Gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten. Jainkoaren semeek, gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.
Orduan, Jaunak esan zuen: «Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari».
Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.