EGINAK 4

4
Pedro eta Joan judu-biltzarraren aurrean
1Oraindik Pedro eta Joan herriari mintzatzen ari zitzaizkiola, apaizak, tenpluko guardiaburua#4,1 guardiaburua: Ik. Lk 22,4 oh.#apaizak, tenpluko guardiaburua 5,24; Lk 24,4.52. saduzearrak 5,17; 23,6-8. eta saduzearrak agertu zitzaizkien. 2Oso haserre zeuden, apostoluek Jesusengan hildakoen piztuera#Jesusengan hildakoen piztuera 23,6-8; 24,15-21; 1 Ko 15,20-23. gertatu zela herriari irakasten eta hots egiten ziotelako#4,2 Saduzearrek ez zuten hildakoen piztuera onartzen (ik. 23,6-9). Beraz, ezin zuten Jesusen piztuera onartu, hau hildakoen piztuera orokorraren froga baitzen.. 3Beraz, atxilotu eta kartzelan sartu zituzten hurrengo eguna arte, berandu baitzen. 4Baina predikua entzuniko askok sinetsi egin zuten, eta gizonezko fededunak bost milaren bat izatera iritsi ziren#4,4 iritsi ziren: Ik. 2,47 oh..#fededunak gehitu 2,41+.
5Biharamunean, herriko agintari, zahar eta lege-maisuak#4,5 herriko agintari, zahar eta lege-maisuak: Hots, Jerusalemgo Biltzar Nagusia, Israelgo epaimahai nagusia. Jerusalemen bildu ziren; 6han ziren Anas apaiz nagusia, Kaifas#4,6 Anas, Kaifas: Ik. Lk 3,2 oh., Joan, Alexandro eta apaizburuen familietako guztiak. 7Pedro eta Joan beren aurrera ekarrarazi eta galdetu zieten: «Zer ahalmenez#Zer ahalmenez 3,12; Lk 20,2. egin duzue hori? Nork eman dizue eskubidea?»
8Pedrok, Espiritu Santuaz beterik, erantzun zien: «Herriko agintari eta zaharrok,#Espiritu Santua eta predikua 1,8+. Espiritu Santuaz beteak 2,4; 6,3.5; 7,55; 9,17; 11,24; 13,9. 9gaur, gaixo bati egin zaion mesedea dela eta, noren eskuz sendatu den galdetzen zaigu. 10Bego argi, bada, zuentzat eta Israel herri osoarentzat, zuek gurutziltzatu eta Jainkoak hildakoen artetik piztu zuen Jesu Kristo Nazaretarraren ahalmenaz daukazuela gizon hau zeuen aurrean sendaturik.#Ik. 3,6.16. gurutziltzatu, piztu 2,23+.24+. 11Jesus hauxe da zuek, etxegileok, mespretxaturiko harria, giltzarri gertatu dena.#etxegileok… Sal 118,22 (Lk 20,17; 1 P 2,47). 12Honengan bakarrik dugu salbamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor#4,12 beste inor: H.h., beste izenik; ik. 2,21 oh. eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik».#Jesus salbatzaile 5,31; 13,23; Mt 1,21; Lk 2,11+. salbamena 2,21; 11,14; 13,26.47; 15,1.11; 16,17.30-31; 28,28.
13Pedroren eta Joanen ausardia ikusi eta gizon eskolagabe eta arruntak zirela jabeturik, harrituak zeuden. Bazekiten, alde batetik, Jesusen lagun izanak zirela,#ausardia 4,29.31; 9,27-28; 14,3; 28,31. 14eta han zeukaten, bestetik, beren aurrean zutik, sendaturiko gizona. Ez zuten, beraz, aurka egiterik. 15Hala, biltzarretik ateratzeko agindu zieten eta honela ziharduten beren artean: 16«Zer egin gizon hauekin? Izan ere, ageri-ageriko miraria egin dute: ongi daki hori Jerusalem osoak, eta ezin dugu ukatu. 17Alabaina, herrian hori gehiago zabal ez dadin, mehatxatu egingo ditugu, gaurdanik Jesusen izena inori aipa ez diezaioten».#debekua 5,28.40.
18Deitu zituzten, bada, eta Jesusi buruz hitz egitea edo irakastea zorrotz debekatu zieten. 19Baina Pedrok eta Joanek erantzun zieten: «Zeuek ikusi Jainkoarentzat zuzena ote den guk zuen esana egitea harena egin ordez.#Jainkoari ala judu-agintariei 5,29. 20Guk ezin dugu, inola ere, entzun eta ikusi duguna#entzun eta ikusi duguna 1,3.21-22; 10,39.41. isilik gorde».
21Berriro mehatxatu ondoren, askatu egin zituzten. Ez zuten aurkitzen haiek zigortzeko erarik, herriaren beldurrez, jende guztiak Jainkoa goresten#Jainkoa goretsi 3,8+. baitzuen gertatu zenarengatik. 22Izan ere, miragarriro sendaturiko gizonak bazituen berrogeitik gora urte.
Elkartea otoitzean. Espiritua jaitsi
23Libre utzi zituztenean, senideengana itzuli ziren, eta apaizburu eta zaharrek esandako guztia kontatu zieten. 24Entzutean, denek otoitz egin zioten goraki eta aho batez Jainkoari: «Jauna, zuk egin zenituen zeru-lurrak eta itsasoa, eta horietan bizi diren guztiak;#otoitz egin zuten 1,24-25. Jainkoak egin zeru-lurrak 14,15; 17,24; Ir 20,11; Sal 146,6; Ne 9,6; Ap 10,6; 14,7. 25zuk esan zenuen Espiritu Santuaren bidez eta gure aita David zeure zerbitzariaren ahoz:
«Zergatik # Zergatik… Sal 2,1-2. dabiltza
iskanbilan nazioak,
eta asmo ustelak asmatzen herriak?
26 Mundu honetako erregeak
altxatu dira,
eta agintedunek elkar hartu dute
Jaunaren eta berak aukeraturiko
Mesiasen aurka.
27«Bai, hala elkartu dira hiri honetan Herodes eta Pontzio Pilato atzerriko nazioekin eta Israel herriarekin, zuk Mesias egin zenuen Jesus zure zerbitzari santuaren aurka.#Jesus Mesias 2,36+. zerbitzari 3,13+. 28Horrela, zure ahalmenak eta gogoak aurrez erabakia zutena bete dute horiek.#Jainkoak aurrez erabakia 2,23+. 29Begira orain, Jauna, nola mehatxatzen gaituzten; emaguzu zeure zerbitzarioi zure hitza ausardia osoz predikatzea.#Jainkoaren hitza 6,2.7; 8,14; 11,1; 13,5.7.46; 17,13; 18,11. ausardia 4,13+. 30Eta luzatu eskua, zure zerbitzari Jesusen bidez sendakuntza, mirari eta egintza#sendakuntza, mirari eta egintza harrigarriak 2,43+. harrigarriak gerta daitezen».
31Otoitza bukatzearekin batera, bilduak zeudeneko tokia dardaratu egin zen; denak Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren, eta Jainkoaren hitza ausardiaz predikatzen zuten.#Ik. 2,2-4; 10,44-46.
Apostoluen aldia (4,32—5,42)
Elkartearen bizimodua: ondasun-erkidegoa#4,32-37 ondasun-erkidegoa: Ik. 2,43 oh.
32Fededun#Fededun 2,44+. bat ziren, dena denena 2,44+. guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten. 33Apostoluek indar eta eragin handiz egiten zuten Jesus Jaunaren piztueraren testigantza. Jendeak oso estimatuak#jendeak oso estimatuak 2,47+. zituen#4,33 Jendeak oso estimatuak zituen: Honela ere itzul daiteke: Jainkoaren onginahia oparo zuten berekin guztiekin.; 34izan ere, ez zen haien artean behartsurik, zeren lurrik edo etxerik zutenek, dena saldu eta salmentaren ordaina 35apostoluen esku jartzen zuten; eta bakoitzari behar zuena#bakoitzari behar zuena 2,45+. ematen zitzaion. 36Hala egin zuen Josek, apostoluek Bernabe#Bernabe 9,27; 11,22.25.30; 12,25; 13,1-7; 15,2.12.25-39; 1 Ko 9,6; Ga 2,1.9.13. —hau da, Adore-emaile— deitu zutenak; lebitarra zen eta jaiotzez zipretarra. 37Bazuen soro bat eta, saldurik, ordaina jaso eta apostoluen esku utzi zuen.

Nu markerat:

EGINAK 4: EAB

Märk

Dela

Kopiera

None

Vill du ha dina höjdpunkter sparade på alla dina enheter? Registrera dig eller logga in