YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 22

22
Ezteien parabola
(Lk 14,15-24)
1Jesus berriro parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien: 2«Jainkoaren erregetzarekin, bere semearen ezteiak ospatzen zituen erregearekin bezala gertatzen da.#ezteiak, zorion mesianikoaren irudi 9,15; 25,1.5-6.10; Is 25,6; Ap 19,7.9. 3Bidali zituen morroiak gonbidatuei dei egitera. Baina haiek ez zuten etorri nahi izan. 4Berriro beste morroi batzuk bidali zituen, mandatu honekin: “Esaiezue gonbidatuei: Hara, gertu daukat bazkaria; hilak ditut zezenak eta zekor gizenduak, dena dago prest. Zatozte ezteietara”. 5Baina gonbidatuek ez zuten jaramonik egin: bata bere sorora joan zen, bestea bere negozioetara, 6eta gainerakoek, morroiei heldurik, irainez bete eta hil egin zituzten. 7Sumindu egin zen erregea eta, soldaduak bidaliz, hil egin zituen giza hiltzaile haiek eta su eman herriari. 8Gero, bere morroiei esan zien: “Ezteiak prest daude, baina gonbidatuak ez ziren gai. 9Zoazte, bada, bidegurutzeetara eta deitu ezteietara aurkitu ahala guztiak”. 10Atera ziren morroiak bideetara eta aurkituriko guztiak bildu zituzten, on nahiz gaizto. Eztei-gela bazkaltiarrez bete zen.#on nahiz gaizto 13,37-43.47-48. 11Erregeak, bazkaltiarrak ikustera sartu zenean, eztei-jantzirik gabe zegoen bat ikusi zuen, 12eta esan zion: “Adiskidea, nola sartu zara hemen eztei-jantzirik gabe?” Hark hitzik ez. 13Erregeak mahai-zerbitzariei esan zien, orduan: “Lot ezazue hanka eta esku, eta bota kanpora, ilunpetara. Negarra eta hortz-karraska izango da han”.#Ik. 8,12+. 14Zeren gehiago baitira deituak aukeratuak baino#22,14 Zeren gehiago baitira deituak aukeratuak baino: H.h., Zeren asko baitira deituak, baina gutxi aukeratuak. Esamolde semitiko honen esanahia testuan emandakoa da.».
Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari
(Mk 12,13-17; Lk 20,20-26)
15Fariseuek elkar hartu zuten, Jesusi galdera bat eginez tranpa jartzeko.#tranpa jartzeko 16,1+. 16Beraz, ikasle batzuk bidali zizkioten, Herodesen alderdikoekin, galdetzera:
—Maisu, badakigu egiazale zarena eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzuna; inoren zeresanak ez dizu axolarik, ez baitiozu begiratzen gizakiaren itxurari. 17Emaguzu, bada, zeure iritzia: zilegi al da Zesarri zerga#22,17 zerga: Ik. Mk 12,14 oh. ordaintzea, bai ala ez?
18Haien maltzurkeria igarriz, Jesusek esan zien:
—Zergatik zatozkidate zirika, itxurazaleok?#itxurazale 6,2+. 19Ea, erakutsi zerga-txanpona.
Haiek denario#22,19 denario: Ik. Mk 6,37 oh. bat aurkeztu zioten. 20Jesusek galdetu zien:
—Norenak dira irudi eta izen hauek?
21Erantzun zioten:
—Zesarrenak.
Jesusek, orduan:
—Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.#Zesarrena Zesarri Erm 13,6-7.
22Harriturik gelditu ziren erantzun honekin, eta Jesus bertan utzi eta alde egin zuten.
Hildakoen piztueraz
(Mk 12,18-27; Lk 20,27-40)
23Egun berean, saduzear batzuk hurbildu zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak pizten direnik. Eta honela galdegin zioten:#saduzearrak eta hildakoen piztuera Eg 4,1-2; 23,6-8.
24—Maisu, Moisesek esan zigun: Gizon#Gizon… Has 38,8; Dt 25,5-6.bat seme-alabarik gabe hiltzen bada, haren anaia alarguntsarekin ezkonduko da, anaiari ondorengoa emateko#22,24 Dt 25,5-10ean azaltzen den Lebiratu deituriko legean oinarritzen dira saduzearrak piztueraren kontrako beren iritzia argudiatzeko; lege horri buruz, ik. Dt 25,5 oh.. 25Behin batean, baziren gure artean zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen eta anaiari utzi zion emaztea. 26Beste horrenbeste gertatu zitzaien bigarrenari eta hirugarrenari, eta zazpiei gauza bera. 27Azkenik, hil zen emakumea ere. 28Piztuerakoan, zazpietako zeinen emazte izango da, denena izana baitzen?
29Jesusek erantzun zien:
—Oker zabiltzate. Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ez dituzue ezagutzen. 30Izan ere, piztuerakoan ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak. 31Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Jainkoak berak esan zizuena: 32Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz? Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik.#Ni Abrahamen… Ir 3,6.
33Entzuten zegoen jendea haren irakaspenaz txunditurik zegoen.#jendea irakaspenaz txunditurik 7,28; 13,54; Mk 1,27; Jn 7,15.
Agindurik nagusiena
(Mk 12,28-34; Lk 10,25-28)
34Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren, 35eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz:#azpikeriaz 16,1+.
36—Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?
37Jesusek erantzun:
—Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.#Maita… Dt 6,5. 38Hori da agindurik nagusiena eta lehena. 39Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa#22,39 ez garrantzi gutxiagokoa: H.h., horren antzekoa., hauxe da: Maitatu#Maitatu… Lb 19,18. Ik. 5,43+.lagun hurkoa zeure burua bezala. 40Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak#22,40 Liburu Santu guztiak: H.h., lege osoa eta profetak.. #Liburu Santuak 7,12+. Ik. Erm 13,10.
Mesias, Daviden Seme eta Jaun
(Mk 12,35-37; Lk 20,41-44)
41Oraindik fariseuak bildurik zeudela, Jesusek galdera hau egin zien:
42—Zer diozue Mesiasi#Mesias 2,4+. Daviden ondorengo 1,1+. buruz? Noren ondorengoa#22,42 ondorengoa: H.h., semea; gauza bera 45. tx.ean. da zuen ustez?
Haiek erantzun zioten:
—Davidena.
43Jesusek, orduan:
—Eta Davidek nola esaten dio, bada, «Jauna», Jainkoaren Espirituaren argiz? Hau baitio Davidek:
44 Hona Jaunak ene Jaunari esana:
«Eseri nire eskuinean,
zeure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean». # Hona Jaunak… Sal 110,1 (Eg 2,34-35; 1 Ko 15,25; Heb 1,13).
45«Beraz, Davidek Jauna deitzen badio, nola izan dezake ondorengo?»
46Ezin izan zion inork erantzun, eta egun hartatik aurrera ez zen inor ausartu galderarik egiten.#ez zen inor ausartu Mk 12,34; Lk 20,40.

Currently Selected:

MATEO 22: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in