HASIERA 16
16
Sarai eta Agar. Ismaelen jaiotza
1Saraik, Abramen emazteak, ez zion semerik ematen. Bazuen, ordea, Agar izeneko mirabe egiptoarra,#semerik ez 15,2+ Sarai eta Agar 21,9-21; Ga 4,21-31. 2eta Saraik esan zion Abrami: «Begira, Jaunak agor egin nau. Elkar zaitez, bada, nire mirabearekin#16,2 Elkar zaitez mirabearekin: Pasartean azaltzen den jokaera legezkoa zen Mesopotamian. Emazte agorrak bere mirabearen bitartez senarrari sortutako seme-alabak senar-emazteen legezko umetzat hartzen ziren. Ikusi beste antzeko kasua 30,1-13an.. Beharbada, izango dut semerik haren bitartez».
Abramek onartu egin zuen Sarairen proposamena, 3eta Saraik Agar mirabe egiptoarra eman zion bere senarrari emaztetzat. Hamar urte zeramatzaten bizitzen Kanaanen.
4Abram Agarrekin batu eta hau haurdun gertatu zen. Horretaz ohartzean, etxekoandreari mespretxuz begiratzen hasi zen Agar. 5Orduan, Saraik esan zion Abrami:
—Zeu zara mespretxu horren erantzule. Neuk eman nizun besoetara mirabea. Baina haurdun dagoela ohartu deneko, gutxietsi egiten nau. Jaunak erabaki beza nork duen arrazoi gu bion artean.
6Abramek esan zion:
—Zeure esku duzu mirabea. Egiozu hobekien deritzozuna.
Saraik gaizki hartu zuen Agar, eta honek ihes egin zuen. 7Jaunaren aingeruak basamortuan, Xur#16,7 Jaunaren aingerua: Biblian, sarritan, Jaunaren aingeruaren bitartez Jainkoaren beraren esku-hartzea adierazten da (ik. 21,17; 22,11; 31,11; Ir 3,2.4; Mt 1,20). Xur: Sinai penintsularen iparraldean, Egiptoko mugan, zegoen basamortua (ik. Ir 15,22). bidean dagoen iturri ondoan, aurkitu zuen 8eta honela mintzatu zitzaion:
—Agar, Sarairen mirabe hori, nondik zatoz eta nora zoaz?
—Sarai neure etxekoandreagandik nator ihesi —erantzun zion Agarrek.
9Jaunaren aingeruak esan zion:
—Itzuli zeure etxekoandreagana, eta izan zakizkio menpeko.#Itzuli etxekoandreagana Flm 8-21; 1 P 2,18-20.
10Eta berriro Jaunaren aingeruak:
—Kontaezin hainbat
ugalduko ditut zure ondorengoak.#ondorengoak ugalduko (Ismaelenak) 17,20; 21,13. Ik. 25,12-18.
11Haurdun zaude
eta semea izango duzu,
eta Ismael#16,11 Ismael: Izenak Jainkoak entzun beza edo Jainkoak entzun du esan nahi du; hala ulertzen da segidako adierazpenean. ezarriko diozu izen,
entzun baitizu Jaunak
zeure atsekabean.
12Basastoa bezalakoa#16,12 Basastoa bezalakoa: Basamortuko arabiar nomadak dira Ismaelen ondorengoak, menderagaitzak eta beti harat-honat dabiltzanak, basastoaren antzera (ik. Jb 39,5-8). izango da,
denen aurka borrokatuko da,
eta denak izango ditu aurka.
Anaia guztiengandik aparte
biziko da.
13Agarrek «Zeu zara ikusi nauzun Jainkoa» eman zion izen mintzatu zitzaion Jainkoari, hau baitzioen: «Ez dut, bada, ni ikusi nauena bera ikusi?» 14Horregatik, Kadex eta Bered artean dagoen ur-putzuari Lahai-Roi#16,14 Kadex: Negeven ekialdean, Jerusalemdik 150 km-ra gutxi gorabehera. Bered: Toki ezezaguna. Lahai-Roi: Putzuaren antzinako izena zen segur aski, tokiko jainkoren baten kultu-lekua. Hebreerazkoak hitz-jokoa egiten du ikusi hitzarekin. deritza, hau da, «Bizi denak ikusi nau». 15Gerora, semea eman zion Agarrek Abrami, eta honek Ismael ezarri zion izena.#Agarren semea Ga 4,22-23. 16Laurogeita sei urte zituen Abramek, Agarrek Ismael sortu zionean.
Terpilih Sekarang Ini:
HASIERA 16: EABD
Highlight
Kongsi
Salin
Ingin menyimpan sorotan merentas semua peranti anda? Mendaftar atau log masuk
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso