YouVersion Logo
Search Icon

ZAKARIAS 10

10
Jaunarengana zuzendu, ez sasijainkoengana
1Eskatu Jaunari
udaberriko euriak;
tximistak sortzen dituen Jaunak
bidaliko ditu euri-zaparradak,
emango dio
nori bere soroko fruitua.#Jaunak euria bidali Dt 11,14; 28,12; 1 Erg 18,41-45. tximistak sortu Sal 135,7.
2Sasijainkoek, ordea,
erantzun hutsalak ematen dituzte,
igarleek
gezurrezko agerpenak azaltzen,
amets zoroak kontatzen,
baliogabeko pozbideak iragartzen.
Horregatik dabiltza galduak
noraezean,
artzain gabeko ardiak bezala.#agerpen gezurrezko eta hutsal Ez 12,22-24; 22,28. Ik. 13,3+. artzain gabeko ardiak Ez 34,5; Mt 9,36.
Erbestetuak Jaunak herrira itzularaziko
3Honela dio Jaunak:
«Artzainen aurka
pizten da nire haserrea,
nagusiei#10,3 nagusiei: H.h., akerrei; akerra nagusi eta herri-gidarien irudi da; hemen, artzain eta nagusi tituluak errege atzerritarrei aplikatzen zaizkie. kontuak eskatuko dizkiet.
Nik, Jaun ahalguztidun honek,
zainduko dut neure artaldea,
Judako herria, eta zaldi ohoretsu
bihurtuko dut guduan.#Artzainen aurka Ez 34,2+.
4Judatik aterako dira#10,4 Judatik aterako dira: Hau da, herriaren buru eta gidariak ez dira aurrerantzean atzerritarrak izango.
beronen buruzagiak,
giltzarria bezain sendo,
kanpadendaren taketa bezain tinko,
guda-uztaia bezain gogor.
5Gudari adoretsu izango dira,
kaleko lokatza bezala
zapalduko dituzte etsaiak guduan.
Ni, Jaun hau, beraiekin nagoelako
egingo dute borroka;
lotsatan utziko dituzte
etsaien zaldizkoak.#Ni, Jauna, haiekin 8,23+.
6Judako herria
gudurako sendotuko dut,
Joseren ondorengoei
garaipena emango diet,
berriro aberrira eramango ditut,
haietaz errukitu naizelako,
eta sekula zapuztu ez banitu bezala
izango dira.
Jauna naiz ni, haien Jainkoa,
eta erantzungo diet haien erreguei.#herria sendotuko 10,12; 12,5. berriro aberrira eramango 8,8+. errukituko naiz Is 54,6-8. Jauna naiz eta erantzungo diet Is 41,17.
7Israeldarrak
gudaria bezain adoretsu izango dira;
alai egongo dira,
edanak baleude bezala;
hori ikustean,
haien seme-alabak alaituko dira,
poz-pozik jarriko dira
Jaunak egindakoagatik.
8Txistua joko dut denak biltzeko,
neuk askatu baititut;
lehenago bezain ugari izango dira.#Txistua jo biltzeko Is 5,26.
9Atzerritarren artean
sakabanatu nituen,
baina han urrutian ere
gogoratuko dira nitaz,
seme-alabak haziko dituzte#10,9 seme-alabak haziko dituzte: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beren seme-alabekin bizirik iraungo dute dio.
eta itzuli egingo dira.#Atzerritarren artean sakabanatuak 2,2; Jr 31,10; Ez 11,16. gogoratuko dira nitaz Jr 51,50; Ez 6,9; Nk 3,21-22. itzuliko Dt 30,1-5; Ba 2,30-34.
10Egiptotik itzularaziko ditut,
Asiriatik bilduko;
Galaad eta Libanoraino#10,10 Galaad: Palestinatik ekialdera dago; Libano, berriz, iparraldera. ere
eramango ditut,
eta, hala ere,
ez dute behar hainbat leku izango.#Galaad Os 12,12; Mi 7,14.
11Haiek Egiptoko itsasoa#10,11 Egiptoko itsasoa: Testuinguruaren arabera; hebreerazkoak Itsaso estua delako esamolde arraroa dakar. igarotzean,
itsas uhinak baretuko ditut,
Nilo hondoa agortu egingo da.
Asiriaren harrokeria
apaldua izango da
eta Egiptoren
aginte-makila kendua.#itsasoa igaro Ir 14,21-22; Is 51,10; Sal 106,9. Asiria apaldua Is 10,12.15.
12Neuk, Jaun honek, emango diet
indarra
eta nire izenean
egingo dute aurrera.
Nik, Jaunak, esana».#Jaunaren izenean aurrera egin Mi 4,5.

Currently Selected:

ZAKARIAS 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy