5.
21Jesusek esan zion:
—Sinets iezadazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez duzuena. 22Zuek, samariarrok, ez dakizue zer adoratzen duzuen; guk badakigu zer adoratzen dugun, salbamena juduongandik baitator.#juduengandik salbamena Is 2,3; Erm 9,3-4. 23Baina badator ordua —hobeto esan, heldu da—, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena; horrela adora dezaten nahi du Aitak. 24Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.#Jainkoa Espiritu da 2 Ko 3,17. egiaren arabera adoratu Flp 3,3.
25Emakumeak esan zion:
—Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula.#Mesias, Kristo 1,41. gauza guztiak agertuko 14,26.
26Jesusek esan zion:
—Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.#Neu naiz 6,20; 9,37; Mk 14,61-62.
27Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean; halere, inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin.
28Emakumeak suila utzi, hirira itzuli eta esan zion jendeari: 29«Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera. Ez ote da bera Mesias izango?»#Jesus Mesias 7,41+.
30Jendea hiritik irten eta Jesusengana joan zen.
31Bien bitartean, erreguka ari zitzaizkion ikasleak, esanez:
—Maisu, jan zerbait.
32Baina berak esan zien:
—Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena.
33Ikasleek galdetu zioten elkarri:
—Norbaitek ekarri ote dio jatekoa?
34Jesusek esan zien:
—Nire janaria, bidali nauenaren nahia egitea da, haren salbamen-egintza burutu arte.#bidali nauenaren nahia egin 5,30+. Aitaren salbamen-egintza burutu 5,36; 6,38; 9,1; 17,4. 35Ez al duzue esaten zuek: «Lau hilabete barru uztaroa dugu?» Horra, bada, nik esan: Jaso begiak eta ikusi gari-soroak, uztarako horituak.#gariak horituak Mt 9,37; Lk 10,2. 36Dagoeneko igitaria bere saria hartzen ari da, eta betiko bizirako fruitua jasotzen, nola ereilea, hala igitaria, biak poz daitezen. 37Honetan bai betetzen dela esaera: «Batek erein, bestek uzta bildu».#batek erein, bestek uzta bildu Mi 6,15. 38Zeuek landu ez duzuena biltzera bidali zaituztet nik; besteak nekatu dira lanean, eta zuek jasotzen duzue haien nekearen fruitua.
Samariarrek Jesusengan sinetsi
39Hiri hartako samariar askok sinetsi zuen Jesusengan emakumeak emandako testigantzagatik: «Egin dudan guztia esan dit».
40Beraz, samariarrek, Jesusengana etorri zirenean, beraiekin gelditzeko eskatu zioten Jesusi, eta bi egunez egon zen han. 41Jesusen mezua entzutean, askoz gehiagok sinetsi zuten, 42eta emakumeari esaten zioten: «Orain ez dugu zure esanarengatik bakarrik sinesten; geuk entzun dugu, eta badakigu, egiaz hauxe dela munduaren Salbatzailea».#geuk entzun dugu 1 Jn 4,14.
Jesusek funtzionarioaren semea sendatu
(Mt 8,5-13; Lk 7,1-10)
43Bi egunen buruan, handik irten eta Galilearantz jarraitu zuen. 44Jesusek berak aitortua zuen profeta ez dutela bere herrian aintzat hartzen.#profeta bere herrian Mt 13,57; Mk 6,4; Lk 4,24. 45Halere, Galileara iritsi zenean, galilearrek harrera ona egin zioten. Izan ere, Jerusalemen izanak ziren beraiek ere Pazko-jaietan, eta ikusia zuten Jesusek orduan egindako guztia.#Jesusek egindakoak 2,23.
46Jesus Galileako Kanara joan zen berriro, ura ardo bihurtu zuen herrira. Bazen han errege-funtzionario bat, semea Kafarnaumen gaixorik zuena.#errege-funtzionarioa Mt 8,5-6; Lk 7,1-3.#Galileako Kana 2,1-11. 47Funtzionarioak, Jesus Judeatik Galileara heldu zela jakitean, harengana jo eta bere semea sendatzera Kafarnaumera jaisteko eskatu zion, hilzorian zegoela eta. 48Jesusek erantzun zion:
—Mirariak eta egintza harrigarriak ikusten ez badituzue, ez duzue sinesten.#Mirariak eta sinesmena 2,23+.
49Baina errege-funtzionarioak, berriro:
—Jauna, zatoz, arren, nire haurra hil baino lehen.
50Jesusek esan zion:
—Zoaz etxera, semea onik duzu eta.
Gizonak sinetsi egin zuen Jesusek esandakoa eta joan egin zen.
51Etxera bidean, morroiak atera zitzaizkion bere semea onik zuela esatera. 52Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien. Eta haiek erantzun:
—Atzo eguerdiko ordu batean alde egin zion sukarrak.
53Ohartu zen aita ordu hartan esan ziola Jesusek: «Onik duzu semea», eta sinetsi egin zuten Jesusengan berak eta etxeko guztiek.#etxekoek Eg 11,14; 16,14-15.31.
54Bigarren mirarizko seinale hau Judeatik Galileara itzultzean egin zuen Jesusek.#Bigarren mirarizko seinalea 2,11.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso