YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 14

14
Herria erbestetik itzuli
1Bai, erruki izango die Jaunak
Jakoben ondorengoei:
bere aukeratua
izango du oraindik Israel
eta beren lurraldean
ezarriko ditu berriro.
Atzerritarrak
haiengana bilduko dira
eta bat egingo dute
Jakoben herriarekin.#beren lurraldean ezarriko Ez 37,14. Atzerritarrak haiengana bilduko 11,10; 56,3.6; Za 2,15.
2Herri askok lagunduko die,
beren lurralderaino eramanez;
baina israeldarrak
haien jabe egingo dira
Jaunaren lurraldean,
morroi eta neskametzat hartuz.
Lehen gatibu eduki zutenak
gatibu hartuko ditu Israelek
eta lehengo zapaltzaileak
menderatuko.#Herriek lagunduko 49,22; 66,20. morroi eta neskame 60,14; 61,5. gatibu hartuko Za 2,13.
Babiloniako erregeari irri-kanta
3Zeure neke eta nahigabeen ondoren eta jasan duzun morrontza gogorraren ondoren, Jaunak atseden emango dizunean, Israel,#atseden eman Jr 30,10. Ik. Ir 33,14+. 4honako irri-kanta hau abestuko diozu Babiloniako erregeari:
«Horra zertan den zapaltzailea!
Horra zertan den
haren harrokeria#14,4 harrokeria: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazko hitza ulertezina da.!#Horra zertan den… Jr 50,23-24; Ap 18,9-19.
5Hauts egin du Jaunak
gaizkileen aginte-makila,
zapaltzailearen nagusigoa.
6Honek herriak
amorruz jotzen zituen,
aspertu gabe jo ere;
nazioak suminez zapaltzen zituen,
etengabe pertsegituz.
7Lasai eta bakean
dago orain lurraldea,
pozez oihu dagi.#pozez oihu lurrak Jr 51,48; Ap 18,20.
8Libanoko nekosta eta zedroek ere
poz hartzen dute zure lepotik,
esanez:
“Zu erori zarenez geroztik,
ez dator inor gu moztera#14,8 gu moztera: Asiria eta Babiloniako erregeek Libanoko basoak mozten zituzten beren eraikuntza-lanetarako.”.
9Egonezinik dago han behean
Hildakoen Egoitza,
zuri harrera egiteko zain.
Zu zarela-eta esnatu egin ditu
hildakoen espirituak#14,9 hildakoen espirituak: H.h., itzalak. Hildakoen Egoitza sarri azaltzen da Biblian pertsonifikatua.,
lurreko handiki guztien arimak;
beren tronuekin jaikiarazten ditu
herrietako errege guztiak.#Hildakoen Egoitzak harrera Ez 32,18-32.
10Denek aho batez esaten dizute:
“Zureak ere egin du,
gure pareko zara orain.
11Herio Leizera amildu dute
zure harrokeria,
zure harpa-soinuekin batera.
Ustela duzu azpigarri,
harrak estalki”.
12Horra zerutik eroria,
goizeko izar distiratsu hori!
Horra lurrera amildua,
herrien menderatzaile hori!#zerutik eroria Ap 8,10; 9,1. goizeko izarra Ap 22,16.
13Honela zenioen zeurekiko:
“Zeruraino igoko naiz;
izarrik garaienak baino gorago
jarriko dut tronua;
iparraldeko azken mugan
eseriko naiz,
jainkoak biltzen diren mendian#14,13 jainkoak biltzen diren mendia: Ik. Sal 48,3 oh. 12-15 tx.etan kanaandar mitologiaren eragina nabari da zenbait gai eta iruditan; horietan ezagunena jainkoek lurreko arazoak erabakitzeko biltzen zireneko mendiarena da; mendi sakratu hori iparraldean zegoen eta greziarren Olinporen parekoa da. Dena den, profetak azpimarratu nahi duena Babiloniako erregearen gehiegizko harrokeria eta handinahia da.;#Zeruraino igo Lk 10,15.
14hodei guztien gainetik igoko naiz
eta Goi-goikoaren antzeko izango”.#Goi-goikoaren antzeko Has 3,5; Ez 28,2.6.9; Dn 11,36; 2 Ts 2,4.
15Baina horra:
Herio Leizera jaitsi zara,
zuloaren barren-barrenera!#Herio Leizera jaitsi Ez 32,23.
16Ikusten zaituztenak
begira-begira gelditzen zaizkizu;
ezin dute sinetsi zuri gertatua:
“Hau al da mundua dardaraz
eta herrialdeak beldur-ikaraz
jartzen zituena?
17Hau al da mundua basamortu
eta hiriak errauts bihurtzen zituena?
Hau gatibuak sekula
askatzen ez zituena?”
18Herrietako errege guztiek
ohorezko atsedena izan ohi dute,
nork bere hilobian;
19zu, ordea, hobiratu gabe#14,19 hilobiratu gabe: Hilobirik gabe geratzea madarikazio larritzat jotzen zen (ik. 1 Erg 13,21-22; Jr 22,19). 19. tx.eko testua iluna da.
bota zaituzte,
gauza nazkagarriaren pare;
leizeko harri artera
bota dituztenekin zaude,
ezpataz hildakoen gorpuen artean,
hankapean zapaltzen den
gorpuaren pare.#hilobiratu gabe Jr 22,19+.
20Ez duzu, hil eta gero,
beste erregeen zoria izango,
zeure lurraldea hondatu baituzu
eta zeure herriko jendea hil.
Zure, gaizkile horren,
ondorengotzak
ez du luzaroan iraungo.
21Presta zaitezte, bada,
haren seme-alabak hiltzeko;
gurasoek egindako
gaiztakeriengatik
behar dute hil,
sekula berriz altxa
eta lurraldeaz jabe ez daitezen,
mundua berriro hiriz
bete ez dezaten».
22Honela dio Jaun ahalguztidunak:
«Haien aurka ekingo diot,
Babiloniaren izena eta aztarna,
hazia eta ondorengotza
ezabatuko ditut.
23Erratza pasatuko diot
eta guztiz erraustuko;
zingira eta triku-leku bihurtuko dut».
Jaun ahalguztidunak esan du.
Jaunak Asiria suntsituko
24Honela egin du zin
Jaun ahalguztidunak:
«Nire egitasmoak
burutu egingo dira,
nire erabakiak bete.#Nire egitasmoak burutu egingo 10,15+.23; 28,22; 40,8. Ik. 8,10.
25Asiria neure lurralde Israelen
birrinduko dut,
neure mendietan zapalduko.
Kenduko zaio haren uztarria
nire herriari,
eroriko haren zama bizkarretik.#Asiria birrinduko 10,5-11.24-27. uztarria 9,3+.
26Mundu guztiarekiko hartu dut
erabaki hau.
Luzatua dut eskua
nazio guztiak zigortzeko.
27Jaun ahalguztidunak hartu duen
erabakia nork galarazi?
Jaunak luzatua duen eskuari
nork atzera eragin?»#nork galarazi? Dn 4,32.
Filistearrei oharpena
28Akaz erregea hil zen urtean#14,28 hil zen urtea: Ez da segurua Akazen heriotzako data; K.a. 727a edo 716a izan daiteke (ik. 2 Erg 16,20)., mezu hau iragarri zuen Isaiasek:
29«Ez poztu, filistear herria,
jotzen zintuen zigorra#14,29 jotzen zintuen zigorra: Asiria da (ik. 10,5). Tx.eko irudiek, itxuraz lasaigarria den egoera gero eta okerrago bihurtuko dela adierazten dute.
hautsia dela eta; izan ere,
sugegorria sortuko da sugetik,
eta herensuge hegalaria
sugegorritik.#jotzen zintuen zigorra 10,5.20.
30Nire herriko gizagaixoenek ere
izango dute non bazkatu,
behartsuek lasai
hartuko dute atseden;
filistearrak, ordea,
goseak hilaraziko ditut,
bat bakarrik ere
ez da bizirik geldituko.
31Egin aiene eta garrasi,
Filisteako hiriok!
Ikaratu, lurralde osoa!
Hor baitator iparraldetik#14,31 iparraldetik: Iparraldetik etorri ohi ziren asiriar eta babiloniar erasotzaileak (ik. Jr 1,14 oh.).
gudarostea,
ke-laino trinko baten antzera,
inortxo ere bere lerrotik
okertzen ez dela.#iparraldetik dator 20,1; Jr 1,14+.
32Zer erantzungo ote diegu
herri horretako mandatariei?
Sion sendo ezarri duela Jaunak,
eta bertan izango dutela babes
haren herriko dohakabeek».

Currently Selected:

ISAIAS 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in