JOB 29
29
JOBEN AZKEN HITZALDIA (29,1—31,40)
1Jobek bere poemarekin jarraitu zuen:
Joben antzinako ongizate eta itzala
2«Ai, bizi ahal banitu berriz iragan egunak!
Orduan, Jainkoak zaintzen ninduen,#Jainkoak zaintzen 1,10; 8,6; Sal 40,12.
3haren kriseiluak argi egiten zuen nire gain,
argi harekin egiten nuen ilunpetan aurrera.
4Sasoi oneneko egun haietan
lagun min nuen Jainkoa etxean,#Jainkoa lagun min Sal 25,14; Es 3,32.
5oraindik nirekin zegoen Ahaltsua,
seme-alabak ere neure inguruan.#seme-alabak inguruan Sal 127,3-5; 128,3.
6Ugari baino ugariago nuen esnea,
harkaitzek ere olio-errekak isurtzen zituzten
niretzat.#esnea ugari 20,17.
7«Hiri-sarrerako plazarantz#29,7 Hiri-sarrerako plaza: Ik. Has 23,10 oh. joan
eta batzarrean esertzean,
8ni ikusi eta gazteek alde batera egiten zuten,
zaharrak altxatu eta zutik gelditzen.#zaharrak altxatu Ik. Lb 19,32.
9Buruzagiak beren hitzaldiak eten
eta txintik esan gabe gelditzen ziren.#txintik esan gabe 21,5+; Jkd 8,10-12.
10Handikien ahotsa ito egiten zen,
mihia ahosabaiari erantsita geratzen.
11«Entzuten zidanak zorionak ematen zizkidan,
ikusten ninduenak bere onespena azaltzen;
12laguntza ematen bainien premia zuen dohakabeari
eta nork babesturik ez zuen umezurtzari.#laguntza dohakabeari 6,14+; Sal 72,12. Ik. 22,9+.
13Hondatua zegoenaren esker ona irabazten nuen,
alarguntsaren bihotza pozten.
14Justiziaz jantzia nengoen,
zuzenbideaz estalia burutik oinetaraino.
15Itsuaren begi bihurtu nintzen,
elbarriaren oin.#Itsuaren begi Lb 19,14.
16Behartsuarentzat aita nintzen,
ezezagunaren auziaz ere arduratzen nintzen.#Behartsuarentzat aita Ik. Sal 68,6; Si 4,10. ezezagunaz arduratu Es 29,7.
17Zuzengabeari matrailezurra apurtzen nion
haginetatik harrapakina kentzeko.#Zuzengabeari matrailezurra apurtu Is 11,4; Es 30,14.
18«Esaten nuen neure artean:
“Neure etxean hilko naiz, luzaroan biziko naiz#29,18 luzaroan biziko naiz: H.h., gehituko ditut egunak hondarra bezala. Beste zenbaiten iritziz, Fenix hegaztia bezala: alegiazko hegazti hau bere biziraupenagatik zen sonatua, eta gaztetzeko zuen ahalbideagatik.,
19sustraiak uretaraino iristen zaizkion
eta gauetan ihintza adarretan pausatzen zaion
zuhaitzaren antzera.#zuhaitzaren antzera Sal 1,1-3; 92,13-15.
20Ez da nire aintza urrituko,
ezta nire indarrek huts egingo ere#29,20 ezta nire indarrek huts egingo ere: H.h., eta nire uztaia indartu egingo da nire eskuan.”.#indarrek ez huts egingo Ik. 30,11; Has 49,24.
21«Adi-adi entzuten zidaten,
isilik onartzen nire oharpenak.#isilik entzuten 29,9+.
22Nik hitz egin ondoren, ez zuen inork erantzuten,
banan-banan jausten zitzaizkien gainera nire hitzak.#hitzak banan-banan jausten gainera Dt 32,2.
23Euriaren esperoan bezala egoten zitzaizkidan zain,
udaberriko euria bezala edaten zituzten nire hitzak.#udaberriko euria bezala Es 16,15.
24Irribarre egiten nienean, ia-ia ezin zuten sinetsi,
nire aurpegi argiaren irrikaz zeuden.
25Haien buru jarri eta bidea erabakitzen nien,
erregeak bere gudarosteei bezala,
atsekabetuei adorea ematen dienak bezala.
Currently Selected:
JOB 29: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso