LUKAS 23
23
Jesus Pilatoren aurrean
(Mt 27,1-2.11-14; Mk 15,1-5; Jn 18,28-38)
1Altxatu ziren denak eta Pilatogana eraman zuten Jesus. 2Han, salatzen hasi zitzaizkion: «Gure nazioa nahaspilatzen harrapatu dugu gizon hau; enperadoreari zergak#23,2 zerga: Ik. Mk 12,14 oh. ordaintzea galarazten du eta bera Mesias, erregea, dela esaten».#zergak ordaintzea galarazten 20,20-26. erregea dela 23,38; Eg 17,7.
3Pilatok galdetu zion:
—Zu al zara juduen erregea?
Jesusek erantzun zion:
—Zeuk diozu.#juduen erregea Mt 2,2+.
4Pilatok apaizburu eta jende-taldeari esan zien:
—Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik aurkitzen.#kondenatzeko arrazoirik ez 23,14.22; Jn 18,38; 19,4.6; Eg 3,13; 13,28.
5Baina haiek, behin eta berriro: «Judea osoan barrena herria asaldatzen ari da bere irakaspenez; Galilean hasi zen eta honaino iritsi da».
Jesus Herodesen aurrean
6Hori entzutean, gizon hura galilearra al zen galdetu zuen Pilatok. 7Eta, Herodesen#23,7 Herodes: Antipas; ik. Mk 6,14 oh. eskumenekoa zela jakinik, hari bidali zion, Jerusalemen baitzen egun haietan. 8Biziki poztu zen Herodes Jesus ikusteaz, aspaldian baitzuen hura ezagutzeko gogoa, hartaz entzuten zituenengatik; mirariren bat egiten ikusiko zuela ere espero zuen.#Herodesek Jesus ezagutzeko gogoa 9,9. 9Herodesek galdera asko egin zion, baina Jesusek ez zion hitzik erantzun. 10Bitartean, han ari ziren apaizburu eta lege-maisuak salatu eta salatu. 11Herodesek, bere soldaduekin batera, mespretxu eta isekaz erabili zuen Jesus eta, jantzi distiratsu bat soinean jarririk, berriro Pilatogana bidali zuen.#mespretxu eta iseka 22,63-65; 23,35-39; Mt 27,31; Mk 15,20. 12Egun hartan, adiskidetu egin ziren Herodes eta Pilato, etsai baitziren lehen.
Jesus heriotzara kondenatua
(Mt 27,15-26; Mk 15,6-15; Jn 18,39—19,16)
13Pilatok, apaizburu, agintari eta herria berriro bildurik, 14honela esan zien: «Gizon hau herria nahaspilatzen ari dela-eta ekarri didazue; baina zuen aurrean galderak egin dizkiot eta ez diot aurkitu zuek egozten diozuen errurik batere;#Jesusek errurik ez 23,4+. 15ezta Herodesek ere, guri bidali baitigu ostera. Honek ez du, beraz, heriotza merezi duenik ezer egin. 16Zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut». ( 17#23,17 Eskuizkribu zahar eta hoberenetan falta da tx. hau. Honela dio: Izan ere, Pazko-jaiero bat askatu behar zien (ik. Mt 27,15; Mk 15,6).).
18Baina denek aho batez oihuka esan zioten:
—Kendu hori eta aska iezaguzu Barrabas!
19Barrabas hau, hirian gertaturiko matxinada eta giza hilketa batengatik kartzelan sartua zuten.
20Jesus askatu nahian Pilato berriro mintzatu zitzaien; 21baina haiek oihuka:
—Gurutzera hori! Gurutzera!
22Hark hirugarren aldiz esan zien:
—Zer oker egin du, bada, honek? Nik ez dut hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen. Beraz, zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut.
23Haiek oihu eta oihu ari ziren gurutzera zezala eskatuz, eta gero eta handiagoak ziren oihuak. 24Orduan, Pilatok haien eskabideari men egitea erabaki zuen: 25haiek eskatzen zutena —matxinada eta giza hilketagatik kartzelan zegoena— askatu eta Jesus beren esku utzi zien.
Gurutze-bidean
(Mt 27,32; Mk 15,21; Jn 19,17)
26Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzea leporatu zioten, Jesusen ondotik eraman zezan#23,26 eraman zezan: Ik. Mk 15,21 oh..#gurutzea eraman 9,23; 14,26-27. 27Herriko jende-talde handia zihoan Jesusen ondoren, baita emakume asko ere bular-joka eta harengatik aieneka.#bular-joka eta aieneka 23,48. Ik. Za 12,10-14. 28Itzuli zen Jesus haiengana eta esan zien: «Jerusalemgo emakumeok, ez egin negarrik niregatik; egizue negar zeuengatik eta zeuen seme-alabengatik. 29Hara, badatoz honako hau esango den egunak: “Zorionekoak agorrak, haurrik sortu ez duten sabelak eta titirik eman ez duten bularrak”.#Zorionekoak agorrak 21,23. 30Orduan, honela esango diete mendiei: “Eror zaitezte gure gainera”, eta muinoei: “Ezkuta gaitzazue”.#esango… Os 10,8. 31Izan ere, egur hezeari hau egiten badiote, zer ez ote iharrari?»#egur hezea, iharra 3,9; 13,6-9; Ez 21,3. Ik. 19,41-44; 21,20-23.
32Jesusekin batera bi gaizkile ere eraman zituzten hiltzera.#bi gaizkile 22,37. Ik. Is 53,12.
Jesus gurutziltzatua
(Mt 27,33-44; Mk 15,22-32; Jn 19,18-27)
33«Burezur» zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean. 34Jesusek honela zioen: «Aita, barka iezaiezu, ez baitakite zer ari diren»#23,34 Jesusek… zer ari diren: Txatal-zati hau ez da azaltzen zenbait eskuizkribu zaharretan..
Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez.#Aita 11,2+. barka iezaiezu Mt 5,44; 18,21-22.35; Eg 7,60. ez dakite zer ari diren Eg 3,17; 13,27. Ik. 12,10. jantziak banatu Sal 22,19.
35Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten zioten, esanez: «Besteak salbatu ditik; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, hautatua, baldin bada».#Jesusi burlaka 23,11+. Mesias 2,11+. hautatua 9,35. Ik. Is 42,1. 36Soldaduek ere irri egiten zioten; ondoraturik, ozpina eskaini zioten eta esan:#ozpina Sal 69,22. 37«Juduen errege baldin bahaiz, salba ezak heure burua».#juduen errege Mt 2,2+.
38Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: «Hau juduen erregea da».
39Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez:
—Ez al haiz, bada, hi Mesias? Salba ezak heure burua eta salbatu gu ere!
40Baina besteak errieta egin zion hori zioenari:
—Ez al duk Jainkoaren beldurrik, zigorra jasaten hagoela ere? 41Gurea legezkoa duk, geure egintzengatik merezia baitugu; baina honek ez dik okerrik egin.
42Gero, gaineratu zuen:
—Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean.#errege izatera iristean 22,29; 24,26; Mt 16,28.
43Jesusek erantzun zion:
—Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan#23,43 paradisua: Zenbait judurentzat hildako zintzoek piztuera iritsi arte egon behar zuteneko tokia zen (ik. Lk 16,22-31)..
Jesusen heriotza
(Mt 27,45-56; Mk 15,33-41; Jn 19,28-30)
44Eguerdi aldea zen, eta ilundu egin zuen lurbira guztian hirurak arte. 45Eguzkia ezkutatu egin zen, eta santutegiko oihala#23,45 santutegiko oihala: Ik. Mk 15,38 oh. erdiz erdi urratu zen.#santutegiko oihala Ir 26,31-33; Heb 6,19; 10,19-20. 46Jesusek, oihu handia eginez, esan zuen: «Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia». Hau esanik, azken arnasa eman zuen.#zure eskuetan… Sal 31,6 (Eg 7,59).
47Erromatar ehuntariak, gertatua ikusirik, Jainkoa goretsi zuen, esanez: «Benetan gizon hau zintzoa zen!»#Jainkoa goretsi 2,20+.
48Ikuskizunera joandako jende guztia, gertatua ikusirik, bular-joka itzuli zen hirira.#bular-joka 23,27+. 49Jesusen ezagun guztiak, baita Galileatik jarraitu zioten emakumeak ere, urrutixeago zeuden begira.#Galileatik emakumeak jarraitu 8,1-3; 23,55.
Jesus hilobian ezarria
(Mt 27,57-61; Mk 15,42-47; Jn 19,38-42)
50Orduan, kontseiluko#23,50 kontseilu: Ik. Mk 15,43 oh. kide bat etorri zen, Jose zeritzana, gizon on eta zintzoa; 51honek ez zituen ontzat eman Biltzar Nagusiaren erabakia eta jokabidea. Judeako Arimatea herrikoa zen izatez, eta Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zain zegoen.#Jainkoaren erregetza 4,43+. 52Josek, beraz, Pilatogana aurkeztu eta Jesusen gorpua eskatu zion. 53Jesus gurutzetik eraitsirik, izara batean bildu zuen eta haitzean zulaturiko eta oraindik beste inor ehortzi gabeko hilobi batean ezarri.#hilobian ezarri Dt 21,22-23; Is 53,9; Eg 13,29. 54Festarako prestaketak egiteko eguna#23,54 Festarako prestaketak egiteko eguna: H.h., Paraskebe-eguna; ik. Mk 15,42 oh. zen eta larunbata hastera zihoan.
55Galileatik Jesusekin etorritako emakumeek, Joseren atzetik joanik, hilobia ikusi zuten eta Jesusen gorpua nola ezartzen zuten begiratu.#Galileatik etorritako emakumeak 23,49+. 56Gero, itzuli eta usain gozoko ukenduak#23,56 usain gozoko ukenduak: Ik. Mk 14,8 oh. prestatu zituzten.
PIZTUERA ETA IGOKUNDEA (23,56b—24,53)
Jesusen piztueraren berria
(Mt 28,1-10; Mk 16,1-8; Jn 20,1-10)
Larunbatean atseden hartu zuten, agindua zegoen bezala.#ukenduak prestatu 24,1. Larunbateko atsedena Ir 20,10; 34,21; Dt 5,14.
Nu markerat:
LUKAS 23: EAB
Märk
Dela
Kopiera
Vill du ha dina höjdpunkter sparade på alla dina enheter? Registrera dig eller logga in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso