LUKAS 16

16
Etxezain argiaren parabola
1Jesusek esan zien ikasleei: «Gizon aberats batek etxezain bat zuen, eta hau ondasunak alferrik galtzen ari zitzaiola salatu zioten.
2«Deitu zion eta esan: “Zer da zutaz entzun dudan hori? Emadazu etxezaintzaren kontu, kargutik bota egiten zaitut eta”.
3«Honela zioen, orduan, etxezainak bere baitan: “Zer egin behar dut orain, nagusiak kargua kentzen didanez gero? Aitzurrerako ez naiz gauza, eta eskerako lotsa naiz. 4Badakit zer egin, kargutik botatzen nauten honetan etxean nork hartu izan dezadan”.
5«Deitu zituen bere nagusiaren zordunak banan-banan, eta lehenengoari galdetu zion: “Zenbat zor diozu nire nagusiari?” 6Hark erantzun: “Ehun upel olio”. Etxezainak esan zion: “Hona zure ordain-agiria; agudo, eseri eta idatzi berrogeita hamar”.
7«Gero, hurrengoari galdetu zion: “Zuk zenbat zor diozu?” Hark erantzun: “Ehun anega gari”. Eta besteak, orduan: “Hona zure ordain-agiria; idatzi laurogei”.
8«Eta nagusiak txalotu egin zuen etxezain zuzengabe hura, zuhurki jokatu zuelako. Izan ere, mundukoak zuhurrago dira beren arteko arazoetan, argitakoak#16,8 mundukoak/argitakoak: H.h., mundu honetako semeak/argiaren semeak. berenetan baino.#argitakoak Jn 12,36; Ef 5,7-8; 1 Ts 5,4-5.
Bidegabeko dirua eta egiazko ondasuna
(Mt 6,24)
9«Beraz, hauxe diotsuet nik ere: Irabaz itzazue adiskideak bidegabeko diruaren bidez; horrela, dirua amaitzean, betiko bizilekuetan hartuko zaituzte Jainkoak#16,9 bidegabeko dirua: Bidegabez eskuratu den nahiz egoismoz erabiltzen den dirua, alegia. Irakur bedi tx. hau 12,21.33en argitan. hartuko zaituzte Jainkoak: H.h., hartuko zaituztete; subjektua diruaz irabazitako adiskideak ere izan daiteke..#Irabazi adiskideak 11,41+. Ik. 6,24; 16,4.
10«Gauza txikietan fidagarria, handietan ere fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabea, handietan ere zuzengabe.#txikietan fidagarria 19,17; Mt 25,21.23. 11Bidegabeko dirua erabiltzen fidatzekoak izan ez bazarete, nork utzi zuen esku egiazko ondasuna? 12Zeuena ez duzuen aberastasunarekin fidatzekoak izan ez bazarete, nork eman benetan dagokizuena#16,12 benetan dagokizuena: Hau da, Jainkoaren erreinua, pertsonaren benetako ondasuna (ik. 11. tx.).?
13«Ez da morroirik bi nagusi zerbitza ditzakeenik; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan».#dirua 18,22-24.
14Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek, eta barre egiten zioten Jesusi. 15Honek esan zien: «Zuek zeuen buruak zintzo azaltzen dituzue jendearen aurrean, baina ezagutzen du Jainkoak zuen barrua; izan ere, gizakiak baliotsutzat daukana, Jainkoarentzat mespretxagarri da.#zintzo azaltzen 18,9; 20,20; Mt 23,28. Jainkoak barrua ezagutzen 1 Sm 16,7; Es 24,12; Eg 1,24; 15,8.
Legea eta Jainkoaren erregetza
(Mt 11,12-13; 5,18)
16«Moisesen legearen eta profeten garaia Joan Bataiatzailearekin bukatu da; geroztik, Jainkoaren erregetzaren berri ona adierazten da, eta denek indar egiten dute bertan sartzeko#16,16 Moisesen legearen eta profeten garaia: Esamolde honek I.Z. osoa adierazten du. indar egiten dute bertan sartzeko: Honela ere uler daiteke: indarra erabiltzen dute haren kontra; ik. Mt 11,12 oh..#legea eta profetak Mt 7,12+. indar egiten dute 13,24; Mt 5,20+.
17«Errazago da zeru-lurrak desagertzea, legearen zeinurik txikiena ere huts gertatzea baino.
Adulterioaz
(Mt 5,32; 19,9; Mk 10,11-12)
18«Emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak adulterio egiten du; eta senarrak utzitako emakume batekin ezkontzen denak adulterio egiten du.#ezkontza eta adulterioa Mt 5,31+.
Aberatsa eta Lazaro
19«Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez janzten zena eta egunero festa ederrak egiten zituena. 20Bazen Lazaro izeneko eskale bat ere, haren ate ondoan egoten zena; zauriz josia zegoen. 21Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena. Txakurrek ere etorri eta zauriak miazkatzen zizkioten.
22«Hil zen eskalea, eta Abrahamen ondora#16,22 Abrahamen ondora: H.h., Abrahamen altzora. Esamolde honek otordu mesianikoan hildakoek izango duten elkartasuna eta ohorezko tokia adierazten du. eraman zuten aingeruek; hil zen aberatsa ere, eta lur eman zioten.#Ik. 13,28. 23Hildakoen Egoitzan#16,23 Hildakoen Egoitza: Jatorrizkoan, Hades, Hildakoen Egoitzaren grekozko izena, hebreerazko Sheol-en parekoa oinazez zegoela, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen urruti, eta Lazaro haren ondoan. 24Orduan, deiadar egin zion: “Aita Abraham, erruki nitaz; bidal ezazu Lazaro atzamar-muturra uretan busti eta niri mihia freskatzera, kiskaltzen bainago sugar hauetan”. 25Baina, Abrahamek erantzun zion: “Seme, gogoratu zuk zorion franko izan zenuela bizitzan; Lazarok, berriz, zoritxarrak; orain, hark atsegina aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak.#egoerak batekoz bestera 1,53; 6,20-21.24-25. 26Horrez gainera, leize handi bat dago zuen eta gure artean; nahita ere, ez dauka inork hemendik zuengana igarotzerik, ezta hortik guregana ere”.
27«Aberatsak, berriro: “Orduan, aita Abraham, bidal ezazu, arren, Lazaro gure aitaren etxera, 28bost anaia ditut eta; jar ditzala jakinaren gainean, beraiek ere oinaze-toki honetara etor ez daitezen”. 29Abrahamek erantzun zion: “Hor dituzte Moises eta profetak#16,29 Moises eta profetak: I.Z. osoa adierazteko esamoldea.: entzun diezaietela”. 30Hark, oraindik: “Ez, aita Abraham; hildakoren bat joaten bazaie, orduan bai bihozberrituko direla”. 31Baina Abrahamek erantzun zion: “Moisesi eta profetei entzuten ez badiete, hildakoren bat piztuta ere, ez dute kasurik egingo”».#Moisesi entzun ez Jn 5,46-47. hildakoren bat piztuta ere ez Jn 11,44-48; 20,29. Ik. 10,13.

Nu markerat:

LUKAS 16: EAB

Märk

Dela

Kopiera

None

Vill du ha dina höjdpunkter sparade på alla dina enheter? Registrera dig eller logga in