YouVersion Logo
Search Icon

JOB 34

34
Elihuren bigarren hitzaldia (34,1-37)
1Elihuk jarraitu zuen:
Elihuk Job salatu
2«Jakintsuok, entzun nire hitzak,
zuek, ikasiok, aditu arretaz.
3Belarriari hitzak bereiztea dagokio,
ahosabaiari zaporeak dastatzea;#Ik. 12,11.
4guri, berriz, zuzen dena bereiztea
eta ongi zer dagoen aztertzea.
5Jobek esan du: “Errugabea naiz,
baina Jainkoak ukatu egin dit justizia;#Errugabea naiz 11,4+. Jainkoak justizia ukatu 27,2+.
6arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka#34,6 arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka: Grekozko antzinako itzulpenak beste hau dakar: nire zuzenbideari dagokionez gezurra dio (Jainkoak).;
larri zauritua nago, nik bekaturik egin gabe”.#larri zauritua 6,4+.
7Ba al da Job bezalakorik?
Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea;
8gaizkileekin elkartzen da
eta gaiztoekin batera bide egiten.
9Esan du: “Gizakiak ez du ezer irabazten
Jainkoari atsegin izaten saiatuz”#34,9 Joben hitzen aipamenari buruz (34,5-6.9), ik. 33,11 oh..#Gizakiak ezer ez irabazten 22,3+.
Jainkoak zuzen jokatzen
10«Entzun, zentzudunok:
Urruti Jainkoarengandik gaiztakeria,
urruti Ahaltsuagandik bidegabekeria!
11Egintzen arabera ordaintzen dio Jainkoak gizakiari,
nori bere jokabidearen arabera ematen.#jokabidearen arabera ordaintzen Jr 32,19; Ez 24,14; Mt 16,27+.
12Benetan, Jainkoak ez du gaizki jokatzen,
Ahaltsuak ez du zuzenbidea hausten.#Jainkoak ez du zuzenbidea hausten 8,3+. Ik. 27,2+.
13Nork jarri du beraren zainpean lurra?
Nork eman dio mundu osoaren ardura?
14Bere buruarengan bakarrik pentsatuko balu,
bere espiritua eta arnasa bereganatuko balitu,#Jainkoarena bizi-arnasa 12,10+; 27,3+.
15bizidunak bat-batean hilko lirateke
eta gizakia hautsetara itzuliko.#gizakia hautsetara itzuliko 10,9+; Has 6,3.
16Adimena baduzunez, entzun, aditu arretaz nire hitzak.
17Goberna ote lezake zuzenbideari gorroto dionak?
Nola ausartzen zara Zuzen-zuzena gaitzestera?#zuzenbideari gorroto 36,5-6; Has 18,25.
Jainkoak gizakien jokabideak epaitzen
18«Erregeei ere beren maltzurkeria
eta handikiei gaiztakeria aurpegiratzen dizkie.
19Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten,
ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen,
guztiak baitira berak eginak.#Jainkoak alderdikeriarik ez Dt 10,17-18. Ik. Lb 19,15.
20Bat-batean hiltzen dira gau itsuan,
aberatsak hil eta desagertu egiten dira#34,20 Lerroko testua iluna da. Honela ere itzul daiteke: herria asaldatzen da eta haiek desagertzen.,
ahaltsua baztertua da giza eraginik gabe.#Bat-batean hiltzen Is 12,29; Jkd 18,14-16; Lk 12,20.
21Bai, gizakiaren jokabidea zaintzen du Jainkoak,
haren urrats guztiak ikusten;#urrats guztiak ikusten 7,19+; 31,4; Jr 32,19; Sal 33,14-15.
22ez dago ilunperik, ez itzal edo gerizperik,
gaizkileen gordeleku izan daitekeenik.#ilunperik ez Jainkoarentzat Sal 139,11-12.
23Ez dauka gizakia luzaroan zelatatu beharrik,
bere aurrean epaiketara aurkez dadin.
24Itaunketa beharrik gabe birrintzen ditu handikiak
eta beste batzuk jartzen haien ordez.#handikiak birrintzen 12,19; 34,20; 1 Sm 16,1; Dn 2,21; 4,14.
25Ezagutzen du Jainkoak haiek egindakoa,
gau batez iraultzen eta zanpatzen ditu,
26kriminalak bezala jendaurrean zigortzen;
27aldendu egin baitira harengandik
eta ez diote haren jokabideari jarraitu;
28horrela, behartsuen deiadarra harenganaino iritsarazi dute,
eta hark entzun egin du dohakabeen oihua.#dohakabeen oihua entzun Ir 2,23-24; 22,22; 1 Sm 9,16; Sal 34,18.
29Baina Jainkoak esku hartzen ez badu, nork gaitzetsiko du?
Aurpegia ezkutatzen badu, nork ikusi ahal izango du?
Halere, herriak eta gizateria osoa zaintzen ditu,#Aurpegia ezkutatu 13,24+.
30fedegaberik errege izan ez dadin,
ezta herriari erorbiderik jarriko dionik ere#34,30 29-30 tx.ak oso zailak dira eta eman ohi diren itzulpenak ez datoz bat..
Joben errebeldia eta zentzugabekeria
31«Norbaitek Jainkoari honela esango balio:
“Aitortzen dut neure bekatua, ez dut berriro oker jokatuko.#bekatua aitortu 33,27+; Jr 31,18.
32Nik ikusten ez dudana, erakustazu zuk;
bidegabe jokatu badut, ez dut berriro egingo”,
33zure ustez, zigortu egin beharko ote luke horrelako hori?
Zuk, ordea, ez dituzu onartzen haren erabakiak#34,33 Zuk… erabakiak: Honela ere itzul daiteke: Badakit bost axola dizula (ik. 7,16)..
Baina hori zure aukera denez, eta ez nirea,
emazu zeure iritzia.
34«Entzuten didaten gizaki zentzudunek
eta jakintsu guztiek esango dute:
35“Jakin gabe mintzo da Job,
zentzugabeak dira horren hitzak.
36Aztertu, bestela, berorren adierazpenak sakoneraino:
fedegabearenak bezalakoak dira;#Aztertu sakoneraino Ik. 23,10+.
37oker jokatu eta, gainera, errebelatu egiten da,
iseka egiten du gure aurrean#34,37 Lerroko testua iluna da.
eta Jainkoaren aurka dihardu etengabe”».

Currently Selected:

JOB 34: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in