Eta Joseri esan zion: «Ez daiteke inor zu baino gizon argi eta zuhurragorik izan, Jainkoak gauza guztietan aditua izatea eman dizunez gero. Zeu izango zara, bada, nire jauregiko buru, eta zuk esana egingo du herri osoak. Neu bakarrik izango nauzu gainetik, errege naizenez.