EGINAK 23
23
1Paulo honela mintzatu zen, biltzarrari begira: «Anaiok, nik kontzientziarik garbienaz jokatu izan dut Jainkoaren aurrean gaur arte».#Kontzientzia garbia 24,16; 2 Ko 1,12; 2 Tm 1,3. 2Honetan, Paulori ezpainetako bat emateko agindu zien Ananias#23,2 Ananias: 27-59 bitartean apaiz nagusi izana. Aldi baterako kargutik kendua egon zen, 52 aldera. Juduen guduaren hasieran (66. urtean) hil egin zuten.#Ananias apaiz nagusi 24,1. ezpainetako bat Jn 18,22-23. apaiz nagusiak bere laguntzaileei. 3Orduan, Paulok esan zion: «Jainkoak joko zaitu, horma zuritu hori! Ni legearen arabera epaitzeko zaude hor eseria; nola hausten duzu legea ni jotzeko aginduz?»#horma zuritua Ez 13,10-12. Ni legearen arabera epaitzeko Lb 19,15.
4Han zeudenek esan zioten Paulori:
—Jainkoaren apaiz nagusia iraintzen duzu!
5Paulok, orduan:
—Anaiok, ez nekien apaiz nagusia zenik. Bai, Liburu Santuak dio: Ez madarikatu#Ez madarikatu… Ir 22,27.zeure herriko buruzagia.
6Bai baitzekien batzuk fariseuak zirela eta besteak saduzearrak#saduzearrak eta hildakoen piztuera 4,1-2; 23,8; Mt 22,23. Paulo fariseua 26,5; Flp 3,5. piztuera espero 4,2; 24,15.21; 26,6-8; 28,20., honela esan zuen#23,6 honela esan zuen: Paulok oso zuhur jokatzen du (ik. Mt 10,16) fariseuak irabazteko, bere burua fariseu bezala azalduz. Baina egia da izan, hildakoen piztuerari dagokionez, kristautasuna eta fariseuen irakatsiak elkarrengandik hurbil zeudela. Paulok ozenki biltzarraren erdian: «Anaiok, ni fariseua naiz, fariseuen semea, eta hildakoen piztuera espero dudalako naukate auzitan».
7Hori esan zuenean, sesioa sortu zen fariseuen eta saduzearren artean, eta biltzarra bitan zatitu zen. 8(Izan ere, saduzearrek ez dute onartzen ez piztuerarik, ez aingerurik, ez espiriturik; fariseuek, aldiz, bai). 9Izugarrizko iskanbila sortu zen. Fariseuen alderdiko lege-maisu batzuek altxatu eta gogor esan zuten: «Ez dugu honengan errurik aurkitzen. Eta espiritu edo aingeruren batek hitz egin badio, zer?»#fariseu batzuk alde 5,34-35.
10Sesioa gogortzen ari zen, eta gudalburuak, Paulo txikituko zuten beldurrez, gudari-taldeari jaisteko agindu zion, handik atera eta kuartelera eraman zezaten.
11Hurrengo gauean, Jauna agertu zitzaion Paulori#Jauna agertu Paulori 18,9; 27,24. Jerusalemen eta Erroman testigu 19,21; 27,24; 28,16.30-31. Ik. 22,18-21. eta esan zion: «Izan bihotz! Jerusalemen nire testigu izan zaren bezala, halaxe behar duzu izan Erroman ere».
Pauloren aurka zelata
12Eguna zabaltzean, zenbait juduk elkar hartu zuten eta zin egin, ez zutela ez jango eta ez edango Paulori bizia kendu arte.#Paulo hiltzeko asmoak 9,23+. 13Berrogeitik gora ziren horrela hitzartuak. 14Apaizburu eta zaharrengana joan ziren, bada, eta esan zieten: «Zin eginez hitzeman dugu ez dugula deus hartuko, Paulo hiltzen ez dugun bitartean. 15Orain, bada, zuek, biltzarrarekin elkar harturik, eskaiozue gudalburuari Paulo bihar zuengana ekartzeko, haren arazoa xehekiago aztertu nahiko bazenute bezala. Eta gu gertu egongo gara, hura bidean garbitzeko».
16Baina Pauloren ilobak, arrebaren semeak, azpikeria horren berri jakin zuen eta kuartelera joan zen, Paulori jakinaraztera. 17Paulok ehuntari bati deitu eta esan zion:
—Eramazu gazte hau gudalburuagana; badu zerbait hari esateko.
18Eraman zuen, bada, ehuntariak gudalburuagana eta esan zion:
—Paulo presoak deitu dit eta gazte hau zuregana ekartzeko eskatu; zerbait omen du zuri esateko.
19Gudalburuak eskutik hartu zuen eta, aparte eramanik, galdetu zion:
—Zer duzu esateko?
20Mutilak erantzun zion:
—Juduak elkar harturik daude, bihar Paulo Biltzar Nagusira eraman dezazula zuri eskatzeko, haren arazoa xehekiago aztertzeko aitzakiaz. 21Baina zuk ez sinetsi, berrogeitik gora gizonek zelata jarriko baitiote; zin egina dute ez dutela jango, ez edango, Paulo garbitu arte. Prest daude dagoeneko, zuk beraien eskabideari erantzun zain.
22Gudalburuak bidali egin zuen mutila, esanez:
—Ez esan inori honen berri eman didazunik.
Paulo Zesareara eramana
23Gudalburuak, orduan, bi ehuntariri deitu eta agindu hauek eman zizkien: «Eduki itzazue prest gaueko bederatzietarako berrehun soldadu oinezko, hirurogeita hamar zaldizko eta berrehun lantzari, Zesareara#23,23 Zesarea: Ik. 8,40 oh. joateko. 24Gerta itzazue zaldiak ere, Felix#23,24 Felix: Judeako gobernari izan zen 52tik 59 edo 60 bitartean. gobernariagana Paulo bizirik eta onik eramateko».
25Eta gutun bat idatzi zuen, honela zioena:
26«Klaudio Lisiasek Felix gobernari agurgarri horri, agur!
27«Bidaltzen dizudan gizon hau juduek atxilotu zuten. Eta, hiltzera zihoazela, soldaduekin joan eta atera egin nuen haien eskuetatik, Erromako hiritarra zela jakinik.#atera nuen haien eskuetatik 21,30-33; 23,10. Erromako hiritar 22,25-29. 28Zergatik salatzen zuten aztertu nahirik, juduen Biltzar Nagusira eraman nuen. 29Eta ikusi dut, beren legeko zenbait gorabeheragatik salatzen dutela, baina ez duela heriotza edo kartzela merezi duen errurik.#legeko gorabeherak 18,15+. heriotza merezi duen errurik 18,14+. 30Eta honen kontra zelata bat prestatua dutela jakin dudanez, zuri bidaltzen dizut lehenbailehen, aldi berean salatzaileei adierazten diedalarik zure aurrean agertu behar dituztela beren salakuntzak».#23,30 Eskuizkribu askok ohiturazko agur-hitzokin amaitzen dute gutuna: Agur, ongi izan!#Paulo hiltzeko asmoak 23,12-15.20-22. zure aurrean agertu salakuntzak 24,5-8; 25,5.
31Agindu bezala, soldaduek Paulo hartu eta Antipatrisera#23,31 Antipatris: Jerusalemdik Zesareara erdibidean zegoen hiria. eraman zuten gauez. 32Biharamunean, zaldizkoei Paulorekin joaten utzirik, beraiek kuartelera itzuli ziren. 33Zesareara iritsi zirenean, zaldizkoek gobernariari gutuna eman eta Paulo aurkeztu zioten. 34Gobernariak gutuna irakurri eta Paulo zein probintziatakoa zen galdetu zuen. Ziliziakoa#Paulo Ziliziakoa 22,3. zela jakinik, 35esan zion: «Zure salatzaileak datozenean entzungo dizut».
Eta Herodesen jauregian#23,35 Herodesen jauregia: Herodes Handiak eraikitako jauregia, erromatar gobernarien bizileku bihurtua. giltzapean gorde zezatela agindu zuen.
Currently Selected:
EGINAK 23: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso