DANIEL 1
1
Daniel eta lagunak Babilonian
1Judako errege Joiakimen erregealdiko hirugarren urtean#1,1 hirugarren urtea: Data honen arabera, K.a. 606. urtean kokatzen da gertakizuna (ik. 2 Erg 24,1; 2 Kro 36,5-7). Hala ere, kontuan hartu behar da egileak kontakizunari ezartzen dion inguru historikoa ez dela egiazkoa eta erabiltzen dituen datu historikoak zehaztasun gabeak direla., Babiloniako errege Nabukodonosorrek setiatu egin zuen Jerusalem. 2Jaunak honen eskuetara eman zituen Joiakim Judako erregea eta Jaunaren etxeko ontzi asko, eta Nabukodonosorrek Babiloniara eraman zituen, bere jainkoen jauretxeko altxortegian gordetzeko.
3Gero, errege edo handikien familietako israeldar gazte batzuk aukeratzeko agindu zion jauregiko funtzionarioburu zen Axpenazi. 4Akatsik gabeak izan behar zuten, itxura ederrekoak, jakinduriaz, adimenez eta zuhurtasunez beteak, erregearen jauregian zerbitzatzeko modukoak. Babiloniarren hizkera eta idazkera irakatsiko zizkieten#1,4 2b-4 zatian, Isaiasek Ezekias erregeari eginiko profeziaren burutzea adierazten da (ik. 2 Erg 20,17-18; Is 39,6-7; ik. orobat 2 Erg 24,10-16; 2 Kro 36,10).. 5Gainera, bere janari eta edari beretik emateko agindu zuen erregeak. Hiru urtez horrela hezi ondoren, erregearen zerbitzari izango ziren.
6Aukeratuen artean, Judaren leinuko lau gazteok zeuden: Daniel, Hananias, Mixael eta Azarias. 7Jauregiko funtzionarioburuak izen berriak eman zizkien: Danieli#1,7 Daniel: Izenak hebreeraz Jainkoa da nire epaile esan nahi du. Izen-aldaketak pertsonari eginkizun berria ezartzen zaiola esan nahi du (ik. 2 Erg 23,34), erregeak gazteen gain duen aginpidea adierazteaz gain. Beltxatzar izena eman zion, Hananiasi Xadrak, Mixaeli Mexak eta Azariasi Abed-Nego. 8Baina Danielek, bere burua erregearen jan-edariz ez kutsatzea#1,8 ez kutsatzea: Janariei buruzko legearen debekuak hautsiz (ik. Lb 11,1-23). Makabearren garaian, janari debekatuak jatea apostasiaren ezaugarri bihurtu zen (2 M 5,27; 6,18—7,42). erabakia zuenez, janari kutsatu haietara ez behartzeko eskatu zion jauregiko funtzionarioburuari. 9Jainkoaren eraginez, funtzionarioburuaren onginahia bereganatu zuen Danielek; 10hala ere, hau erantzun zion hark: «Erregeak berak erabaki du zuek zer jan behar duzuen; horregatik naiz beldur, zeren eta, beste gazteei baino itxura txarragoa ikusiko balizue, nire bizia jarriko baitzenukete arriskuan».
11Funtzionarioburuak Daniel, Hananias, Mixael eta Azarias zaintzaile baten ardurapean jarriak zituen, eta Danielek proposamen hau egin zion zaintzaileari: 12«Egizu proba gurekin hamar egunez: ez eman jaten eta edaten barazkiak eta ura besterik. 13Epe horren ondoren konparatu gure itxura eta erregearen janaritik jaten duten gazteena, eta jokatu orduan gurekin ikusitakoaren arabera».
14Morroiak onartu zuen proposamena, eta hamar eguneko proba egin zuen haiekin. 15Hamar egunen buruan, erregearen janaritik jan zuten beste gazteak baino ederrago eta mardulago aurkitu zituen. 16Ordudanik, aginduriko janaria eta edaria baztertuz, barazkiak bakarrik ematen zizkien. 17Jainkoak lau gazte haiei idazki eta jakintza oro ulertzeko adimena eta buru argia eman zizkien. Bazuen Danielek ametsak eta ikuskarien esanahia argitzeko gaitasuna ere.#ametsak argitzeko gaitasuna 4,6; 5,12; Has 41,12.15.
18Aukeraturiko gazteak prestatzeko erregeak ezarri zuen epea betetzean, funtzionario-buruak Nabukodonosorri aurkeztu zizkion. 19Haiekin hitz egiten jardun zuen erregeak, eta Daniel, Hananias, Mixael eta Azarias adinakorik ez zuen aurkitu. Harrezkero, beraz, bere zerbitzurako hartu zituen. 20Jakinduria eta buru argia eskatzen zuten arazoetan erregeak iritzia eskatzen zienean, haien erantzunak erreinuko azti eta igarle guztienak baino hamar aldiz hobeak iruditzen zitzaizkion. 21Daniel han gelditu zen Ziro#1,21 Ziro: Zirok K.a. 539an konkistatu zuen Babilonia (ik. Esd 1,1 oh.). erregearen lehenengo urtea arte.
Currently Selected:
DANIEL 1: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso