YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 21

21
Paulo Jerusalemera
1Haiengandik aldendurik, ontzia hartu eta Koseraino joan ginen#21,1 Kos: Asia Txikiko itsasbazter aurrean zegoen uhartetxoa; gainerako tokien berri jakiteko, ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. joan ginen: Hemen hasten da hirugarren gu-zatia; ik. 16,10 oh. zuzenean; biharamunean, berriz, Rodasera, eta handik Patarara. 2Hemen Feniziara zihoan ontzi bat aurkitu genuelarik, bertara igo eta abiatu egin ginen. 3Zipre begiztatu eta ezkerretara utzirik, Siriarantz jarraitu genuen eta Tirora iritsi, han hustu behar baitzuen ontziak bere karga. 4Hango ikasleen#ikasleak 6,1+. Jerusalemera ez igotzeko 20,22-23; 21,12-14. bila joan ginen eta astebetez beraiekin gelditu; Jerusalemera ez igotzeko esan zioten haiek Paulori Espirituaren eraginez. 5Baina, astea igaro ondoren, geure bidaiari jarraitu genion. Hiritik kanporaino lagundu#lagundu 20,38+. elkar agurtu aurretik otoitza 20,36. ziguten haiek denek, beren emazte eta haurrekin. Hondartzan otoitz egin genuen belauniko; 6gero, elkarri agur egin ondoren, ontzira igo ginen, eta haiek etxera itzuli.
7Gu Tirotik Ptolemaidara#21,7 Ptolemaida: Galileako Mediterraneo itsasbazterrean Tiro eta Zesarearen artean. joan ginen, hala geure itsasbidea bukatuz. Han senideak#senideak 1,15+. agurtu genituen eta egun osoa eman genuen beraiekin. 8Biharamunean atera eta Zesareara heldu ginen. Han, apostoluen zazpi laguntzaileetako bat#21,8 Zesarea: Ik. 8,40 oh. zazpi laguntzaileetako bat: Ik. 6,1-6 eta 6,5 oh. Felipe Zesarean utzia zuen idazleak, 8,40an. zen Felipe misiolariaren etxera joan ginen, eta bertan gelditu.#Felipe, zazpietako bat 6,5+. 9Hark profezi dohaina zuten lau alaba#profezi dohaina zuten lau alaba 11,27+. Ik. 2,17. ezkongabe zituen.
10Han zenbait egun generamala, Agabo#Agabo 11,28. izeneko profeta bat iritsi zen Judeatik. 11Gu ikustera etorri zen eta, Pauloren gerrikoa harturik, harekin bere esku-oinak lotu#21,11 esku-oinak lotu: Profezia irudizko egintza batez laguntzen da, antzinako profetek egin ohi zuten bezala (ik. Jr 18,1-12; 19; 24; 27—28). eta esan zuen: «Hona zer dioen Espiritu Santuak: Honelaxe lotuko dute juduek Jerusalemen gerriko honen jabea, eta jentilen eskuetara emango dute».#preso egingo dutela iragarri 20,23; 21,31-33. Ik. Lk 18,31-32.
12Hori entzutean, Jerusalemera ez igotzeko#Jerusalemera ez igotzeko 21,4+. erregutzen genion Paulori, bai guk eta bai bertakoek. 13Baina Paulok erantzun zigun: «Zer dela-eta ari zarete negarrez? Bihozgabetu egin nahi al nauzue? Prest nago, lotua izateko ez ezik, Jerusalemen hiltzeko ere, Jesus Jaunarengatik».#hiltzeko ere prest 20,24+. Ik. 5,41.
14Ezin baikenion hura burutik kendu, bere hartan utzi genuen, esanez: «Egin bedi Jaunaren nahia#Egin bedi Jaunaren nahia Lk 22,42.».
15Handik egun batzuetara, biderakoak prestatu eta Jerusalemerako bidean gora#Jerusalemerako bidean gora Lk 9,51. ekin genion. 16Zesareako ikasle batzuk ere etorri ziren gurekin eta lehen garaietako ikaslea zen Nason Zipretarraren etxera lagundu#lagundu 20,38+. ziguten, hark eman behar baitzigun ostatu.
JERUSALEMDIK ERROMARA (21,17—28,31)
Paulo Jerusalemen atxilotua
eta auzitara eramana (21,17—23,35)
Paulok eta Santiagok elkarrekin topo
17Jerusalemera iritsi ginenean, senideek#senideak 1,15+. harrera ona egin 15,4. oso harrera ona egin ziguten. 18Biharamunean, Santiagoren#21,18 Santiago: Ik. 12,17 oh.#Santiago 12,17+. arduradunak 11,30+. etxera joan ginen Paulo eta gainerakook; han zeuden bilduak arduradun guztiak ere. 19Paulok, haiei agurra egin ondoren, Jainkoak beraren bitartez jentilen artean egindako guztia xeheki kontatu#jentilen artean egindakoa kontatu 14,27; 15,4.12. zien. 20Haiek, entzutean, Jainkoa goretsi#Jainkoa goretsi 3,8+. judu asko fededun 5,14; 6,7. Ik. 2,41+. legezale sutsuak 11,2; 15,1.5. zuten; gero, Paulori esan zioten: «Anaia, ikusten duzu zenbat milaka judu egin diren fededun, baina denak legezale sutsuak dira. 21Eta zera jakin dute zutaz: jentilen artean bizi diren juduei Moisesengandik aldentzeko irakasten diezula, semerik ez erdaintzeko eta usadiorik ez gordetzeko esanez.#judu-legearen eta erdainkuntzaren etsai omen 15,2; 18,13; 21,28. Ik. 6,11-14; 16,3; 28,17; 1 Ko 9,20; Ga 2,3. Pauloren irakaspena Erm 2,25-29; 3,21-26; 10,4; Ga 3,22. 22Zer egin, bada? Nolanahi ere, jakingo dute hemen zarela. 23Horregatik, egizu gure esana: baditugu hemen boto#21,23 boto: Ik. 18,18 oh. Nazireu-botoa betetzeko azkenean eskaini behar izaten ziren opariak (ik. Zen 6,14-15) oso garestiak ziren. bat bete behar duten lau gizon. 24Har itzazu zeurekin, egin garbikuntza beraiekin batera eta ordaindu zeuk haiek botoa betetzeko behar dutena; horrela, ilea moztu ahal izango dute, eta jende guztiak ikusiko du ez dela egia zutaz esan zitzaiena, baizik eta zintzoki betetzen duzula legea zuk ere. 25Fededun egin diren jentilei dagokienez, berriz, geure erabakiak#21,25 erabakiak: Ik. 15,20 oh.#jentilentzat erabakiak 15,19-20.28-29. idatziz eman genizkien: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, ezta odolik nahiz odolustu gabeko abererik ere, eta utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak».
26Hartu zituen, bada, Paulok gizon haiek berekin, eta hurrengo egunean, beraiekin batera garbikuntza eginik, tenplura joan zen, garbikuntza-egunak noiz bukatzen ziren eta haietako bakoitzarengatik opariak noiz eskainiko ziren jakinaraztera.
Paulo tenpluan atxilotu
27Zazpi egunak betetzeko zeudela, Asia probintziako juduek, Paulo tenpluan ikusirik, jende guztia asaldatu zuten eta Paulori eskua erantsi,#juduak aurka 13,45+. 28oihuka esanez: «Lagundu, israeldarrok! Hauxe da bazter guztietan gure herriaren, legearen eta tenplu honen kontra denei irakasten ari zaien gizona. Horrez gainera, greziar batzuk sartu ditu tenpluan#21,28 sartu ditu tenpluan: Jentilak tenpluaren kanpoaldeko atarira, jentilen atarira, bakarrik sar zitezkeen., toki santu hau kutsatuz».#Paulo legearen etsai 21,21+. tenpluaren kontra gaizki-esaka 6,13-14; Mt 26,61; 27,40. 29Izan ere, Efesoko Trofimo#21,29 Trofimo 20,4 oh. Paulorekin ikusia zuten aurretik hirian eta Paulok tenpluan sartu zuela uste zuten.
30Hiri osoa asaldatu zen, eta jendea pilaka bildu. Paulori heldurik, tenplutik arrastaka atera zuten, eta berehala ateak itxi zituzten.
31Haiek Paulo hil beharrean zerabilten bitartean, Jerusalem osoa nahaspilatua zegoela salatu zioten gudalburuari. 32Hau, berehala soldadu eta ehuntariak bildurik, lasterka joan zen; gudalburua eta soldaduak ikustean, juduek utzi egin zioten Paulo jotzeari. 33Gudalburuak, hurbildurik, preso hartu zuen Paulo eta bi katez lotzeko agindu#21,33 lotzeko agindu: Hemendik aurrera, liburuaren azkena arte, Paulo kartzelan eta auzipean agertuko zaigu: Jerusalemen lehendabizi (21,33—23,30), Zesarean gero (23,31—26,32), eta Erroman azkenik (28,17-30), ibilaldi luze baten ondoren (27,1—28,16).. Gero, ea nor zen eta zer egin zuen galdetu zuen;#Paulo katez lotua 20,23; 21,11. 34baina jendeak nork berea zioen oihuka. Eta iskanbila hartan ezin baitzuen gudalburuak ezer garbirik atera, kuartelera#21,34 kuartelera: Antonia zeritzan jauregira, alegia; Herodes Handiak eraikia zen tenpluaren hegi batean, eta erromatar gudarosteentzat kuartel-ordezkoak egiten zituen. Handik tenplualde guztia agerian gelditzen zen. eramateko agindu zuen. 35Harmailetara iritsi zirenean, soldaduek airean eraman behar izan zuten Paulo jendearen erasoagatik, 36herri guztia baitzetorren atzetik, «Hil hori#Hil hori 22,22; Lk 23,18; Jn 19,15.!» oihuka.
Paulo bere buruaren alde
37Kuartelera sartzera zihoazela, Paulok esan zion gudalburuari:
—Mesedez, bi hitz esan nahi nizkizuke.
Gudalburuak erantzun zion:
—Grekoz ere ba al dakizu? 38Beraz, ez zara zu oraindik orain matxinatu eta lau mila gerrillarirekin basamortura jo zuen egiptoarra.#matxinada sortu zuena 5,36-37.
39Paulok erantzun zuen:
—Ni? Ni judua naiz, Ziliziako Tarsokoa#Tarsokoa 9,11; 22,3., nahiko entzuna den hiri batekoa. Uztazu, otoi, herriari hitz egiten.
40Baimena eman zion, eta Paulok, harmailetan zutik, herriari isiltzeko keinu egin zion eskuaz. Denak isil-isilik gelditu ziren, eta Paulo honela mintzatu zitzaien hebreeraz#21,40 hebreeraz: Arameeraz segur aski, hizkuntza hori hitz egiten baitzen Palestinan garai hartan.:#isiltzeko keinu 12,17+. hebreeraz 22,2; 26,14.

Currently Selected:

EGINAK 21: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in