JOB 26
26
Jainkoaren egintzak
5«Han behean#26,5 Han behean: 26,5-14 zatia Bildaden hitzaldi laburrari eransten diogu, 26,1-4 zatia 27,1ean hasten den Jobenaren lehen zati bezala ezarriz. Kontuan izan, hitzaldien txanda aldrebestua dagoela (ik. 24,18 oh.)., itsasoaren eta bertako bizidunen azpian,
dar-dar egiten dute hildakoek.#hildakoek dar-dar Is 14,9; Sal 88,11.
6Hildakoen Egoitza agerian dago Jainkoaren aurrean,
Hondamen Leizea estalkirik gabe.#Hildakoen Egoitza agirian Jaunarentzat Am 9,2; Sal 139,8; Es 15,11.
7Berak hedatzen du zeru-sabaia#26,7 zeru-sabaia: H.h., iparra. Artikoa ere itzuli ohi da. hutsaren gainean,
lurra ezerezaren gain zintzilikatzen;#hutsaren gainean 38,6. Ik. 9,6.
8ura hodeietan pilatu
eta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen;
9ilargi betearen#26,9 ilargi betearen: Jatorrizkoak tronuaren dakar, bokalen aldaketatxo baten ondorioz. aurpegia iluntzen du,
haren gain bere hodeia hedatuz;
10zirkulua ezarri du itsas mugan,
argia eta iluntasuna bereizteko.#zirkulua itsas mugan Has 1,2.7; Es 8,27. argia eta iluntasuna Has 1,4.14.
11Mendiak, haren mehatxuaz izutu egiten dira,
zeruko zutabeak#26,11 zeruko zutabeak: Zerumugako mendi garaienak ziren, hebrearren ikuspegian, ortziari eusten zioten zutabeak. dardarka hasten.
12Bere indarraz Ozeanoa menderatzen du,
bere adimenaz Rahab#26,12 Rahab: Ik. 9,12 eta oh. munstroa suntsitzen;#Ozeanoa 7,12+. Rahab 9,13+.
13hark putz egin eta zerua garbi uzten du,
haren eskuak herensuge iheslaria#26,13 herensuge iheslaria: Leviatanen kalifikazioa da (ik. 3,8 oh.) aldez alde zulatzen.#herensuge iheslaria Is 27,1.
14Eta hauek haren egintzen adibide kaskar baizik ez badira,
haren jardueraren oihartzun motel besterik ez,
nork ulertuko du haren egintza handienen burrundara?»#adibide kaskarrak baizik ez 11,7; Si 43,27-32.
Job
1Jobek erantzun zuen:
Bildadek alferrik hitz egin
2«Zein ederki laguntzen diozun ahulari
eta eusten indargabeko besoei!
3Zein aholku ederrak ezjakinarentzat;
hori trebetasuna erakusten duzuna!
4Noren laguntzaz esan dituzu zeure hitzak?
Nork bultzatu zaitu horrela hitz egitera?»#Noren laguntzaz hitz egin? 1 Erg 22,24.
Currently Selected:
JOB 26: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso