YouVersion Logo
Search Icon

ESDRAS 6

6
1 Orduan Dario erregueac manaturic, ikartu çuten Babilonan bilduac ciren liburuen liburuteguia.
2 Eta aurkitu cen Ecbatanan, ceina baita Mediaco gaztelu bat, liburu bat, eta hartan iscribatua cen hulatcheco solasa:
3 Ciro erreguearen lehembicico urthean, Ciro erregueac erabaqui du, alchatua içanen dela Jaincoaren etchea, Jerusalemen dena, bere toquian, han bitimen imolatzeco, eta asentuac jarriac içanen direla, hirur hogoi besoren goratasuna eta hirur hogoi besoren çabaltasuna jasanen dituztenac;
4 Içanen direla harri muguerrezco hirur lerro eta oro bat çur berrizco lerroac: gastuac berriz, erregueren etchetic emanac içanen dira;
5 Jaincoaren temploco urhezco eta cilharrezco unciac ere, Nabucodonosorrec Jerusalemeco templotic hartu eta Babilonara ekarri cituenac, bihurtuac içanen dira eta berriz eramanac Jerusalemeco templora beren lekura, eta eçarriac içan dira Jaincoaren temploan.
6 Orai beraz, Thathanai, hibaiaz haindico eremuco buruçaguia, Stharbuçanai, eta Apharsacar çuen bilçarrecoac, hibaiaz haindian çaretenac, Juduetaric eguiçue urrun guibelerat;
7 Jaincoaren temploa utz çaçue eguina içatera Juduen buruçaguiaz eta hequien çaharrez, Jaincoaren etche hori eguin deçaten bere lekuan.
8 Nitaz manatua da halaber cer içan behar den eguina Juduen aphez hequiez, Jaincoaren etchea eguin dadiençat; erran nahi da erregueren kutchatic, hori da hibaiaz haindico eremuan ematen diren cerguetaric, artharequin emanac içan ditecen gastuac guiçon hequiei, lana ez dadiençat içan trabatua.
9 Eta baldin premia içaten bada, aratcheac, bildotsac, pitticac ceruco Jaincoarençat holocaustetaco, oguia, gatza, arnoa, olioa, Jerusalemen diren aphecen ohitzen arabera emanac içan bequiozquite egun oroz, ez dadien deusetan erratecoric içan.
10 Eta ceruco Jaincoari sacrificioac escaint betzazte, eta erregueren eta haren semeen biciençat othoitz eguin beçate.
11 Eta nitaz eçarria da erabaquia: Edocein guiçonec hauts deçan manu hau, çur bat haren etchetic kendua içan bedi eta xutic landatua, eta hura hartan josia içan bedi; haren etchea berriz, hartua içan bedi.
12 Eta han bere icena egonaraci duen Jaincoac deseguin betza erresuma guciac eta populua, ceinac Jerusalemen den Jaincoaren etche hari contra eguinen baitio eta escua hedatuco baitu haren urratzeco. Nic, Darioc eçarri dut erabaqui hau, ceina nahi baitut arthatsuqui içan dadien beguiratua.
13 Beraz Thathanai uraz hunaindico buruçaguiac, Stharbuçanaic eta hequien bilçarrecoec, nola Dario erregueac manatu, hala eguin çuten artha handiz.
14 Bada, Juduetaco çaharrac lanari hari ciren, eta oro onsa cihoazcoten, Agjeo profetaren eta Çacarias Adoren semearen profeciaren arabera; eta temploa alchatu eta eguin çuten Israelgo Jaincoaren manuz, Ciroren, Darioren eta Artacsercsesen, Persiarren erregueen manuz.
15 Eta Jaincoaren etche hura akabatu çuten adargo hilabethearen hirugarren eguneco, Dario erreguearen erreguetasuneco seigarren urthean.
16 Israelgo semeec berriz, aphecec eta lebitarrec eta gathibutasunetic bihurtu ciren gaineraco umeec, Jaincoaren etcheari bozcalencietan eman çaroten lehen erabilaldia.
17 Jaincoaren etchearen lehen erabilaldico escaini cituzten ehun aratche, berrehun ahari, laur ehun bildots, eta ahuncetaric hamabi aker Israel guciaren bekatuarençat, Israelgo leinuen nombrearen arabera.
18 Apheçac beren lerroetan eta lebitarrac beren aldietan eçarriac içan ciren Jaunaren lanetan Jerusalemen, Moisen liburuan iscribatua den beçala.
19 Israelgo semeec berriz, gathibutasunetic ethorriec, Bazcoa eguin çuten lehembicico hilabetheco hamalaugarren egunean.
20 Ecic apheçac eta lebitarrac guiçon bakar bat beçala garbi eguin ciren; eta oro xahu içanez, Bazcoa imolatu çuten gathibutasuneco ume guciençat, beren anaia aphecençat eta berençat.
21 Eta Israelgo seme gathibutasunetic bihurtu cirenec, eta Israelgo Jainco Jaunaren bilhatzeco, beren buruac lurreco jendaien kutsutic bereci cituztenec, jan çuten.
22 Eta çazpi egunez bozcariotan eguin çuten airisetaco besta-burua, ceren Jaunac boztu baitzituen, eta hequien alde itzuli baitzuen Asurgo erregueren bihotza hequien escuei lagunça eguin cioçoten Israelgo Jainco Jaunaren etcheco lanean.

Currently Selected:

ESDRAS 6: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in