HASIERA 7
7
Noe ontzian sartu
1Jaunak esan zion Noeri: «Sar zaitez ontzian zeure etxeko guztiekin, zu beste gizon zuzenik ez baitut ikusi zure garaikideen artean.#gizon zuzena 6,9+. 2Har itzazu zeurekin zazpina bikote, ar-emeak, legez kutsatu gabeko#7,2 legez kutsatu gabeko: Moisesen legearen arabera, jateko nahiz opari gisa eskaintzeko gai ziren abereak (ik. Lb 11). diren abereen artetik, eta bikote bana, ar-emeak, kutsatuak direnen artetik.#abere kutsatu, kutsatu gabeko Lb 11; Dt 14. 3Zeruko hegaztietatik ere zazpina bikote, ar-emeak, hauen arrazak munduan iraun dezan. 4Zazpi egunen buruan euria bidaliko dut lurrera berrogei egun eta berrogei gauez, egin dudan izaki oro suntsitzeko».#berrogei egun eta berrogei gau Ir 24,18+.
5Noek Jaunak agindu guztia egin zuen. 6Seiehun urte zituen uholdea gertatu zenean.
7Uholdea hasi baino lehen, ontzian sartu zen bere emazte, seme eta errainekin batera.#ontzian sartu zen Mt 24,38; 1 P 3,20. 8Abere kutsatu gabe eta kutsatu, hegazti eta lurrean narraska dabiltzan guztietatik, 9bikote bana sartu zen ontzian Noerekin batera, Jainkoak agindu bezala.
10Zazpi egunen buruan uholdea hasi zen.
Uholdea
11Noeren bizitzako seiehungarren urtean, bigarren hilaren hamazazpian, lur azpiko itsasoaren iturri guztiak lehertu ziren eta zeruko atexkak#7,11 lur azpiko itsasoaren iturri/zeruko atexkak: Ik. 1,6-7 eta 1,6 oh. Bibliak mundua irudikatzeko duen moduan, lurra eta eguratsa bi ur-multzoren artean daude, lur azpiko eta zeru gaineko uren artean. ireki.#zeruko atexkak 8,2; 2 Erg 7,2.19; Is 24,18; Ml 3,10. 12Euri-jasa izan zen berrogei egun eta berrogei gauez.
13Egun hartan bertan sartu zen Noe ontzian bere seme Sem, Kam eta Jafetekin, bere emazte eta errainekin. 14Sartu ziren, baita ere, mota guztietako abere eta piztiak, lurreko narrasti eta hegaztiak. 15Bizidun guztiak binaka sartu ziren ontzian Noerekin batera, 16mota bakoitzetik arra eta emea, Jainkoak Noeri agindu bezala. Gero, Jaunak ontziko atea itxi zuen.
17Berrogei egunez iraun zuen uholdeak. Gora egin zuten urek eta ontzia lurretik jaso zuten. 18Urak gero eta handiago eta indartsuago ziren, eta ontzia ur gainean zebilen.
19Hain uholde handia izan zen, ezen zerupeko mendi-gailurrik garaienak ere estali baitzituen. 20Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak.
21Bizidun guztiak hil ziren: narrastiak, hegaztiak, abereak eta piztiak, eta lurrazalean mugitzen den oro, eta gizaki guztiak. 22Lehorrean bizi-arnasa zuen oro hil zen. 23Munduko izaki guztiak, bada, suntsitu ziren: gizakietatik hasi eta abere, narrasti eta zeruko hegazti guztietaraino. Ez zen gelditu Noe eta beronekin ontzian zirenak besterik.
24Ehun eta berrogeita hamar egunez iraun zuen uholdeak.
Terpilih Sekarang Ini:
HASIERA 7: EABD
Highlight
Kongsi
Salin
Ingin menyimpan sorotan merentas semua peranti anda? Mendaftar atau log masuk
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso