YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 16

16
Moabentzat itxaropenik ez
1«Moabdarrok,
bidali lurraldeko nagusiari
zerga gisa zor dituzuen bildotsak,
basamortuko Sela hiritik
Sion mendira#16,1 Sela: Harkaitz esan nahi du, eta agian Moabeko lurralde osoa adierazten du. Sela bat 2 Erg 14,7an aipatzen da. Sion mendira: H.h., Sion alabaren mendira; ik. 1,8 oh. Tx.aren intepretazioa zaila da; agian, Judako erregeari, lurraldeko nagusiari, honen babesa lortzeko eskaintzen dion opari sinbolikoa dira bildotsak..
2Habiatik uxaturiko
txorikumeak dirudite
Moabeko bizilagunek#16,2 bizilagunek: H.h., alabek; seguruenik, bizilagunak oro har adierazteko irudia.,
Arnon errekaren pasabideetan.
3Hau diotsote Judako herriari:
“Esaguzue zer egin,
hartu zeuen gain gure defentsa.
Itzalpetu eguerdi betea
eta egizue gauaren antzeko,
erbesteratuak gordetzeko,
ihesi doazenak aurki ez ditzaten.
4Utziezue Moabeko erbesteratuei
zuenean bizitzen.
Babes itzazue hondatzaileagandik#16,4 hondatzailea: Asiria, segur aski.”».
Zapalkuntza amaitu,
hondamendia igaro eta zapaltzailea
lurraldetik joango denean,
5Jainkoak maitasunean
finkatuko du errege-tronua,
eta Daviden ondorengoa
eseriko da bertan:
epaile leial izango da, justiziazale,
zuzenbidea egiteko gogotsu.#errege-tronua finko 2 Sm 7,13; Es 25,5. justizia eta zuzenbidea 9,6+.
6Honela dio Judako herriak:
«Ezaguna dugu
Moaben gehiegizko harrokeria,
haren oilarkeria eta handiustea,
haren handi-iritzi hutsalak.#Ik. Jr 48,29-33; So 2,8.
7Horregatik,
beren herriarengatik aiene
egingo dute moabdarrek,
aiene guztiek;
intziri egingo dute,
atsekabearen atsekabez,
Kir-Hareseteko
mahats-opilez#16,7 Kir-Hareseteko mahats-opilak: Kir-Hareseti buruz, ik. 15,1 oh.; mahats-opilak kultuarekin zuten zerikusia segur aski (ik. Os 3,1). oroituz.
8Izan ere, zimelduak daude
Hexbongo landak,
Sibmako mahastiak.
Hango ardoak nazioetako erregeak
zorabiatzen zituen.
Jazer-eraino iristen ziren aihenak,
basamorturaino hedatzen,
Itsaso Hileraino luzatzen.
9Horregatik, Sibmako mahastiari
negarrez ari natzaio,
Jazerrekin batera;
negar-malkoz bustiko zaituztet,
Hexbon eta Elale,
mahats-biltze
eta uztako poz-irrintziak
galdu baitira zuenean.
10Joan dira soroetatik
poza eta alaitasuna;
mahastietan ez da gehiago
oihu eta kantarik;
dolareetan ez da gehiago
mahatsik estutzen.
Kito#16,10 Kito: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Bukatu ditut dio. poz-irrintziak!
11Harpa baten antzera
dardaraz daukat bihotza
Moabengatik,
dardaraz barrua Kir-Haresengatik.
12Moab nekatzeraino ibiliko da
muinoetara bidean,
otoitzerako bere santutegira
joan eta joan,
baina alferrik izango du».
13Horra Jaunak Moabi buruz aspaldi esana. 14Hona zer dioen orain:
«Hiru urte barru juxtu#16,14 juxtu: Ideia hau jornalariaren urteak bezalakoak esamoldeaz adierazten du jatorrizkoak. Tx.ak eranskina dirudi, agian antzinako iragarpen bat gaurkotzeko egina, garaia zehaztea zaila den arren.,
Moabeko handikiak
eta haren jendetza ugaria
guztiz eskas bihurtuko dira:
talde txiki eta indargabe bat
besterik ez da bizirik geldituko».

Currently Selected:

ISAIAS 16: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in