JENESA 8
8
1 Bainan Jaincoa orhoituric Noez, eta harequin arkan ciren basabere eta acienda guciez, haice bat igorri çuen lurrera, eta urac ttipitu ciren.
2 Eta lececo ithurriac hersiac içan ciren, eta ceruco ur-jauciac ere bai: eta cerutic jausten ciren uriac athertuac içan ciren.
3 Eta urac haratza eta hunatza ibiliz goan ciren lurretic: eta gutitzen hasi ciren ehun eta berrogoi eta hamar egunen buruan.
4 Eta çazpigarren hilabetheco hogoi eta çazpigarren egunean, arka baratu cen Armeniaco mendien gainean.
5 Bizquitartean urac bethi ttipituz cihoacin hamargarren hilabetheraino: ecen hamargarren hilabetheco lehembicico egunean, mendi cascoac aguertu ciren.
6 Berrogoi egun iragan cirenean, Noec, arkari eguin içan cioen leihoa idequiric, igorri çuen belea.
7 Ceina atheratzen baitzen eta ez itzulcen urac lurraren gainean agortu arteo.
8 Haren ondotic, Noec igorri çuen usoa ere ikustecotzat hea urac goan ciren oraina lurraren gainetic.
9 Bainan hunec ez kausituric non pausa çangoa, arkara bihurtu cen Noeren gana: urac ecen hedatuac ciren lur gucian: eta Noec luçatu cioen besoa, hartu çuen eta arkara sarthu.
10 Beguira egonic berce çazpi egun oraino, arkatic igorri çuen berriz usoa.
11 Eta hau arratsalde aphalean ethorri citzaioen, oliba adar bat çakarrela mocoan bere hosto ferdeequin. Noec eçagutu çuen beraz urec lurra utzi çutela.
12 Halere berce çazpi egun beguira egon cen: eta igorri çuen usoa, ceina ez baitzitzaioen guehiago bihurtu.
13 Huneletan, Noeren sei ehun eta batgarren urthean, lehembicico hilabetheco lehen egunean, urac gutituac ciren lurraren gainean, eta Noec, arkaco hegazteguia idequiric, beguiratu çuen eta ikusi lurraren açala idortua cela.
14 Bigarren hilabetheco hogoi eta çazpigarren egunean, lurra agortua guelditu cen.
15 Eta Jaincoa Noeri minçatu citzaioen, erraiten cioelaric:
16 Ilki çaizte arkatic, çu eta çure emaztea, eta çure semeac, eta çure semeen emazteac çurequin.
17 Eta çurequin diren abere guciac, mota orotacoac, hala hegastinetaric, nola abereetaric eta lurrean herrestatzen diren cierpetaric, eraman çatzu çurequin, eta athera çaizte lurraren gainera; berha eta popula çaitezte haren gainean.
18 Noe ilki cen beraz, eta harequin haren semeac eta haren emaztea, eta haren semeen emazteac.
19 Eta basabere guciac, eta aciendac, eta lurraren gainean herrestatzen diren cierpeac, cein bere motaren arabera, athera ciren arkatic.
20 Eta Noec alchatu cioen aldare bat Jaunari: eta harturic acienda eta hegastin garbi gucietaric holocausta bat escaini cioen aldarearen gainean.
21 Eta Jaunac urrindatu çuen gogozco usaina, eta erran çuen: Ez dut behinere guehiago lurra madaricatuco guiçonen gatic: ecen guiçonaren izpiritua eta asmua haurretic gaizquira ekarriac dira: ez ditut beraz guehiago bici diren guciac joco eguin içan dudan beçala.
22 Lurrac diraueno, eraiteac eta bilceac, hotza eta beroa, uda eta negua, gaua eta eguna, ez dira baratuco.
Nu geselecteerd:
JENESA 8: BHNT
Markering
Deel
Kopiëren
Wil je jouw markerkingen op al je apparaten opslaan? Meld je aan of log in