LUKAS 14
14
1Guertha cedin halaber hura ethorri cenean Phariseuetaco principal baten etchera Sabbathoan bere refectionearen hartzera, hec gogoa emaiten baitzeraucaten.
2Eta huná, guiçon hydropicobat cen haren aitzinean.
3Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén Legueco doctorey eta Phariseuey, cioela, Sori da Sabbathoan sendatzea?
4Eta hec ichilic egon citecen, Eta harc hura harturic senda ceçan, eta igor ceçan.
5Eta ihardesten cerauela, erran ceçan, Ceinec çuetaric astoa edo idia putzura eror badaquió, eztu bertan hura idoquiren Sabbath egunean?
6Eta ecin gauça hauén gainean ihardets ceçaqueoten.
7Erraiten cerauen halaber gomitatu içan ciradeney comparationebat, gogoatzen çuela nola lehen iarlekuéz hautatzen ciraden, ciostela,
8Norbeitec dei açanean ezteyetara, ezadila iar lehen lekuan, guertha eztadin, hi baino ohoratuagobat harc deithu duen:
9Eta ethorriric hura eta hi deithu çaituztenac erran dieçán, Emóc huni lekua: eta orduan has ezadin ahalquerequin azquen lekuaren eduquiten.
10Baina gomitatu aicenean, habil, iar adi azquen lekuan: dathorrenean hi gomitatu auenac erran dieçançat, Adisquideá, igan adi gorago: orduan duquec ohore hirequin mahainean iarriric daudenén aitzinean.
11Ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.
12Eta bera gomitatu çuenari-ere erraiten ceraucan, Eguiten duanean barazcaribat edo affaribat, eztitzala dei eure adisquideac, ez eure anayeac, ez eure ahaideac, ez auço abratsac, hec ere aldiz bere aldetic gomita ezeçatençát, eta ordaina renda eztaquián.
13Baina eguiten duanean banquetbat, dei itzac paubreac, impotentac, mainguäc, itsuac:
14Eta dohatsu içanen aiz: ceren ezpaitute nondic hiri ordaina renda: ecen hiri rendaturen çaic ordaina iustoén resurrectionean.
15Eta gauça hauc ençunic harequin mahainean iarriric ceudenetaric batec erran cieçón, Dohatsu duc Iaincoaren resumán ogui ianen duena.
16Eta harc erran cieçón, Guiçon batec eguin ceçan affari handibat, eta dei ceçan anhitz:
17Eta igor ceçan bere cerbitzaria affal ordutan, gomitatuey erraitera, Çatozte, ecen gauça guciac prest dirade.
18Baina guciac has citecen consentimendu batez excusatzen. Lehenac erran cieçón, Possessionebat erossi diat, eta haren ikustera ilki behar diat: othoitz eguiten drauat, eduqui neçac excusatutan.
19Eta berceac erran ceçan, Borz idi vztarri erossi citiat, eta banihoac hayén phorogatzera: othoitz eguiten drauat eduqui neçac excusatutan.
20Eta berceac erran ceçan, Emazte hartu diat, eta halacotz ecin niathorrec.
21Eta itzuliric cerbitzari harc conta cietzón gauça hauc bere nabussiari. Orduan asserreturic aitafamiliác erran cieçón bere cerbitzariari, Habil fitetz placetara, eta hirico carriquetara, eta paubreac eta impotentac, eta mainguäc eta itsuac huna barnera erekar itzac.
22Eta erran ceçan cerbitzariac, Nabussiá, eguin içan duc, manatu duán beçala eta oraino baduc leku.
23Orduan erran cieçón nabussiac cerbitzariari, Oha bidetara eta berroetara, eta bortchaitzac, sartzera bethe dadinçát ene etchea.
24Ecen erraiten drauçuet, guiçon deithu içan ciraden hetaric batec-ere eztuela ene affaritic dastaturen.
25Eta gendetze handiac ioaiten ciraden harequin: eta itzuliric erran ciecén.
26Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzesten ezpaditu bere aita eta amá, eta emaztea eta haourrac, eta anayeac eta arrebác, etare guehiago bere arima-ere, ecin date ene discipulu.
27Eta norc-ere ezpaitacarque bere crutzea, eta ene ondoan ethorten ezpaita, ecin date ene discipulu.
28Ecen cein da çuetaric dorrebat edificatu nahi duenic, lehen iarriric gostuac contatzen eztituena, eya acabatzeco baduenez?
29Fundamenta eçarri duqueen ondoan, eta ecin acabatu duqueenean, ikussiren duten guciac harçaz truffatzen has eztitecençát, dioitela,
30Guiçon hunec hassi du edificatzen eta ecin acabatu du.
31Edo cein da reguea berce regue baten contra batailla emaitera abiatzen dena, lehen iarriric consultatzen eztuen, eya hamar millarequin aitzinera ilki ahal daquidionez, hoguey millarequin haren contra ethorten denari?
32Bercela hura oraino vrrun deno, embachadore igorriric baque esquez iarten da.
33Hala beraz, norc-ere çuetaric bere on guciac ezpaititu renuntiatzen hura ecin date ene discipulu.
34On da gatza: baina baldin gatza gueçat badadi, cerçaz gacituren da?
35Ezta lurrecotzat, ez ongarricotzat deusgay: baina camporat egoizten da hura. Ençuteco beharriric duenac, ençun beca.
Valið núna:
LUKAS 14: BHNT
Áherslumerki
Deildu
Afrita
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in