PSALMOAC 63
63
1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2 Errequeica nagoenean, Jauna, ençun çaçu ene othoitza: etsaiaren beldurretic athera çaçu ene arima.
3 Galdatu nauçu gaixtaguinen bilkutic, tzarqueria-eguileen ostetic;
4 Alabainan ezpata bat beçala çorroztu dituzte beren mihiac; hedatu dute arrambela, harma garratza,
5 Itzalpetan sastacatzeco notharic gabe dena.
6 Terrepentean sastacatuco dute, eta ez dira lotsa içanen; gogoeta gaixtoan gogortu dute beren burua.
Minçatu dira arteac gorde behar dituztela, eta erran dute: Norc ikusico ditu?
7 Gaixtaqueriaqueta ibili dira, eta bilhatzean lanac ahitu ditu.
Guiçona alchatuco da bihotzeco hanturara,
8 Eta Jaincoa garai içanen da.
Hequien ukaldiac haurren gueciac iduri bilhacatu dira,
9 Eta beren contra higatu dituzte beren mihiac.
Nahasi dira hequien ikusle guciac,
10 Eta guiçonac oro icitu dira.
Eta goraqui erran dituzte Jaincoaren eguinçac eta hequien adimenduac ardietsi ditu harec eguinac.
11 Guiçon çucena bozturen da Jauna baithan; haren baithan içanen du bere phesquiça, eta bihotzez çucenac diren guciac içanen dira laudatuac.
Currently Selected:
PSALMOAC 63: BHNT
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in