YouVersion Logo
Search Icon

PSALMOAC 44

44
1 Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat; Coreren semeen adigarri. Maitearençat cantica.
2 Ene bihotzac solas on bat atheratu du; erreguerençat dut ene cantua.
      Ene mihia çalhuqui iscribatzen duen iscribauaren hegatsaren pare da.
3 Oi guiçasemeetaric ederrena, graciaz betheac dira çure ezpainac; hargatic benedicatu çaitu Jaunac bethico.
4 Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata.
5 Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina,
      Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac.
6 Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira.
7 Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra.
8 Çucembidea maithatu duçu, eta tzarqueria higüindu; hargatic, oi Jaincoa, gançutu çaitu çure Jaincoac bozcariozco olioaz, çure lagunkide gucien artetic.
9 Mirra, aloes eta canela usaina ilkitzen da çure soinecoetaric eta çure boliazco etcheetaric: hequietaz
10 Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco.
      Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua.
11 Adi eta ikusaçu, ene alaba, emaçu beharria; ahanz çatzu çure herria eta çure aitaren etchea.
12 Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute.
13 Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea.
14 Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz
15 Eta lorecaduraz inguratua da.
      Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera.
16 Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte.
17 Çure arbasoen orde, semeac sorthu çaizquitzu; lur guciaren gainean buruçagui eçarrico ditutzu.
18 Guiçamende gucietan çure icenaz orhoit içanen dira.
      Hargatic populuec aithor bihurturen darotzute bethi eta menderen mendetan.

Currently Selected:

PSALMOAC 44: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in