YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 3

3
Elkartasun-oparia
1«Elkartasun-oparitzat abelgorria eskaini behar duenak, abere akats gabea eskainiko du Jaunaren aurrean, arra nahiz emea.#Elkartasun-oparia 7,11-21; 19,5-8; 22,21-25. 2Eskaintzaileak, eskua buruan ezarri ondoren, elkarketa-etxolaren sarreran hilko du; gero, apaizek, Aaronen ondorengoek, haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.
3«Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: heste inguru eta gaineko gantza#3,3 gantza: Aberearen zati koipetsuak hoberenentzat hartzen ziren; Jaunari zegozkion, beraz (ik. 3,16; Sal 36,9)., 4giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik, 5erre egingo dute apaizek aldarean, sutan dauden egurren gaineko erre-opariekin batera. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia.
6«Abere xehea eskaini behar duenak, akats gabea eskainiko du, arra nahiz emea. 7Bildotsa bada, eskaintzaileak Jaunaren aurrean aurkeztuko du, 8eta, eskua buruan ezarri ondoren, elkarketa-etxolaren aurrean hilko du; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik. 9Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: buztan osoa#3,9 buztan osoa: Zenbait ardi-motatan, buztana oso koipetsua zen. ipur-mokorretik ebakia, heste inguru eta gaineko gantza, 10giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik, 11erre egingo du apaizak aldarean. Jaunaren ohorez erretako oparia da.
12«Eskaintzekoa ahuntza bada, eskaintzaileak Jaunaren aurrean aurkeztuko du, 13eta, eskua buruan e+zarri ondoren, elkarketa-etxolaren aurrean hilko du; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik. 14Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: heste inguru eta gaineko gantza, 15giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik, 16erre egingo du apaizak aldarean. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia. Gantz guztia Jaunarentzat da.
17«Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun biziko zareten edonon: ez duzue gantzik, ez odolik jango».#biziko zareten edonon 7,26; 23,3.14.21.31; Ir 19,5. ez gantzik jan 7,23-25. ez odolik jan 7,26; 17,10-14; 19,26; Has 9,4+.

Currently Selected:

LEBITARRENA 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in